HABE_Curriculumak
Curriculumak
- Atala:
HEOC (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma): 2021eko argitalpen eguneratua
- Didakteka
- Sortua: 18 August 2021
- Bisitak: 2873
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HEOC 2015
- Didakteka
- Sortua: 1 March 2018
- Bisitak: 4932
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 2
HEOC liburuaren argitalpen digitala. Paperezko liburuaren ezaugarriez gain, argitalpen digitalak curriculumaren atalen arteko barne nabigaziorako aukera jasotzen du, baita dokumentuaren eskema edo aurkibidea ere, ataletarako sarbidea eta nabigazioa erraztuz. Bestalde, curriculum-langaietan daude bilduta mailaz mailako eta trebetasunez trebetasuneko ahozko zein idatzizko testu-ereduak.
Curriculum-langaiak. Testu-ereduak
- Argitalpenak
- Sortua: 30 May 2017
- Bisitak: 2960
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 3
HEOK 1999
- Didakteka
- Sortua: 29 August 1999
- Bisitak: 1382
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) euskara-irakaskuntzaren helburu eta edukiak azaltzen dituen dokumentua da, hizkuntzaren irakas- eta ikas-printzipioetan oinarrituta. Lan-proposamena da, euskaltegien lan-gida izan nahi duena. Dokumentu ireki eta malgua da; euskaltegiek eta irakasleek gauzatu beharko baitute, ikastegiaren, inguruaren eta ikasleen ezaugarriak kontuan hartuz.
Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Programak - 1989
- Didakteka
- Sortua: 17 November 1989
- Bisitak: 1328
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburuska honetan biltzen dira Kultura eta Turismo sailburuaren 1989ko azaroaren 17ko bi aginduz indarrean jarritako Helduen Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko programak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1989ko abenduaren 1ean argitaratuak.
Euskalduntzearen lehen zortzi urratsetako edukia eta ebaluaketarako oinarrizko erizpideak - 1987
- Didakteka
- Sortua: 5 April 1987
- Bisitak: 1316
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaldu zen 1987ko urtarrilaren 28an, aurtengo 17. zenbakian, helduen euskalduntzearen lehenengo zortzi urratsetako edukiak eta ebaluaketarako oinarrizko irizpideak zehazten dituen Kultura eta Turismo Sailburuaren Agindua. Agindua helduen euskalduntzearen programagintzan aurrerapauso berria denez, ZUTABEren orrialde hauetara dakargu osorik, eranskinari buruzko zenbait argibiderekin batera. Argibideok, jakina, ez diote aginduari ez ezer eransten, ez ezer kentzen.
Helduen euskalduntzea programatzen - 84
- Didakteka
- Sortua: 22 September 1983
- Bisitak: 1299
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk, Euskal Herriko Lurralde Autonomoko helduen euskalduntzerako programazio ofizial berri hau eratzerakoan, euskararen irakaskuntzan eginiko lana biltzea izan du gogoan eta eginkizun dagoena bideratzea helburu. Honenbestez, irakasle, euskal eskola eta euskaltegi bakoitzaren esku geratzen da, orientabide ofizialak gidari dituela, eguneroko zeregina tokian tokiko baldintzapenei egokitzea. Izan ere, programa ez da ez metodoa, ez testuliburua; zerbait izatekotan, mugarriak jarri eta minimoak markatzen dituen bide-gidaria da.
Helduen euskalduntzerako programazioa - 1981
- Didakteka
- Sortua: 4 November 1981
- Bisitak: 1269
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan-bilduma baten aurrean gaude, berehalakoan zulo handi bat betetzera datorren liburu mardul baten aurrean, talde didaktikoaren lanaren lekuko eta, bestetik, euskaltegitakoaren adierazle eta garantia.