Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak egiaztatzearen artehunak. Baliotasuna helburu

Argitaratua: asteazkena, 2023(e)ko otsailaren 22(e)an, 12:20(e)tan
Paula Elosua

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna egiaztatzeko proba batek, bidezkoa izango bada, hainbat betekizun tekniko eta etiko zorrotz bete behar ditu. Egiaztatze-probak prozesu jarraitu baten emaitza dira, eta hizkuntzalaritza aplikatuak eta psikometriak bideak zehazten dituzte. Hain zuzen ere, hizkuntzalaritzak hizkuntza-gaitasuna zer den definitzen eta horren ezaugarriak zehazten laguntzen du, eta psikometriak gaitasun hori zuzen neurtzeko beharrezko prozedurak eta printzipioak aplikatzen ditu. Lan honetan, bidezko egiaztatze-proba batek jarraitu beharreko urratsak deskribatuko dira. Hamar dira aipatzen diren pausoak eta bakarra da bilatzen den helburua: kalifikazioen baliotasuna. Egiaztatze-proben azpitiko oinarri sendo batek bakarrik bermatuko du kalifikazioek alborapenik ez dutela, horien erabilera zuzena dela eta ondorio negatiborik ez dutela; hau da, emaitzek egoki eta zuzen islatzen dituztela hautagai baten hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak.

https://doi.org/10.54512/VXMJ6717






Erakutsi iruzkinak
  • basque school of barakamarga ibáñez - lr., 2023(e)ko ots.ren 25(e)an, 13:48(e)tan
    Artikulu bikaina! Langari dagokionak deitu dit arreta, non jartzen da gure probetan langa? Halere, artikukua proba objetiboez ari da bakarrik ezta?
  • PEPaula Elosua - og., 2023(e)ko mar.ren 2(e)an, 07:35(e)tan
    Eskerrik asko , Marga! Ebaluazio-proba guztiek dute langa; proba gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa da hori. Artikuluan aipatzen diren urratsak edozein ebaluazio-probari aplikatzen zaizkio, nahiz aukera-anitzeko itemak erabili nahiz erantzun-irekiak edo ekoizpenak (idazmen-probak) erabili.
  • basque school of barakamarga ibáñez - az., 2023(e)ko mar.ren 8(e)an, 20:44(e)tan
    Eskerrik asko!! Ondo argituta!