Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Inguru / -tik gora
- Didakteka
- Sortua: 13 November 2024
- Bisitak: 16
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak dioenez, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da "inguru" hitza. Artikulurik gabe erabiltzen da. Izenlagun funtzioa betetzen du "-ko" atzizkiarekin. Pareko jokamoldea dute "X inguru(ko)’ eta "X-tik gorako" esamoldeek. Egun bestelako erabilerak ageri badira ere, nominatiboa ez den gainerako kasuetarako, beste esapide batzuetara jo beharko genuke.
2023/2024 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"
- Bideoteka
- Sortua: 24 September 2023
- Bisitak: 66
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak ahoskera zer den definitzeari ekin zion, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
Adinekoen atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren gaineko ikuspuntuak
- Didakteka
- Sortua: 6 November 2024
- Bisitak: 33
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aldaketa sozio-kulturalek eta gizartearen zahartzeak nolabaiteko interesa piztu dute adinekoen hezkuntzaren esparruan. Nolanahi ere, adinekoen hezkuntzaren gaiak ez du behar besteko arretarik izan oraindik. Horregatik, liburu honek giza zahartzearen prozesuari eta bizialdi osoko ikaskuntzaren filosofiari lotutako gai batzuk jorratzen ditu, arlo horrek ezinbestean ezagutza eta arreta handiagoa eskatzen duela iritzita.
"Behin euskaldun baten memoriak" liburuaren online irakurketa, Cervantes Institutuaren eskutik
- Didakteka
- Sortua: 9 October 2024
- Bisitak: 139
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Mosaico irakurketa-klub birtuala Cervantes Institutuaren liburutegi elektronikoaren klub berria da, eta katalanez, galegoz eta euskaraz idatzitako liburuei buruzko irakurketak antolatzen hasi da. Topaketa kulturalerako eta elkarrizketarako lekua izan nahi du Irakurketa-klubak, beste hizkuntzetan idatzitako literaturaz gozatzeko eta sakontzeko, hizkuntza horietako egileak ezagutzeko eta, proposamen berritzaileen bitartez, online zerbitzuan dagoen eskaintza literarioa eta kulturala zabaltzeko. Irakurketak gaian adituak diren espezialistek dinamizatuko dituzte. Horrez gain, irakurketaren esperientzia aberatsagoa izan dadin, egileek ere parte hartuko dute.
Ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen hizkuntza-irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 29 October 2024
- Bisitak: 157
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences" liburuaren ideia nagusia da hizkuntza-irakasleek ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonekiko gero eta kontzientzia handiagoa dutela eta hizkuntzen irakaskuntza inklusiboari buruzko ezagutza ere areagotu egin dela azken urteotan hizkuntza-irakasleen artean. Nolanahi ere, oraindik ere ohikoa da ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak hizkuntzak ikastetik salbuetsita geratzea, ikasketa horiek euren irismenetik kanpo daudela argudiatuta. Hala ere, badakigu, hizkuntza-irakasle askok ez dituztela ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen beharretara egokitzeko behar diren tresna pedagogikoak.
Euskaltzaindiaren webgunean egokitzapenak eta berrikuntzak
- Didakteka
- Sortua: 16 September 2024
- Bisitak: 210
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Webgune honetako foroetan (hizkuntz kontuak eta didaktikakoan, besteak beste) eman ohi dugu Euskaltzaindiaren eta horren ekimenen berri; hala ere, burutu dituzten azken egokitzapenak, berrikuntzak eta ekarpenak sarrera batean biltzeari egoki iritzi diogu.
Besterik ez / baino ez / baizik ez: jokabidea eta komunztadurak
- Didakteka
- Sortua: 6 August 2024
- Bisitak: 262
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskalkiaren edo eskualdearen arabera, salbuespena adierazteko modu bat baino gehiago ditugu euskaraz: "besterik ez / baino ez / baizik ez" dira arruntenak. Halere ez dute hirurek jokabide edo erabilera bera, eta Euskaltzaindiak dioen moduan, "besterik ez" alde batetik doa, eta "baino ez" eta "baizik ez" beste alde batetik.
1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 8 July 2024
- Bisitak: 281
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1