Berdintasuna
Berdintasuna
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
TxatGPT baliatu eskolak prestatzeko
- Didakteka
- Sortua: 28 March 2023
- Bisitak: 571
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 0
Puri-purian dugun gaia dugu adimen artifizialarena. Sarrera honetan, izan duen esperientzia kontatuko du Marga Ibáñez euskara-irakasleak eta eskolan erabiltzeko aukera batzuk aurkeztuko ditu.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina abian da
- Didakteka
- Sortua: 6 March 2023
- Bisitak: 218
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kanpainaren leloak aldarrikatzen du gizartean emakume gehiago behar direla erabaki- eta eragin-postuetan. Era berean, erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta, mito faltsuak eraisten ditu.
Horretaz gain, komunikabideetan, kanpoko euskarrietan, eta sare sozialetan ikusgai jartzeko kanpainari buruzko materialak ere sortu dira: kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak… eta ikusgai daude Emakundeko web-orrian.
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko "Berdintzen" 2023 beka-deialdia
- Didakteka
- Sortua: 15 February 2023
- Bisitak: 208
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia argitaratu du Kultura eta Hizkuntza Politika sailak (2023ko urtarrilaren 31ko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, 2023an euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena; 2023ko otsailaren 13ko EHAA).
EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa / Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza_Monografiak 7
- Didakteka
- Sortua: 24 November 2022
- Bisitak: 394
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEren I Berdintasun planean (2019-2022 epeari dagokionean hain zuzen) EAEko euskaltegiekin lotura duten hainbat ekintza garatzeko orduan kalitatezko informazio eguneratua izateak zuen garrantziaren inguruko hausnarketatik dator txosten hau: "EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa. Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza". Farapi Koop. Elkartea da ikerketa eta txostena egin duena.
Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz
- Didakteka
- Sortua: 18 November 2022
- Bisitak: 215
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean kanpaina bakarra izango da aurten EAEn. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek; eta EUDELek kanpaina bateratua sinatu dute. Erakunde guztien artean koordinatutako kanpaina honetan gizonek beraiek, emakumeekin batera, egiten diete galdera beste gizon batzuei: “Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz”.
1216 - Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen (bideo-laburpena)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 9 November 2022
- Bisitak: 316
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2022ko irailaren 26 eta 27an, Assumpta Ayerdi Olaizolak eta Maider Sagredo Escuderok (Sorginlore Gizarte Elkartea) "Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen" ikastaroa eman zuten, Ulibarri euskaltegiaren eskariz HABEk antolatuta. Bideo honetan, ikastaroan landutakoez aritu zaizkigu, guztion jakingarri.
1216 - Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 19 July 2022
- Bisitak: 283
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Berdintasunaren ikuspegi orokorra aurkeztea (testuingurua, marko legala…) eta didaktika arloan zentratzea, materialgintza eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan.
HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana
- Didakteka
- Sortua: 7 July 2022
- Bisitak: 541
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana" dokumenturen bidez, HABEk emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko orduan duen konpromiso politikoa berresten da, erakundeak arlo honetan izango dituen helburu estrategikoak finkatuz eta horiek betetzeko behar diren baliabideak jarriz. Bat dator Legegintzaldirako gobernu-programan jasotako konpromisoekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin, eta aintzat hartzen du I. Planean egindako ibilbidea.