Irakasbil
Itzulpen Saila
Itzulpen Saila
- Atala:
Itzulpen Saila. Bilduma
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko irailak 9
- Bisitak: 3687
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zerrenda honetan duzu ITZULPEN SAILA bildumak 1984tik egundaino izan duen bilakaera.
Atzerriko hizkuntzak adinekoei irakasteko gakoak
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko irailak 9
- Bisitak: 160
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Atzerriko hizkuntzak adinekoei irakasteko gakoak" da Itzulpen Saila bildumako 61. zenbakiaren izenburua. Marek Derenowski da egilea. 2021ekoa da jatorrizko argitalpena ("Insights into Senior Foreign Language Education") eta Multilingual Matters argitaletxea. Bakun izan da itzultzailea.
Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 826
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea" da Itzulpen Saila bildumako 60. zenbakiaren izenburua. Judit Kormos eta Anne Margaret Smith dira egileak. 2024koa da bigarren argitalpena ("Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences") eta Multilingual Matters argitaletxea. Bakun izan da itzultzailea.
Ikaskuntza kooperatiboa gogoetaren ikuspegitik
- Argitalpenak
- Sortua: 2024(e)ko urriak 9
- Bisitak: 1425
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Ikaskuntza kooperatiboa gogoetaren ikuspegitik" da Itzulpen Saila bildumako 59. zenbakiaren izenburua. George M. Jacobs, Anita Lie eta Sita Mina Tamah dira egileak. 2022koa da jatorrizko argitalpena ("Cooperative Learning through a Reflective Lens"). Hitzurun izan da itzultzailea.
Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)
- Argitalpenak
- Sortua: 2024(e)ko urtarrilak 17
- Bisitak: 2378
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukeak aurkezteaz gain, liburu honek Adimen Artifizialeko prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera bideratzen du arreta.
Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2022(e)ko azaroak 17
- Bisitak: 2297
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" liburua da Itzulpen Saila bildumaren 57. zenbakiduna. "The Action-oriented approach. A dynamic vision of Language Education" da jatorrizko argitalpenaren izenburua, Multilingual Matters-ek argitaratua. Bakun izan da liburu honen itzultzailea. Azpimarratzekoa da EEMB eta EEMB LOarekin lan honek duen lotura argia. 2025eko maiatzetik aurrera, liburua sarbide irekian dago.
Ikasgela kudeatzeko teknikak
- Argitalpenak
- Sortua: 2019(e)ko urtarrilak 15
- Bisitak: 3595
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
56. zenbakira iritsi da Itzulpen Saila bilduma; Jim Scrivener-en "Ikasgela kudeatzeko teknikak" liburua. "Classroom Management Techniques" da jatorrizko edizioaren izenburua, Cambridge University Press-ek argitaratua. Hitzurun izan da 400 orrialdetik gorako liburu mardul honen itzultzailea.
Hizkuntza-irakaslea: irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako gaitasun metodologikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko martxoak 15
- Bisitak: 4229
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEk eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako XIX. Uda ikastaroaren ondorio bat da obra hau. Hala, Itzulpen Sailaren baitakoa den arren, Gabriel Díaz Maggioli irakasleak HABEk plazaratzeko propio idatzitako liburua da.
2014an izan zuen sorburua, Joanba Bergarak (garai hartan HABEko Prestakuntza ataleko arduraduna zenak, hain zuzen) egilearekin harremanetan jartzea erabaki zuenean, eta elkarrekin hizkuntza-irakasleen gaitasun metodologikoa garatzeko proposamena definitzen hasi zirenean. Gaitasun hori, hain justu, hizkuntza-irakasleek beren ikasleen ikaskuntza-premiak asetzeko behar dituzten metodoak, teknikak, ikuspegiak eta paradigmak aukeratzeko duten trebetasuna da.
2024ko apiriletik, sarbide irekian (Open Access, OA) dago eskura liburu osoa, CC BY NC ND gisa (aitortu, ez komertziala, lan eratorririk gabea).







