Homeko zerrenda

Publicado: lunes, 8 de septiembre de 2014, 12:00
  • irakasbil-kudeaketa:
    • irakasbil-kudeaketa
Jardun bikoa helduen euskalduntzean

1270 ikastaroa - Jardun bikoa helduen euskalduntzean II: izenea emateko epea irekita

2027ko urtarriletik martxora egingo da HABEk antolatutako "Jardun bikoa helduen euskalduntzean II" online ikastaroa. Bi atal izango ditu: Autonomia, ikasleei ikasten laguntzeko estrategiak lantzeko, eta Ebaluazioa, ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bihurtzeko. Izena emateko epea azaroaren 26ra arte egongo da zabalik.

  • Atala:
  • Áreas de conocimiento:
    • Teknologia
    • Didaktika
  • Jarduera mota:
    • Online
  • Entidad organizadora de la actividad:
    • HABE
lexiko integrazioa azaltzen duen irudia

Hitz bat ikastea, gogoratzea eta erabiltzea

  • Didakteka
  • Creado: 20 de noviembre de 2026
  • Visitas: 54
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Artikuluak azaltzen du hitz bat ulertzea ez dela nahitaez hitz hori benetan ikastea. Padt, Kerschen, Wodniecka eta Jacksonen (2026) ikerketaren arabera, bigarren hizkuntzako ikasleek testuinguruan modu intzidentalean ikasitako hitzak gogoratu eta haien esanahia azal dezaketen arren, horrek ez du zertan esan nahi hitz horiek lexiko mentalean erabat integratu direnik. Gainera, hizkuntza-maila handiagoa eta testua hobeto ulertzea lotuta daude hitz berrien esanahia hobeto eskuratzearekin. Ondorioz, hiztegiaren ikaskuntza prozesu konplexua dela azpimarratzen da: hitzak testuinguruan aurkitzea baliagarria bada ere, ezinbestekoa da hitzak denboran zehar berragertzea, memoriatik berreskuratzeko jarduerak egitea eta komunikazio-egoera berrietan erabiltzea, haien ikaskuntza eta erabilera iraunkorra sendotzeko.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Reseña
  • Áreas de conocimiento:
    • Didaktika
    • Pedagogia
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
Naiara Bilbao-Quintana

Ebaluazioa ikaskuntzaren zerbitzura (II): tresnatik ebaluazio-kulturara

  • Didakteka
  • Creado: 18 de noviembre de 2026
  • Visitas: 201
  • Comentarios: 1
  • Favoritos: 0

Naiara Bilbao Quintana EHUko irakasleak LinkedInen ebaluazioari buruz argitaratutako testu eta infografiak oinarri hartuta, hiru sarrerako sail honen bigarrenean ebaluazio-tresnei erreparatuko diegu. Tresna on batek ebaluazio-irizpideak argitzen eta ikaslearen jardunaren bilakaera ikusarazten lagun dezake. Horretarako, ordea, ez da nahikoa tresna egoki diseinatzea: ikasprozesuan nola erabiltzen den da gakoa.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Ebaluazioa
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
Lola Torres

Begiratzen ikastea: hamar proposamen didaktiko hizkuntzen ikasgelan jarrera kritikoa garatzeko

  • Argitalpenak
  • Creado: 12 de noviembre de 2026
  • Visitas: 293
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

Hizkuntzen irakaskuntzak eraginkortasun handiagoz komunikatzen lagun diezaieke ikasleei, baita beren eguneroko bizitzaren parte diren diskurtsoak eta elkarreraginak behatzen, interpretatzen eta zalantzan jartzen ikasten ere. Artikulu honek alderdi hori landu nahi du, begirada kritikoa kontzeptuan oinarrituta: arrazoi, ebidentzia edo interpretazio berriak agertzen direnean geldialdia egiteko, galderak egiteko, ikuspegiak kontrastatzeko eta pentsatzen duguna berrikusteko prestasuna.

Horretarako ikaskuntzaren alor desberdinak jorratzen dituzten hamar proposamen didaktiko aurkezten dira: identitatea eta interpretatzeko moduak, hitzak eta hitz-elkarketak, hizkuntzen arteko loturak, gertaeren irudikapena, aukeraketa lexikoak, desadostasuna, gaizki-ulertu komunikatiboak eta hizkuntza-paisaia. Jarduerek helburu linguistikoak eta komunikatiboak uztartzen dituzte behaketa-, kontraste-, dokumentazio-, bitartekotza-, birformulazio-, elkarreragin- eta produkzio-prozesuekin.

Azken batean, hizkuntza-hezkuntzaren ikuspegi bat proposatzen da; horren arabera, hizkuntza bat ikasteak berekin dakar beste zerbait ere ikastea: arreta handiagoz begiratzen, galdera hobeak egiten, beste ikuspegi batzuekin elkarrizketan jarduten eta hasieran agerikotzat jotzen genituen interpretazioak —norberarenak zein besterenak— berriz aztertzen.

https://doi.org/10.54512/JLFX6275

  • Atala:
  • Egilea:
    • Torres Ríos, Lola
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 108
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Bestelako lankidetzak
Irakasbil

Didakteka handitu egin da: "erakunde-planteamenduak" esparru berria

  • Albisteak
  • Creado: 19 de noviembre de 2026
  • Visitas: 101
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Didakteka atalak esparru berri bat du: erakunde-planteamenduak. Euskaltegien eta autoikaskuntza-zentroen jarduerari erakundearen ikuspegitik heltzen dioten edukiak bilduko dira bertan, hala nola egitasmoarekin, memoriarekin, antolaketarekin edota zuzendaritza-taldeen jardunarekin lotutakoak.

  • Atala:
  • Egilea:
    • HABE. Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza arloa
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
María Méndez Santos

Ez zait gustatzen nola hitz egiten duzun: glotofobia eta hizkuntza-aurreiritziak

  • Didakteka
  • Creado: 9 de noviembre de 2026
  • Visitas: 286
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

Ba al dago hitz egiteko modu zuzen bakarra? Zer dago azentu edo hizkera bati buruz egiten ditugun balorazioen atzean? María del Carmen Méndez Santosen No me gusta cómo hablas (o más bien no me gustas tú) liburua eta Deustuko Unibertsitatean emandako hitzaldi bat abiapuntu hartuta, glotofobia kontzeptura eta hizkuntza-aurreiritzietara hurbilduko gara. Euskararen irakaskuntzari ere erreparatuko diogu, eta gaia euskaltegian lantzeko zenbait proposamen egingo ditugu.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Áreas de conocimiento:
    • Didaktika
    • Lengua
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
Euskararen kutxa

Falta egiten badizu, irakurri falta(tu) gabe

  • Didakteka
  • Creado: 3 de noviembre de 2026
  • Visitas: 256
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

Testu honek «falta» hitzak euskaraz dituen hainbat erabilera eta zehaztasun gramatikal azaltzen ditu. Alde batetik, izen gisa agertzen denean. Bestetik, «falta izan» aditz predikatuak eta «falta egin» lokuzioak zerbaiten beharrizana edo hutsunea gogorarazten digute. Halaber, «faltatu» aditzarekin gerta daitezkeen nahasteak argitzen dira, Azkenik, Euskaltzaindiaren gomendioak jasotzen dira, hala nola hitz-elkartuak bereiz idaztea eta «faltan bota» esapidearen ordez «falta nabaritu» edo antzekoak erabiltzea hobestea.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Villoslada, Iñaki
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Lengua
  • Hizkuntza-arloa:
    • Lingüística
Auge & Jandula

Klaustroa eraldatzea: irakasleen ikaskuntza-komunitate bateranzko bidaia

  • Argitalpenak
  • Creado: 28 de octubre de 2026
  • Visitas: 442
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Artikulu honek Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle-taldearen ikaskuntza-komunitate bat sortzeko eta finkatzeko ibilbidea aurkezten du. Ikuspegi kualitatibo eta parte-hartzailetik, 2016an hasitako esperientzia bat deskribatzen da. Ibilbide gidatuko ikastetxeko barne-prestakuntza gisa hasi zen, eta garatzen joan zen, zenbait esparru teorikotan oinarritu arte: praktika-komunitateetan (Wenger), ezagutzaren kudeaketan (Sanz Martos) eta antolakuntza-ikaskuntzan (Gairín eta Rodríguez-Gómez). Ia hamarkada batez, lankidetza-lanak, ikerketa-ekintza metodologiak eta ALACT hausnarketa-ereduak hainbat berrikuntza metodologiko bultzatu dituzte, askotarikoak, ahozko adierazpena hobetzetik hasi eta adimen artifizial sortzailea integratzeraino. Artikuluak esperientziaren funtzionamendua, sortutako produktuak eta ikusitako onurak deskribatzen ditu, eta gako praktikoak eskaintzen ditu antzeko prozesuak hasi nahi dituzten beste ikastetxe batzuentzat. Esperientziak agerian uzten du barne-talentua aitortzeak baterako hausnarketak eta maila berekoen arteko konfiantzak irakaskuntza-jarduna indartzen dutela, klaustroa kohesionatzen dutela eta hobekuntza pedagogiko iraunkorra eta transferigarria sortzen dutela.

https://doi.org/10.54512/OFBE3567

  • Atala:
  • Egileak:
    • Augé Soriano, Francesca
    • Jándula Congost, Francesca
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Área de conocimiento:
    • Erakunde-planteamenduak
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 108
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Bestelako lankidetzak
Adimen artifizialean alfabetatzea

Adimen artifiziala: jarrera kritikoa lantzen

  • Didakteka
  • Creado: 26 de octubre de 2026
  • Visitas: 330
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Adimen artifiziala ohiko ari da bihurtzen ikasleen egunerokoan, eta horrek aukera berriak irekitzen ditu euskaltegietan. Conecta13ren adimen artifizialaren alfabetatzeari buruzko hausnarketak eta Encarna Atienzaren "galderaren pedagogia" abiapuntu hartuta, sarrera honetan honako hau aztertzen da: AA tresna baliagarria izan daitekeela informazioa aztertzeko, ikuspegiak alderatzeko, alborapenak identifikatzeko eta datuen erabilerari buruz hausnartzeko. Horrela, euskara ikastearekin batera, ikasleen jarrera kritikoa ere landu daiteke.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Áreas de conocimiento:
    • Teknologia
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
IH_Blog ELE

Ulertu eta hitz egin: antsietatea kudeatzeko zenbait gako

  • Didakteka
  • Creado: 19 de octubre de 2026
  • Visitas: 477
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

"FormacionELE" webguneko bi testuk hizkuntza-antsietatearen arlo desberdinak aztertzen dituzte: ahozko jardunean agertu ohi den segurtasun-falta eta entzumenaren ulermenean sortzen den blokeoa. Bi kasuetan, egileek azpimarratzen dute zailtasunen jatorria ez dagoela beti hizkuntza-ezagutzan; sarritan, dakitena erabiltzeko unean sortzen dira oztopoak. Horri aurre egiteko, irakaslearentzako zenbait proposamen praktiko egiten dituzte, hala nola komunikazioaren eraginkortasuna lehenestea, akatsa normaltzat hartzea, aurreikuspenak eta hipotesiak lantzea edo ikasgelan konfiantzazko giroa sustatzea. Ikuspegi hori bat dator helduen euskalduntzearen eremuan aspalditik landu izan diren gogoetekin eta HEOCak ikasprozesuaren estrategiei buruz egiten duen planteamenduarekin.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Áreas de conocimiento:
    • Didaktika
    • Psikologia
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
AI FORWARD DECLARATION

ALTEren AI Forward Declaration

  • Didakteka
  • Creado: 8 de octubre de 2026
  • Visitas: 302
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

Perugian adimen artifizialari buruzko "Winter School eta Spring Days" jardunaldien ondoren, ALTEk "AI Forward: Artificial Intelligence for Language Learning, Teaching and Assessment" adierazpena argitaratu du. Dokumentuak galdera nagusi bati erantzun nahi dio: nola erabil dezakegu AA hizkuntzen ikaskuntzan, irakaskuntzan eta ebaluazioan giza zeregina indartzeko, hura ordeztu gabe? Adierazpenaren arabera, AA giza gaitasunak eta jardun profesionala areagotzeko tresna izan behar da, ez irakasleen, ikasleen edo ebaluatzaileen ordezkoa

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Reseña
  • Área de conocimiento:
    • Ebaluazioa
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
Irekiera-ekitaldia

2026/2027 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko bideoak

  • Bideoteka
  • Creado: 1 de octubre de 2026
  • Visitas: 287
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

2026ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian 2026/2027 ikasturte akademikoari hasiera eman zitzaion. Jarraian, ekitaldian parte hartu zuten HABEren zuzendari Jokin Azkue, euskaltegi publikoetako ordezkari Joseba Urriz, herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Idoia Goñi eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Aitor Aldasororen hitzaldiak.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Bideoa / Entzungaia
  • Jarduera mota:
    • Conferencia
  • Bideoteka:
    • Ikasturteko hasiera-ekitaldiak
Miguel Ariza

Memoriatik planera: egindakotik ikasi, egingo duguna hobetzeko

  • Argitalpenak
  • Creado: 23 de septiembre de 2026
  • Visitas: 397
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

Euskaltegietan, memoria eta plana ikasturtearen ondorengo uneei dagozkie, baina gertutasun horrek ez du esplizitu egiten egindakoaren ebaluazioak nola bideratzen duen ondorengo plangintza. Bi dokumentu horiek HABEren araudian eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) duten lekua aztertzen du artikulu honek, eta barne-ebaluazioari, ebidentzien erabilerari eta antolaketa-ikaskuntzari buruzko ikerketarekin lotzen ditu. Ikuspegi horren arabera, ebaluazioaren eta plangintzaren arteko zubia da memoria, eta tresna orientagarri bat proposatzen du ebidentziak, interpretazioak, ikaskuntzak eta erabakiak plan berriaren helburuekin, jarduerekin eta ebaluazio-aurreikuspenekin lotzeko.

https://doi.org/10.54512/ENBC7637

  • Atala:
  • Egilea:
    • Ariza Pérez, Miguel Ángel
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Área de conocimiento:
    • Erakunde-planteamenduak
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 108
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Bestelako lankidetzak
IS 61

Atzerriko hizkuntzak adinekoei irakasteko gakoak

  • Argitalpenak
  • Creado: 9 de septiembre de 2026
  • Visitas: 463
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

"Atzerriko hizkuntzak adinekoei irakasteko gakoak" da Itzulpen Saila bildumako 61. zenbakiaren izenburua. Marek Derenowski da egilea. 2021ekoa da jatorrizko argitalpena ("Insights into Senior Foreign Language Education") eta Multilingual Matters argitaletxea. Bakun izan da itzultzailea.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Derenowski, Marek
  • Dokumentu-mota:
    • Itzulpen Saila
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
hitz bat ikasteko prozesua

Errepikapena hiztegia ikasteko

  • Didakteka
  • Creado: 14 de septiembre de 2026
  • Visitas: 405
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Hitz bat ikastea prozesu gradual eta metagarria da: behin baino gehiagotan, denboran zehar eta testuinguru eta jarduera desberdinetan berragertu behar da, esanahia, forma eta erabilera sendotzeko. Horregatik, errepikapen banatuak (spaced repetition) eta berreskuratze aktiboak (active retrieval) epe luzeko atxikipena sustatzen dute, baina ez dago errepikapen kopuru finkorik ikaskuntza bermatzen duenik. Lafleur eta Kanazawak (2024) beste osagai bat gehitzen dute: zereginen tartekatzea (task interleaving), hau da, hitz bera berrikustean jarduera eta ezagutza-alderdi desberdinak txandakatzea —esanahia, forma eta erabilera—, eta ikaslearen zailtasunen arabera arreta egokitzea. Beraz, helburua ez da hitza behin eta berriro erakustea, baizik eta denboran zehar berriro aurkitzea, memoriatik berreskuratzea, modu desberdinetan lantzea eta erabiltzea. Hori ikasgelako jardueren diseinuan txertatzeko, aurrez landutako lexikoa testu eta jarduera berrietan berrerabil daiteke, kolokazioak landu, berrikuspen laburrak egin eta ikasleen ekoizpenetan hitz horiek erabiltzeko aukerak sortu.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
2026ko joerei buruzko infografia

Hizkuntzen irakaskuntzan 2026rako aurreikusitako joerak: zein ari dira eragina izaten?

  • Didakteka
  • Creado: 9 de septiembre de 2026
  • Visitas: 362
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Pearson-en blogean argitaratutako sarrera batek 2026an hizkuntzen irakaskuntzan eragina izango zuten bederatzi joera nagusiak aurreikusi zituen. Ikasturte berri baten atarian, Javier Muñoz-Basolsek hausnarketa plazaratu du LinkedIn eremuan. Haren arabera, benetako erronka da joera horiek praktika jasangarri, etiko eta pedagogikoki esanguratsu bihurtzea, ikas-esperientzia hobetzeko.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
Didáctica de la corrección de los errores en el aula de ELE

Nola zuzendu erroreak ahozko komunikazioan

  • Didakteka
  • Creado: 4 de septiembre de 2026
  • Visitas: 400
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Isabel Santos Gargalloren "Didáctica de la corrección de los errores en el aula de ELE" liburuan erroreen zuzenketa didaktikoari buruzko irizpide eta teknika ugari aurkezten dira. Sarrera honetan, ahozko ekoizpenean eta elkarreraginean erroreak zuzentzeko zenbait gako azalduko ditugu: noiz zuzendu, zer zuzendu eta zein teknika erabil daitezkeen ikasleen ahozko gaitasuna garatzen laguntzeko.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Mungia Idarreta, Alex
Kepa Dieguez

Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan. Teoriatik praktikara

  • Argitalpenak
  • Creado: 14 de agosto de 2026
  • Visitas: 552
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Artikuluak euskararen irakaskuntzan ahoskera eta, bereziki, prosodia sistematikoki lantzearen beharra aztertzen du. Egilearen arabera, alderdi horiek funtsezkoak dira komunikazio eraginkor eta naturala lortzeko, baina sarritan bigarren mailan geratu dira irakaskuntzan. HEOCaren, EEMBaren, EEMB LOaren eta Euskaltzaindiaren arauen argitan, prosodiaren lanketarako oinarri teorikoak, jarduera-proposamenak eta ebaluazio-irizpideak aurkeztuko dira A1etik C2ra.

Ondorio nagusia da prosodia ez dela berez eskuratzen: berariaz landu behar da, eta eguneroko irakaskuntza-jardueretan integratu, ikasleen ahozko gaitasuna eta komunikazioaren naturaltasuna hobetzeko.

https://doi.org/10.54512/ENBC7637

  • Atala:
  • Egilea:
    • Diegez Barahona, Kepa
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Áreas de conocimiento:
    • Didaktika
    • Lengua
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 108
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Euskararen kutxa
IS 41

Jane Willis eta Atazatan Oinarritutako Ikaskuntza: hizkuntzen ikaskuntzari buruzko zenbait ideia nagusi

  • Didakteka
  • Creado: 14 de agosto de 2026
  • Visitas: 464
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Jane Willisek Itzulpen Saila bildumako "Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa" liburuan, ikuspegi metodologiko horren oinarriak azaltzeaz gain, hizkuntzak nola ikasten diren ulertzeko zenbait ideia eta printzipio aurkezten ditu. Sarrera honetan, Atazatan Oinarritutako Ikaskuntzaren ezaugarri nagusiak eta hizkuntzaren ikaskuntzari buruz egileak proposatzen dituen zenbait gogoeta bildu dira.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Mungia Idarreta, Alex
EU AI Act

Adimen artifizialari buruzko Europako Erregelamendua: gardentasuna eta ebaluazioa

  • Didakteka
  • Creado: 7 de agosto de 2026
  • Visitas: 416
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

2026ko abuztuan beste urrats bat egin da Europako Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren (AI Act) ezarpenean. Testuinguru horretan, Ramón Besoníasek hezkuntzarako izan ditzakeen ondorio nagusiak azaldu ditu blog-sarrera batean, infografia eskainiz gainera; hiru alderdi nagusi jorratu ditu: adimen artifizialaz sortutako materialak, ebaluazioa eta ikasleek AA tresnak erabiltzeagatik sor litezkteen arazo batzuk. Gai berari lotuta, Sustatun argitaratutako albiste batean AAz sortutako edukien identifikazioari eta etiketatzeari buruzko ondorio praktikoak azaldu dituzte.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Áreas de conocimiento:
    • Ebaluazioa
    • Teknologia
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
6 gomendio keinuak erabiltzeko gelan

Keinuak hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan

  • Didakteka
  • Creado: 3 de agosto de 2026
  • Visitas: 639
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Ikerketek erakutsi dute hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan keinuek funtzio garrantzitsua dutela. Hizketan, hitzak berreskuratzen eta diskurtsoaren jarioa errazten laguntzen dute, bereziki keinu lexikalek (ikonikoek eta metaforikoek), informazio bisual-espaziala aktibo mantenduz hitz egokiak aurkitzea errazten baitute. Keinuak lau multzotan sailkatu ohi dira: enblemak, deiktikoak, erritmikoak eta lexikalak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarriak, gainera, keinuak gaitasun eleaniztunaren eta kulturaniztunaren osagai gisa ikusten ditu

  • Atala:
  • Áreas de conocimiento:
    • Didaktika
    • Aniztasuna
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
L de Lenguako logoa

Feedback eraginkorra hizkuntzen ikasgelan

  • Didakteka
  • Creado: 17 de julio de 2026
  • Visitas: 443
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Testu honek feedback ekingarriak hizkuntzen ikaskuntzan duen garrantzia aztertzen du, Kristina Pla Fernández adituari egindako elkarrizketa baten bidez. Ohiko zuzenketa soilen ordez, ikasleari urrats zehatzak eta baliagarriak eskaintzea proposatzen da, bere kabuz hobetzeko gai izan dadin. Ikuspegi honen arabera, iruzkinek aurrera bideratuta egon behar dute, ikasleak jasotako aholkuak berehala aplikatu ditzan ekoizpen berrietan. Irakaslearen lana errazteko, funtsezko akatsak lehenestea eta mezu pertsonalizatuak une egokian ematea gomendatzen da. Azken finean, metodo honek ikaslearen autonomia eta motibazioa sustatzea du helburu nagusi, ikaskuntza-prozesuaren jabe bihurtuz. Modu honetan, ebaluazioa ez da amaierako puntu bat, baizik eta etengabeko hobekuntzarako tresna dinamiko bat.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
    • Reseña
  • Áreas de conocimiento:
    • Ebaluazioa
    • Didaktika
26.07_H1 sarrera

Eleaniztasunetik ikastea: zer leku dute ikasleen hizkuntzek eskolan?

  • Didakteka
  • Creado: 14 de julio de 2026
  • Visitas: 498
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Sarrerak aztertzen du ikasleen lehen hizkuntzark (H1) zer leku duen hizkuntzen irakaskuntzan, azken urteotan indarra hartu duen ikuspegi eleaniztunaren argitan. Watkinsen eta Berryren ekarpenek erakusten dute H1a baliabide pedagogiko erabilgarria izan daitekeela, ikaskuntza errazteko eta ikasleen hizkuntza-baliabideak aktibatzeko.

HEOCaren eta, bereziki, EEMB LOaren ikuspegitik, hiztunen hizkuntza- eta kultura-errepertorioa osotasun gisa ulertzen da, gaitasun eleaniztun eta kulturaniztunaren kontzeptuaren baitan. Ikerketek eta ekarpenenek, Antónen eta Duñabeitiarenak esaterako, iradokitzen dute hizkuntzen arteko loturak eta transferentziak ez direla oztopo, hizkuntza gehigarriak ikasteko eta erabiltzeko baliabide baliotsuak baizik. Ondorioz, gakoa ez da lehen hizkuntza baztertzea edo onartzea, baizik eta ikasleen hizkuntza- eta kultura-esperientzia osoa euskararen ikaskuntzaren mesedetan nola baliatu aztertzea.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
hizkuntza eskakizun asimetrikoak

HABEren azterketa-prozeduren berrikuntzak: hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta partzialak

  • Didakteka
  • Creado: 9 de julio de 2026
  • Visitas: 826
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

2026ko ekainaren 25eko Aginduak HABEren egiaztatze-sistema egokitu du Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretura, eta bi berrikuntza nagusi txertatu ditu: hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta hizkuntza-eskakizun partzialak balio osoz.

Ohiko hizkuntza-eskakizun simetrikoez gain, azterketariek trebetasun hartzaileetan eta ekoizpen-trebetasunetan maila desberdinak egiaztatu ahal izango dituzte Dekretuak aurreikusitako kasuetan (A2/B1, B1/B2, B2/C1 eta C2/C1), hizkuntza-gaitasunaren benetako profila eta lanpostuen komunikazio-beharrak hobeto islatuz.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Área de conocimiento:
    • Ebaluazioa
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
eskuliburuko eranskina

Hizkuntzen irakaskuntza EEMBarekin lerrokatzea (eskuliburua)

  • Didakteka
  • Creado: 1 de julio de 2026
  • Visitas: 509
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Eskuliburu honek hizkuntzen irakaskuntza, curriculuma eta ebaluazioa Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin (EEMB) modu koherentean lerrokatzeko funtsezko gida eskaintzen du. Testuak azpimarratzen du irakaskuntza-sistema integral baten arrakasta elementu guztien arteko lotura sendoan oinarritzen dela, azterketetatik harago material didaktikoak eta irakasleen prestakuntza barne hartuz.

2026ko eguneratzeak bitartekotza, inklusibitatea eta gaitasun eleaniztuna kontzeptu berrituak txertatzen ditu, baita Adimen Artifizialak eta teknologia berriek dakartzaten erronkak ere.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Reseña
  • Área de conocimiento:
    • Curriculuma
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
Entre emociones y lenguas

Entre emociones y lenguas (Blanco Canales, A. eta Boillos Pereira, M. M.)

  • Didakteka
  • Creado: 22 de junio de 2026
  • Visitas: 463
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Liburu honetan erakusten da hizkuntzen ikaskuntzan gaitasun emozionala giltzarria dela, motibazioan, harremanetan eta ikaskuntzaren eraginkortasunean eragin zuzena baitu. Testuan zenbait dimentsio lantzen dira —identitatea, enpatia, autoestimua edo emozioen adierazpena—, eta alderdi emozionala irakaskuntzan modu integralean txertatzeko ikuspegi zein estrategia didaktikoak eskaintzen dira..

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Reseña
  • Área de conocimiento:
    • Didaktika
  • Autor/a de la entrada:
    • Insausti Albisu, Izaskun
L de Lenguaren logoa

Unitate didaktikoetan kontuan hartzeko zenbait ezaugarri

  • Didakteka
  • Creado: 12 de junio de 2026
  • Visitas: 498
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

"Gente al día" metodoak berriro aldarrikatzen du 1990eko hamarkadan ELE arloan berritzailea izan zen atazen bidezko ikuspegia, baina gaur egungo testuinguru pedagogiko eta sozialera egokituta. Metodoaren helburua ikaslea komunikazio-jardueraren erdigunean kokatzea da, beraz, hizkuntza erabileraren bidez ikas dezan.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Reseña
  • Área de conocimiento:
    • Curriculuma
ALTEren eskuliburuaren portada

Hizkuntza-probak eraikitzeko eta aplikatzeko eskuliburua

  • Didakteka
  • Creado: 2 de junio de 2026
  • Visitas: 881
  • Comentarios: 1
  • Favoritos: 1

ALTEk Hizkuntza-probak eraikitzeko eta aplikatzeko eskuliburuaren bertsio berritua argitaratu du. Helburu nagusia da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin bat datozen ebaluazioak diseinatzeko jarraibide zehatzak eskaintzea.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Reseña
  • Área de conocimiento:
    • Ebaluazioa
  • Autor/a de la entrada:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
Euskarari buruzko 2025eko bibliografia hautatua

Euskarari buruzko 2025eko bibliografia hautatua

  • Albisteak
  • Creado: 19 de mayo de 2026
  • Visitas: 464
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

"Euskarari buruzko 2025eko bibliografia hautatua" dokumentua prestatu dute HABE liburutegian. Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografiaren hautaketa bat da, duela urte batzuk hasitako bideari jarraikiz.

  • Atala:
  • Egilea:
    • HABE Liburutegia
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
Irakasbil

Irakasbilen parte-hartze aktiboagoa izateko

  • Didakteka
  • Creado: 28 de marzo de 2022
  • Visitas: 2675
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

Zer egin behar duzu Irakasbil webgunean erabiltzaile gisa aritzeko eta parte-hartze aktiboagoa izateko? Grafiko eta irudi bidez azaltzen saiatuko gara sarrera honetan.

eHIZPIDE

Revista e-HIZPIDE. Directrices para autores/as

  • Argitalpenak
  • Creado: 18 de noviembre de 2021
  • Visitas: 7901
  • Comentarios: 2
  • Favoritos: 1

Revista e-HIZPIDE. Directrices para autores/as

APA Style

APA, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko jarraibideak

  • Didakteka
  • Creado: 10 de noviembre de 2023
  • Visitas: 2336
  • Comentarios: 3
  • Favoritos: 1

Lan akademiko bat egitean erabilitako iturriak aipatu behar izaten dira horrelakoak aurkezteko dauden arau jakinen bitartez. Jarraibide hori egokia da, oro har, sortzen dugun edozein testutarako. Gaur egun, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko arau-mota ugari badaude ere, APA estiloa da erabilienetako bat erakunde akademikoetan, aldizkari zientifikoetan eta argitaldarietan. Horri erreparatzen diogu, besteak beste, e-Hizpiden eta Irakasbilen oro har.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Autor/a de la entrada:
    • Murua Anzola, Iñaki
HABE

HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana

  • Didakteka
  • Creado: 7 de julio de 2022
  • Visitas: 2433
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 1

"HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana" dokumenturen bidez, HABEk emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko orduan duen konpromiso politikoa berresten da, erakundeak arlo honetan izango dituen helburu estrategikoak finkatuz eta horiek betetzeko behar diren baliabideak jarriz. Bat dator Legegintzaldirako gobernu-programan jasotako konpromisoekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin, eta aintzat hartzen du I. Planean egindako ibilbidea.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Planes
  • Área de conocimiento:
    • Berdintasuna
DOI

DOI identifikadorea e-Hizpide aldizkarian

  • Argitalpenak
  • Creado: 17 de diciembre de 2021
  • Visitas: 2565
  • Comentarios: 2
  • Favoritos: 1

Ez da berria e-Hizpide aldizkarian argitaratzen diren artikuluen erreferentzietan DOI identifikadoreak ikustea. Orain, aldiz, e-Hizpideko artikuluek eurek ere badute DOIa. Baina, zer da hori eta zertarako balio du?