Ireki ditzagun gure ikasgeletako ateak: berdinen arteko behaketa, irakasleen garapen profesionalerako estrategia

Argitaratua: Friday, 10 May 2024, 1:49 PM
Fernández Torres & Sánchez Tornel

Artikulu honen bidez, berdinek elkarri behatzea zenbateraino den erabilgarria ulertaraztea da gure asmoa, irakasleen garapen profesionalerako oso tresna ona izan baitateke. Gainera, ikusarazi nahi dugu esperientzia txikiak ere oso aberasgarriak izan daitezkeela. Lehenik eta behin, gure esperientzia (Murtziako Hizkuntza Eskola Ofizialekoa) zein esparru teorikotan oinarritu den azalduko dugu; berdinen arteko behaketatik eta praktika gogoetatsutik abiatu da, irakasleen garapen profesionalerako funtsezko osagaiak baitira. Ondoren, gure esperientzia deskribatuko dugu; horretarako, jarraitutako prozesuak eta erabilitako tresnak luze-zabal azalduko ditugu. Bukatzeko, mintegiaren emaitza aurkeztuko dugu:  mintegian parte hartu duen irakasle-taldeak egindako behaketa-eskuliburua. Azkenik, jarraibide batzuk emango ditugu, gure esperientziaren arabera antzeko proiektu bat edozein erakunde hezitzailetan gauzatzeko.

https://doi.org/10.54512/HVDD1369