Ikasbileko atazak
Ikasbileko atarian argitaratzen diren ataza eta beste edukiei buruzko foroa. Ikasbileko edukiak erabiltzerakoan sortu diren esperientziak trukatzera bideratuta dago; nola erabili dugun ikasgelan adierazteko, izan daitezkeen akatsen konponketa eskatzeko, gai edo helburu-didaktiko jakinen gaineko edukiak eskatzeko eta abar.
Ataza bakoitzari dagokion izena eta zenbakia izango dira eztabaida-hariaren hasiera. HABEko ikasmaterialen ataleko teknikari taldeak adi irakurriko ditu mezuak eta dagozkion erantzunak ematen saiatuko da.
Bertan mezuak jarri nahi izanez gero, nahikoa da ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile kontua izatea.
Kontuan hartu hemen idazten duzun guztia nornahik irakur dezakeela. Zure mezuek errespetuzko arauak bete behar dituzte eta hala ez balitz, foro honetako kudeatzaileak ezabatu egingo ditu.