Didakteka
Iragana irudietan komunikatzen: generoaren ikuspegitik sortzeko eta aztertzeko tresnak (Nafarroako Gobernua)
Argitaratua: Monday, 13 November 2023, 8:22 AM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 790
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Egun, oraindik ere, irudi asko ikusten dira zaharkituta, ikuspegi androzentrikoa ardatz dutenak. Eta, hain zuzen ere, gabezia hori konpontzen lagundu nahi du gidaliburu praktiko honek.
Ildo horretatik, azken ikerketak deskribatzen dira Nafarroako Gobernuak argitaratutako Iragana irudietan komunikatzen: generoaren ikuspegitik sortzeko eta aztertzeko tresnak izeneko liburuan. Gidaliburu hau edozein esparrutan aplika daiteke, hala nola hezkuntzan; izan ere, helduen euskalduntzean erabiltzen diren material didaktikoetako irudiak ere genero-ikuspegitik eguneratzeko baliagarri izan daiteke.
Liburuan, Pastwomen sareak Baezako testa proposatzen du, irudiak aztertzeko lanabes ireki gisa. Baliabide horrek hiru tresna eskaintzen ditu:
- Irizpideak. Honako sei irizpide hauek daude: gizarte-aniztasuna ekitatez irudikatzea; sexu, genero eta adinaren estereotipoak gainditzea; sexu femeninoarekin lotutako jardueren desbalorizazioa eta ikusezintasuna desagerraraztea; gizarte-errealitatea erakusten duten taldeen elkarreragina eta dinamismoa irudikatzea; mantentze-jarduerak; eta, azkenik, testuingurua, teknologia eta kultura materiala.
- Errubrika. Hiru errubrika-mota daude, eta horietan aipatutako alderdiak (irizpideekin bat etorriz) zehatz-mehatz landu daitezke, proposatutako helburuen lorpen-maila desberdinak ezarrita.
- Dekalogoa. Errubrikaren bertsio eskematikoa da, edozein materialetan erraz aplikatzeko modukoa. Horra dekalogoa, funtsean galdetegi bat dena, euskara-eskoletarako erabiltzen nahiz sortzen diren material didaktikoak aztertzeko, ikuspegi feminista eta inklusibotik:
- Pertsonaia femeninoen eta maskulinoen irudikapena orekatua al dago (% 50)?
- Ekitatiboa al da pertsonek ekintzetan duten protagonismoa?
- Ageri al dira adin-talde desberdinetako pertsonak elkarren artean erlazionatzen?
- Aniztasun funtzionala duten pertsonak ageri al dira?
- Ahalegina egin al da generoaren eta adinaren elementu estereotipatuak ez erabiltzeko jardueretan eta lanetan, eta irudikapen fisiko eta adierazkorrean?
- Irudikatutako pertsonen artean ageri al dira lankidetzaren eta ekintza kolektiboaren adibideak?
- Familia tradizional nuklearra irudikatzea saihestu al da, eta lehenetsi al dira bizikidetza-nukleo askotarikoak eta belaunaldien artekoak?
- Ugalketako, zaintzako eta mantentze-lanetako eguneroko zereginak irudikatu al dira?
- Zorrotz irudikatuta al daude kultura materialeko elementuak eta jarduerei lotutako ingurunea?
- Emakumeekin ere lotu al dira tradizioz gizonei esleitutako kultura materialeko objektuak?
Erreferentzia bibliografikoa:
Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernua, Kultura eta Kirol Departamentua. (2023). Iragana irudietan komunikatzen: generoaren ikuspegitik sortzeko eta aztertzeko tresnak.
Show comments