Argitalpenak
e-Hizpide 103
- Atala:
- Dokumentu-mota:
Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku
- Argitalpenak
- Sortua: 20 February 2024
- Bisitak: 1211
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak, hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa egiten ari dira, haien tipologien araberakoa, eta askotariko beharrei hezkuntza-erantzuna ematen. Unibertsitateak ere ildo beretik ari dira, aurretiko hezkuntza-mailetan emaniko laguntzekin bat egiten. Izan ere, “irisgarritasun unibertsala”, “irisgarritasun kognitiboa” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala” kontzeptuek paradigma-aldaketa ekarri dute. Euskadik ere irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa dauka hartuta eta bizialdi osoko ikaskuntzaren legean orientazio-sistema integratua planteatu zen. Bestalde, euskara ikastea edo hobetzea aukera bat da 16 urtetik aurrera eta oso garrantzitsua da zeregin honetan pertsona guztiei behar duten hezkuntza-laguntza ematea eta baliabideak jartzea. Artikulu honetan, esparru horretarako zenbait helduleku proposatuko dira.
Hezkuntza-baliabide digitalen irisgarritasuna
- Argitalpenak
- Sortua: 19 April 2024
- Bisitak: 429
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, hezkuntzako baliabide digitalen oinarrizko irisgarritasun-baldintzak jorratuko dira, irakaskuntzako profesionalei baliabide digital irisgarriak sortzen eta hautatzen laguntzeko. Halaber, “irisgarritasuna” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsitala” kontzeptuak aztertuko dira, baita desgaitasuna (fisikoa, entzumenarena, ikusmenarena eta kognitiboa) duten pertsonek mundu digitalean dituzten beharrak ere. Azkenik, eduki eta tresnen irisgarritasun-irizpideak emango dira. Aipatutako bi kontzeptu horiek dira pertsona orok bizitzaren arlo guztietan, diskriminaziorik gabe, aukera berak izan ditzan aliatuak; horrela eraikiko dira benetan inklusiboak diren gizarteak.
https://doi.org/10.54512/IOUK1250
Ireki ditzagun gure ikasgeletako ateak: berdinen arteko behaketa, irakasleen garapen profesionalerako estrategia
- Argitalpenak
- Sortua: 10 May 2024
- Bisitak: 308
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honen bidez, berdinek elkarri behatzea zenbateraino den erabilgarria ulertaraztea da gure asmoa, irakasleen garapen profesionalerako oso tresna ona izan baitateke. Gainera, ikusarazi nahi dugu esperientzia txikiak ere oso aberasgarriak izan daitezkeela. Lehenik eta behin, gure esperientzia (Murtziako Hizkuntza Eskola Ofizialekoa) zein esparru teorikotan oinarritu den azalduko dugu; berdinen arteko behaketatik eta praktika gogoetatsutik abiatu da, irakasleen garapen profesionalerako funtsezko osagaiak baitira. Ondoren, gure esperientzia deskribatuko dugu; horretarako, jarraitutako prozesuak eta erabilitako tresnak luze-zabal azalduko ditugu. Bukatzeko, mintegiaren emaitza aurkeztuko dugu: mintegian parte hartu duen irakasle-taldeak egindako behaketa-eskuliburua. Azkenik, jarraibide batzuk emango ditugu, gure esperientziaren arabera antzeko proiektu bat edozein erakunde hezitzailetan gauzatzeko.
Hizkuntzen irakaskuntzan eta erabileran genero-ikuspegia txertatzeari buruzko gogoeta: euskararen kasua
- Argitalpenak
- Sortua: 9 April 2024
- Bisitak: 571
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, gogoeta egiten da hezkuntzan genero-ikuspegia txertatzeari eta euskararen erabilera ez-sexistari buruz. Artikuluan, genero-ikuspegia irakaskuntzan eta ikerketan txertatzeko gida bat aurkezten da. Gida hori Deustuko Unibertsitatean koordinatu du artikulugileak, eta arreta berezia jarri du irakaskuntzan eta genero-ikuspegiaren ezarpenari jarraipena egiteko adierazleetan. Gai hori hizkuntzen eta, zehazki, euskararen irakaskuntzan izan dezakeen eraginarekin lotzen da, eta, beraz, irakasleen komunikazioan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzeari ere erreparatuko zaio.
Hizkuntzak ikasteko itzulpengintza aplikatuaren potentzialtasunak adimen artifizialaren aroan
- Argitalpenak
- Sortua: 18 January 2024
- Bisitak: 492
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Adimen artifizialak (AA) eta AA bidezko itzulpen automatikoek aukera eta erronka berriak dakartzate bigarren hizkuntzako (H2ko) irakasle eta ikasleentzat. Azkenaldian, AAn oinarritutako txatbotak agertu dira, ChatGPT esaterako, eta ondorioz, beharrezkoa bihurtu da irakaskuntza-metodo tradizionalak berrikustea, arrazoiketa hausnartua eta pentsamendu kritikoa lehenesteko. Artikulu honetan, itzulpengintza aplikatuak (IA) dituen potentzialtasunak aztertuko ditugu. Izan ere, baliabide hori lagungarria izan daiteke H2ko eskoletan AAn oinarritutako lanabesekin modu eraginkorrean lan egiteko behar den funtsezko pentsamendu kritikoa sustatzeko. IMI+ Markoa (Integrazioa, Multimodalitatea eta Interakzioa) aurkeztuko dugu, IA hizkuntzen irakaskuntzan txertatzeko; izan ere, tresna hori lagungarria da H2ko eskoletan literazitate digitala eta pentsamendu kritikoa garatzeko. Gainera, teknologia berri hauek pribatutasunarekin eta etikarekin lotutako erronkak dakartzate. Egoera hori kontuan hartuta, IAn Hurbilketa Ekologiko Kritikoa (HEK) aplikatzea proposatzen dugu, ikasleei erronka horiei aurre egiteko, botere-desorekak eta gizarte-desberdintasunak identifikatuz
Euskara-eskoletan eraginkortasun didaktikoa hobetzeko proposamen bat
- Argitalpenak
- Sortua: 7 March 2024
- Bisitak: 447
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean” masterreko amaierako lan baten laburpena da honako artikulu hau. Ikerlan honekin, irakasleei euskara-eskoletako egoeraren berri eman eta irizpide nahiz jarraibide didaktiko egokiak eskaini nahi zaizkie. Esan bezala, laburpena baino ez da honako hau.
Eskolen eraginkortasun didaktikoa hobetzeko, xedea da jardun didaktikoan irizpide metodologiko argiak izan eta era argi eta sistematizatuan ematea eskolak. Era berean, helburu ere bada eraginkortasunaren alde jokatzen duten irizpide eta praktika egokiak sustatzea. Izan ere, hizkuntza-irakasle izateko, ez da nahikoa hizkuntza menperatzea, gaitasun didaktikoari dagokionez ere jantzia behar du irakasleak. Horregatik, irakasleak ikas-irakas prozesuaren zergatietan sakondu eta hausnartu beharra du.
“Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroen barrenetik
- Argitalpenak
- Sortua: 6 June 2024
- Bisitak: 320
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk azken urteotan antolatutako “Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroen barruan burutu zen jarduera kolaboratibo baten azalpena jasotzen du artikuluak, Irakasbil atarian argitara emandako bideoen azpiko testuinguru teorikoa eta azken helburua, hain zuzen. Online ikas-irakas ereduaren eremuko aditu bat elkarrizketatu behar zuten proposatutako jardueran. Eginkizun hori gauzatzeko prozedurak urratsez urrats azaltzen dira eta atal bakoitza nola lotzen den Zimmerman-en eta Salmon-en eredu teorikoetako faseekin; halaber, partaideak gidatu zituen metodologia aktiboa eta elkarlanak ikaslearen autonomiaren garapenean duten eragina aztertzen dira. Partaide batzuen hausnarketak ere jasotzen ditu artikuluak, praktika gogoetatsuaren bidez elkarlanaren eta autonomiaren garapenaren arteko erlazioa ikusaraztea baitzen azken helburua.
2024ko urtarrila-ekaina
https://doi.org/10.54512/AXUC8966