e-Hizpide aldizkariak
e-Hizpide aldizkariak
- Atala:
Aurkezpena
HIZPIDE aldizkariaren jarraipen digitala da e-HIZPIDE; 1995etik 2015era paperean argitaratu zen HIZPIDE, eta 87. zenbakira iritsi zen. Aurretik, ZUTABE izenaz izan zen argitaratua (1983-1994: 1-34 zenbakiak).
Berezko nortasuna du aldizkari elektronikoak; izan ere, bere ISSNa du argitalpen digitalak. Halaber, aldizkariak berak zein zenbakiek eta artikuluek DOI dute 2021eko uztailetik aurrera.
Argitalpen jarraitua den arren, urtean berezko nortasuna duten bi zenbaki plazaratuko dira, ekainean eta abenduan hain zuzen, seihileko bakoitzean argitaratutako artikulu guztiak bilduta.
Xedeak
e-HIZPIDE euskalduntzearen eremuan dihardutenei edo horiekin lanbidezko loturarik dutenei zuzendua dago; helduen euskara-irakasleei, batik bat.
Seihilabetekari honek berezko esparru ditu jatorrizko hizkuntza eta xede-hizkuntzen irakaskuntzarekin zerikusia duten zientzi arloak (Psikolinguistika, Linguistika aplikatua, Andragogia/Pedagogia, Soziolinguistika), eta helburu nagusi hizkuntzen irakaskuntza-gaietan
teoria, teknika eta ikerketak ezagutaraztea.
e-HIZPIDEk teoria aplikatuaren eta praktikaren arteko oreka lortu nahi du, arestian aipaturiko zientziak eta eskolen mundua uztartzeko zubi izan, aplikatua baita argitalpenaren orientabidea. Ez da lan makala informazio aberatsa eta nork bere burua hobeto prestatzeko lan-tresnak eskaintzea, eta ideiak elkarren artean trukatzeko eztabaidagune ireki, jori eta bizia izatea. Horixe du e-HIZPIDEk erronka.
e-HIZPIDErako lankidetzak
e-HIZPIDEk gogo onez hartzen ditu helduen euskalduntzearen esparruari behar bezala erantzuten lagundu dezaketen ekarpenak.
Aldizkariaren orientabidea gogoan, bertara bidalitako lanek zerikusi handia izan behar dute euskalduntzeak egunero eta gertutik bizi dituen gorabeherekin. Eta, nahiz eta helduen euskalduntzearen eremuari buruzko ekarpenak hobetsi, ez ditu baztertuko helduez beste gizataldeekin aritzen direnenak edota bestelako esparruetakoak, baldin eta egoera ezberdinetan aritzen direnentzat ere baliagarri bezain interesgarri gertatzen badira.
Lanak taxutzean, "Artikulugileentzako irizpideak" izeneko idazkia hartu behar da kontuan.
Koordinatzaileek edota editore-taldeak ebaluatuko dituzte jasotako lan guztiak. Hala badagokie, errebisio- eta ebaluazio-prozesuak bukatutakoan izango dira argitaratuak, betiere zenbakiaren itxiera-data kontuan hartuta.
Irakasleen prestakuntza sustatzeko asmoz, irakurleen iruzkin eta galderetarako tokia izango dute argitaratutako artikuluek. Egileek ekarpen horiei erantzutea eskertuko du e-HIZPIDEk eztabaida didaktikoak gara daitezen.
e-HIZPIDEk hemendik dei egiten die, aldizkarian esku har dezaten, euskara-arloan lan egiten duten irakasleei, hizkuntz eta hezkuntza-teknikariei, euskara-arduradunei eta unibertsitate-alorreko ikertzaileei.
e-HIZPIDEren zuzendaritza ez da artikuluetan agertzen diren iritzi eta ideien erantzule.
Harremanetarako
e-HIZPIDE
Zuzendaritza
HABEren Hizkuntzaren Didaktika zerbitzua
Koordinazioa
Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza arloa
Editore-Koordinatzailea
Iñaki Murua (i-murua@habe.eus)
ISSN zenbakia
2530-3287
DOI
https://doi.org/10.54512/e-HIZPIDE.2530-3287e-Hizpide 104
- Argitalpenak
- Sortua: 1 July 2024
- Bisitak: 89
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 103
- Argitalpenak
- Sortua: 17 January 2024
- Bisitak: 515
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
https://doi.org/10.54512/AXUC8966
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku (Irune Ibarra)
- Hezkuntza-baliabide digitalen irisgarritasuna (Zuriñe de Anzola)
- Hizkuntzen irakaskuntzan eta erabileran genero-ikuspegia txertatzeari buruzko gogoeta: euskararen kasua (María Silvestre)
- Ireki ditzagun gure ikasgeletako ateak: berdinen arteko behaketa,
irakasleen garapen profesionalerako estrategia (Ana Fernández Torres eta María Sánchez Tornel)
BESTE ITURRIETATIK
- Hizkuntzak ikasteko itzulpengintza aplikatuaren potentzialtasunak adimen artifizialaren aroan (Javier Muñoz-Basols, Craig Neville, Barbara A. Lafford eta Concepción Godev)
IKERKETAK
- Euskara-eskoletan eraginkortasun didaktikoa hobetzeko proposamen bat (Axun Urtzelai)
GEURE ITURRIETATIK
- "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" ibibideko ikastaroen barrenetik (Marga Ibáñez eta Andoni Tolosa)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 102
- Argitalpenak
- Sortua: 1 July 2023
- Bisitak: 649
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/GOKW4086
GAI MONOGRAFIKOA: Jardun biko eredua
- SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri (Alicia Eizaguirre eta Diana Pastoriza)
- Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan (Isabel Barreiro, María Fernández, Paula Gómez eta Begoña Suárez)
- Hizkuntza Eskola Ofizialetan eskola-uztea: hiru esperientzia, helburu bera (Marta Gago, Juan M. Paz, Vanesa Rodríguez eta María José Veiga)
- Jardun biko eredua erakunde hezitzailearen ikuspegitik (Deirdre Barry-Murphy)
- Jardun biko ereduan arrakasta izateko aholkuak (Marta Gago Pesado)
- Ikaskuntza-kontratua (Kerry Mc Kevitt eta Rut Vázquez)
- H5P jarduerak hizkuntzen eskolarako (Susana Aldao eta Nuria P. Calvo)
- Erreminta digitalen bilduma (Luís Antonio Xuncal Pereira)
- Jardun bikoa: bi euskaltegiren esperientzia (Iñaki Murua)
IKERKETAK
- Bideoaren erabilera helduen euskalduntzean ForVid ikerketaren argitan (Daniel Cassany, Iñaki Murua eta Marc Urrutia)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 101
- Argitalpenak
- Sortua: 9 January 2023
- Bisitak: 796
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/JCPW6375
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak egiaztatzearen artehunak. Baliotasuna helburu (Paula Elosua Oliden)
- Euskaltegiaren Curriculum Proiektua, topagune (Salvador Barrientos Roglà)
- Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren / atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan (Diego Paniagua Martín)
- Online lankidetza koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko (Manuela Mena Octavio eta Vicenta González Argüello)
BESTE ITURRIETATIK
- Boli gorritik hodei kooperatibora. Berriz ere zuzenketarekin... (Daniel Cassany Comas)
- Ikasgelan marraztea (Isabel Leal Valladares)
IKERKETAK
- HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpuseko idazlanen mailakatze automatikoa (Ekain Arrieta, Igor Odriozola, Xabier Arregi eta Mikel Iruskieta)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 100
- Didakteka
- Sortua: 1 July 2022
- Bisitak: 968
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/EYMV8613
HITZAURREA
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Ahozko adierazpena eta elkarreragina bigarren hizkuntzen eskoletan: deskriptoreen eskalak programaziorako eta orientazio didaktiko eta metodologikoak (Sara Robles Ávila)
- Irakaskuntzako portfolio digitala: irakasleen etengabeko prestakuntzarako ingurunea (Azahara Cuesta García, Mª Vicenta González Argüello eta Joan-Tomàs Pujolà Font)
BESTE ITURRIETATIK
- Ikaskuntzarako atzeraelikadura-matrize bat (Cam Brooks, Annemaree Carroll, Robyn M. Gillies eta John Hattie)
- Hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako bitartekotza kontzeptua (Adolfo Sánchez-Cuadrado)
IKERKETAK
- Hizkuntza-ikasleen testu-corpus etiketatuaren analisia eta interpretazioa B2 eta C1 mailetan (Mikel Osinalde Agirre eta Mike Iruskieta Quintian)
- Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza (Maddi Zubiaurre Otamendi)
GEURE ITURRIETATIK
- Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea (Juan Ezeiza Gutiérrez)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 99
- Didakteka
- Sortua: 1 January 2022
- Bisitak: 1446
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
https://doi.org/10.54512/GKMB6965
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Arbela, lanabes garrantzitsua hizkuntzak irakasteko eta ikasteko (José Ramón Rodríguez Martín)
- Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan (Manuela Mena Octavio)
IKERKETAK
- Euskarazko testuen komunikagaitasun-maila automatikoki sailkatzeko lehendabiziko urratsak (Xabier Azpillaga Olaizola)
- Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna (Marga Ibáñez Ramos)
EUSKARAREN KUTXA
- Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan (Kepa Dieguez Barahona)
GEURE ITURRIETATIK
- Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen (Axun Ertzibengoa Aizpiolea)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 98
- Didakteka
- Sortua: 1 July 2021
- Bisitak: 1274
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/ZGTA3532
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Bigarren hizkuntzako klaseetako plangintza: hiru aldiko narratiba (Vicenta González Argüello)
- Antzerki-teknikak ikaskuntza-eragile gisa: rol-jokoa eta antzezpena (Eduardo de Ágreda Coso)
- Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza (Vanessa Ruiz Torres, Francisco Javier López Tapia eta Lola Torres Ríos)
- Helduen irakaskuntza eta lineako taldeen dinamika (Ximena Miranda Olea)
IKERKETAK
- Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I). Gaiaren aurrekariak, zergatik, noiz eta nola zuzendu (Marga Ibáñez Ramos)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
e-Hizpide 97
- Didakteka
- Sortua: 10 February 2021
- Bisitak: 1618
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
https://doi.org/10.54512/OLOY7974
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: laburpen txiki bat eta irakaskuntzan eta ebaluazioan izan dezakeen eragina (Neus Figueras Casanovas)
- DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin (Olga Juan-Lázaro eta Aránzazu Bernardo Jiménez)
- Berbanet ekimena: Bizkaiko Foru Aldundiko langileen artean euskara online eta modu librean praktikatzeko proiektua (Arantza Etxebarria Iturrate)
EGILEAREN ESKUTIK
Primeran! B2: jardun biko eredua ikasmaterialetan (Maider Barandiaran Alberdi eta Aitor Ogiza Totorikaguena)
BESTE ITURRIETATIK
Teknologia, motibazioa eta autonomia, eta irakaslearen psikologia hizkuntzen ikaskuntzan: mitoen eta aukeren azterketa bat (Glenn Stocwell eta Hayo Reinders)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria