Didakteka
Boli gorritik hodei kooperatibora. Berriz ere zuzenketarekin...
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Bisitak: 1025
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Sakabanaketa digitalaren garaian, ikasleen idazkien zuzenketak beharrezkoa bezain astuna izaten jarraitzen du, bai eta konplexuagoa, teknikoagoa eta askotarikoagoa ere. Online programa espezifikoak erabiltzen ditugu, hiztegiak eta itzultzaile automatikoak kontsultatzen ditugu; eta, horrez gain, beste egile batzuekin ere lankidetzan aritzen gara edo Wikipediatik “kopiatu eta itsatsi” egiten dugu. Betiko aholkuak (zuzendu ikasteko, hitz egin ikaslearekin) baliozkoak dira oraindik ere, baina berrikuntza teknologikoak bata bestearen atzetik datozkigu eta ez dugu argi zer egin.
https://doi.org/10.54512/FQIA1137
Oharra
Artikulu honek aurreko bertsio bat eguneratu eta zabaltzen du, hain zuzen ere, “La corrección de los escritos: del rojo a la nube”, katalanez Articles aldizkarian argitaratua eta gaztelaniaz Textos. Didáctica de la Lengua y la Literatura aldizkarian argitaratua (Textos, 71, 38-43. or.). Eskerrak eman nahi dizkiot Graó argitaletxeari artikulu hau euskaraz argitaratzeko eman dituen erraztasunengatik, eta eskerrak eman nahi dizkiot, halaber, e-Hizpide aldizkariari, argitaratzeko aukera emateagatik eta interesa erakusteagatik. Eta eskerrak eman nahi dizkiot, baita ere, Iñaki Muruari euskararako dauden tresnen azken berrikuspena egiteagatik