Monografiak eta ikerketak
Monografiak eta ikerketak
- Atala:
Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-2010 / 2018-2019_Monografiak 6
- Argitalpenak
- Sortua: 4 April 2022
- Bisitak: 444
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
HABEk eskatutakoari erantzuteko, LKS Next-ek 2021eko apirilean aurkeztu zuen “Euskaltegien bilakaera eta etorkizuna 2009-10 / 2018-19” txostenean datza “Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-10 / 2018-19” 6. monografiko honen oinarria. Hala, Hizpide aldizkariaren 68. eta 83. zenbaki monografikoetan landutako ildoei jarraikiz (Elortza eta Perales, 2008; Elortza eta Mungia, 2014), azken urteotako helduen euskalduntzearen argazki bat aurkeztu nahi da.
Bideoaren erabilera aztertzeko ForVid ikerketa helduen euskalduntzean
- Didakteka
- Sortua: 11 February 2022
- Bisitak: 757
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Eskoletan bideoaren erabilera aztertzea da ForVid ikerketaren helburua; Daniel Cassany da proiektuaren ikertzaile nagusia. Helduen euskalduntzeari dagokionez, HABE ere partaide da proiektuan. Hala, borondatez eta era anonimoan erantzuteko online galdetegi bat iritsiko zaie laster helduen euskalduntzean ari diren euskara-irakasle guztiei.
Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi_Monografiak 5
- Argitalpenak
- Sortua: 17 September 2021
- Bisitak: 825
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lehengoan iragarritakoari jarraikiz, e-Hizpide aldizkarian ere monografien ildoari ekitea erabaki da. "Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi" da lehendabizikoa. Hala, Uxue Zalbidea Olabarrik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2018 eta 2019an HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 5 honetan, aldez aurretik e-HIZPIDE aldizkariaren 94. zenbakian argitaratutako artikulua osatu eta ikuspegi osoagoa emateko asmoz.
Helduen euskalduntzearen azterketa (2007-2008 / 2012-2013 )
- Argitalpenak
- Sortua: 24 September 2014
- Bisitak: 1063
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jadanik, badira sei urte 2000-2001 eta 2006-2007 bitarteko ikasturteak aztertu zirenez geroztik (Elortza eta Perales, 2008) eta, beste hainbeste ikasturte igaro direnez, abagune egokia iruditu zaigu, luze eta zabal erreparatzeko helduen euskalduntzean azken sei ikasturteotan egindako bideari.
Ikas-prozesuaren azterketa (2000-2001/2006-2007)
- Argitalpenak
- Sortua: 6 May 2008
- Bisitak: 924
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azterlan honek 2000-2001 ikasturtetik 2006-2007 ikasturtera bitartean EAEn HABEren babespean euskara irakasten eta ikasten aritu diren helduen profi la eta horiek egindako lana aztertzea du helburu.
Profesionalen euskalduntze-alfabetatzea. Monografiak 4
- Argitalpenak
- Sortua: 1 June 2001
- Bisitak: 836
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pausaje arineko ibiltaria dugu gizartea. Aldioro-aldioro ari dira premia berriak sortzen. Eta denok nahi dugu gizarte horrekin maila publikoan nahiz pribatuan konpromisoa hartua dutenek premia horiei ahalik eta azkarren eta eraginkorren erantzutea. Euskara biziberritzeko alorrean eta, bereziki, euskalduntze-alfabetatzean ari garenok argi eta garbi ikusten dugu geurean ere gizarteak duen abiadaren isla.
Hizkuntza minorizatuen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra. Monografiak 3
- Argitalpenak
- Sortua: 6 October 1999
- Bisitak: 610
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duen ororekin du kurrikuluak lotura zuzena nahiz zeharkakoa. Berrikuntza kurrikularra ez da desafio makala, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-betea eta beti erantzuten asmatzea.
Zutabe: hamar urte. Monografiak 2
- Argitalpenak
- Sortua: 5 October 1993
- Bisitak: 578
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hamabi urte bete ditu HABEk eta hamabi betetzear dago HABESEA legea (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortarazteko eta euskaltegiak araupetzekoa). Bi urtemuga horiek ospatzeko izan berri diren ihardunaldietan, HABEren proiektu didaktikoa izan dugu mintzagai eta datozen urteetako ihardunbidea gogoetagai. ZUTABE aldizkari honek ere bete du bere urtemuga: lehen alea kalera zeneko hamargarrena.