Argitalpenak
e-Hizpide 101
- Atala:
- Dokumentu-mota:
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak egiaztatzearen artehunak. Baliotasuna helburu
- Didakteka
- Sortua: 22 February 2023
- Bisitak: 458
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 0
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna egiaztatzeko proba batek, bidezkoa izango bada, hainbat betekizun tekniko eta etiko zorrotz bete behar ditu. Egiaztatze-probak prozesu jarraitu baten emaitza dira, eta hizkuntzalaritza aplikatuak eta psikometriak bideak zehazten dituzte. Hain zuzen ere, hizkuntzalaritzak hizkuntza-gaitasuna zer den definitzen eta horren ezaugarriak zehazten laguntzen du, eta psikometriak gaitasun hori zuzen neurtzeko beharrezko prozedurak eta printzipioak aplikatzen ditu. Lan honetan, bidezko egiaztatze-proba batek jarraitu beharreko urratsak deskribatuko dira. Hamar dira aipatzen diren pausoak eta bakarra da bilatzen den helburua: kalifikazioen baliotasuna. Egiaztatze-proben azpitiko oinarri sendo batek bakarrik bermatuko du kalifikazioek alborapenik ez dutela, horien erabilera zuzena dela eta ondorio negatiborik ez dutela; hau da, emaitzek egoki eta zuzen islatzen dituztela hautagai baten hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak.
Euskaltegiaren Curriculum Proiektua, topagune
- Argitalpenak
- Sortua: 25 May 2023
- Bisitak: 375
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltegiaren Curriculum Proiektua (ECP), edo Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP) oro har, dokumentu baliagarria da, betiere klaustroetan sortzen diren harremanekin eta boterearen eta erantzukizunaren banaketarekin lotuta ulertzen bada, eta ez eginkizun burokratiko soil gisa. Bestela esanda, hezkuntza-erakundearen mikropolitika aintzat hartzen bada.
Gainera, hausnarketa partekatua ezinbestekoa du dokumentu horrek, gutxienez bi parametrotatik abiatuko dena: batetik, aginduzko curriculuma (edo curriculumaren lehenengo zehaztapen-maila) ondo ulertzea, eta, bestetik, benetan ezagutzea hala ikastetxearen testuingurua, dituen aukerak eta mugak barne, nola inguruan dituen elkarte- eta erakunde-sareak.
Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren / atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 21 June 2023
- Bisitak: 657
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
The aim of this article is to outline the scope of second or foreign language teaching for students with dyslexia and to provide teachers with strategies, methodologies, intervention guidelines and educational resources to do so in an optimal way. This impairment, characterised both by difficulties in decoding and rapid word retrieval in reading and by problems in reading fluency, prosody, handwriting and the appropriate use of arbitrary spelling, places an obstacle on learning additional languages because the problems encountered by learners are the result of those experienced in their native language.
Online lankidetza-koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko
- Argitalpenak
- Sortua: 27 June 2023
- Bisitak: 368
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
COVID-19ak agerian jarri zuen irakasleek, eta oro har gizarteak, gabeziak dituztela gaitasun digitaletan, bizi ditugun egoerei erantzun egokiak eman ahal izateko. Ondorioz, irakasleen gaitasun digitalaren garapena lehentasunezko helburu bihurtu da hezkuntza-eremuan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntzan. Helburu hori lortzeko, zenbait tresna proposatuko ditugu, eta guztiak jasoko dira behaketa- eta lankidetza-koaderno batean: beharren analisian oinarritzen den lan-plana, autoebaluazio-galdetegiak, irakaskuntza-lanaren behaketa sistematikoa, hausnarketa-praktikaren erabilera eta, azkenik, behatutakoa oinarri hartuta, parekoen arteko atzeraelikadura edo esperientzia handiagoa duen irakasle batek egindakoa.
Boli gorritik hodei kooperatibora. Berriz ere zuzenketarekin...
- Didakteka
- Sortua: 20 January 2023
- Bisitak: 570
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Sakabanaketa digitalaren garaian, ikasleen idazkien zuzenketak beharrezkoa bezain astuna izaten jarraitzen du, bai eta konplexuagoa, teknikoagoa eta askotarikoagoa ere. Online programa espezifikoak erabiltzen ditugu, hiztegiak eta itzultzaile automatikoak kontsultatzen ditugu; eta, horrez gain, beste egile batzuekin ere lankidetzan aritzen gara edo Wikipediatik “kopiatu eta itsatsi” egiten dugu. Betiko aholkuak (zuzendu ikasteko, hitz egin ikaslearekin) baliozkoak dira oraindik ere, baina berrikuntza teknologikoak bata bestearen atzetik datozkigu eta ez dugu argi zer egin.
Ikasgelan marraztea
- Didakteka
- Sortua: 28 April 2023
- Bisitak: 286
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Hiru dira artikuluaren xede nagusiak: irakasleen sormena piztea, haurtzaroan ohikoa den marrazteko zaletasuna berreskuratzea eta, azkenik, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan marrazketa eta zirriborroak egitea estrategia gisa ulertzea. Azken honetarako, adibideak eta aholkuak azalduko dira, besteak beste, marrazketa hizkuntz-gaitasunen garapenarekin, lexikoarekin edo gramatikarekin batera aztertuta.
https://doi.org/10.54512/KKAQ1658
Jatorrizko argitalpena.
Leal, I. (2022). Dibujar en el aula. In F. Herrera eta N. Sans (Ed.), Innovación y creatividad en el aula de español. Nuevas formas de entender la enseñanza de una lengua (165-180. or.). Difusión.
Egilearen eta argitaletxearen baimenez itzulia, egokitua eta argitaratua.
HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpuseko idazlanen mailakatze automatikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 11 May 2023
- Bisitak: 460
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gero eta euskarazko testu gehiago idazten da ordenagailuz eta hainbat erabileratarako interesgarria litzateke Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko (HEOC) komunikagaitasun-mailetan oinarrituta testuok automatikoki mailakatzea. Artikulu honetan azalduko den lanaren helburua honako hau da: HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpusa aurkeztea eta, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (EEMB) B1, B2, C1 eta C2 mailen arabera sailkatzeko tresna automatikoekin lortutako emaitzak azaltzea. HABE-IXA
corpusa HABE erakundeak egiaztatzegintza-prozesuetan jasotako 480 idazlanez eta horien ebaluazioez osaturik dago. Testu-sailkapenean, Ixa taldeak (UPV/EHU) hizkuntza-prozesamendurako sorturiko analisi-tresnak eta ikasketa automatikoko teknikak erabiliz, zenbait sailkapen-ataza garatu dira eta emaitzarik onena (% 97ko zehaztasuna) idazlanei dagokien maila esleitzean lortu da. Etorkizuneko asmoa da corpus handiagoak osatu eta euskararen irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen sailkapen-tresnak garatzea. Corpusa eskura dago CC BY-NC 4.0 lizentziapean.
2023ko urtarrila-ekaina
https://doi.org/10.54512/JCPW6375