e-Hizpide 102

Argitaratua: Saturday, 1 July 2023, 12:07 PM
Alicia Eizaguirre eta DIana Pastoriza

SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri

  • Argitalpenak
  • Sortua: 11 October 2023
  • Bisitak: 576
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira.

https://doi.org/10.54512/TXOO7073

Barreiro et al

Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 15 November 2023
  • Bisitak: 340
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialean behaketaz burututako hausnarketaren eta talde-lanaren emaitza aurkeztuko dute artikulu honetan bertako lau irakaslek. Hasitako prozesua gerora SBLENDID proiektuaren baitan burutu da. Horregatik, jardun biko ereduan ardaztu da azkenean gogoetarako eta hobekuntzara bideratutako kontrol-zerrenda gisa egindako ikastaroen behaketa-taula.

https://doi.org/10.54512/TJQW8186

Gago et al.

Hizkuntza Eskola Ofizialetan eskola-uztea: hiru esperientzia, helburu bera

  • Argitalpenak
  • Sortua: 6 November 2023
  • Bisitak: 427
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honek ikusgaitasuna eman nahi die Galiziako Autonomia Erkidegoko hiru hizkuntza-eskola ofizialek (HEO) Erasmus+ proiektuen esparruan ikasitakoari eta egindako gogoetei, bai eta haietako bakoitzak abiarazitako ekintzei ere. Vilagarcía de Arousako HEOaren, Monforteko HEOaren eta Lugoko HEOaren ekimenak izan dira, motibazio eta helburu berei erantzun dizkietenak: HEOek oro har duela urte batzuetatik hona pairatzen duten eskola-uzte erregular eta etengabea identifikatzea, ulertzea eta arintzea.

https://doi.org/10.54512/XWPY1413

Deirdre Barry-Murphy

Jardun biko eredua erakunde hezitzailearen ikuspegitik

  • Argitalpenak
  • Sortua: 22 November 2023
  • Bisitak: 248
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntza Eskola Ofizialek beren hezkuntza-eskaintza malgutzeko moduak bilatzen dituzte etengabe ikasleak erakartzen jarraitu ahal izateko. Jardun biko ikastaro batean aritzeko aukerak erantzun egiten dio ikasleek hezkuntza-eskaintza aldatzeko eta IKTek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko egindako eskaerari. Argiak dira ikasleentzat jardun biko ikastaro baten abantailak; ondorioz, onarpen handia izan du eta asko hedatu da eredua. Baina irakasleentzat eta eskolentzat, gauza bera esan dezakegu? Jardun biko irakaskuntza Hizkuntza Eskola Ofizialetan nola txertatzen/integratzen den aztertuko dugu, erakunde hezitzailearen ikuspegitik.

https://doi.org/10.54512/NVFP8635

Marta Gago

Jardun biko ereduan arrakasta izateko aholkuak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 29 November 2023
  • Bisitak: 275
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

SBLENDID proiektu osoaren planteamendua elkarlaneko taldekatzeetatik abiatu zen, lankidetza-lanaren oinarri baitziren. Horrela, elkarrizketa- eta sorkuntza-fasean, eta jasotako prestakuntzaren ondoren, parte hartu zuten irakasle gehienak taldetan antolatu ziren, SBLENDID proiektuan parte hartzen zuten pertsona guztientzako baliabide-banku komun batean bilduko ziren zenbait produktu elkarrekin egiteko. Hala, artikulu honetan azalduko da produktu horietako bat: jardun biko ereduan arrakasta izateko aholkuen dekalogo bat.

https://doi.org/10.54512/JSMS6283

Kerry Mc Kevitt eta Rut Vázquez

Ikaskuntza-kontratua

  • Argitalpenak
  • Sortua: 11 December 2023
  • Bisitak: 234
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Sblendid proiektuaren baitako beste emaitza bat aurkeztuko da artikulu honetan: ikaskuntza-kontratua. Galiziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako (HEO) bi irakaslek hartu zuten parte horren lanketan. Ikaskuntza-kontratua zer den, zertarako balio duen eta dituen abantailak eta desabantailak azaltzeaz gain, zenbait eredu aipatuko eta eskainiko dira.

https://doi.org/10.54512/LCGD9025

Aldao & Calvo

H5P jarduerak hizkuntzen eskolarako

  • Argitalpenak
  • Sortua: 19 October 2023
  • Bisitak: 375
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Hizkuntzak derrigorrezko hezkuntza-etapa ezberdinetan ikasten dira; are, bizialdi osoko errealitatea ere bada ikaskuntza hori. Moodle bezalako ikaskuntza-inguruneek aukera ematen diete herritarrei ikastaroak online edo jardun biko ereduan egiteko eta, ondorioz, horrelako inguruneak erabiltzeak etengabeko ikaskuntzarako sarbidea erraztu du mundu osoan. Hala ere, plataformaren oinarrizko funtzionaltasunek, elkarreragin txikia dutenez, beti ez dute lortu ikasleen motibazioa mantentzea. Moodle barruan H5P plugina sartzeak aukera berriak ekarri ditu ikastaroak edo, besterik gabe, jarduerak diseinatzeko, eta, horrela, ikasleen interesari eusteko eta ikaskuntza esanguratsua sortarazteko.

https://doi.org/10.54512/CNKH6043

Luís Antonio Xuncal Pereira

Erreminta digitalen bilduma

  • Argitalpenak
  • Sortua: 12 December 2023
  • Bisitak: 261
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Sblendid proiektuaren baitan erreminta digitalen bilduma bat osatu zen. Teknologien eremuan aukera ugari zegoenez, hautaketarako irizpideak azalaraziko dira artikuluan baita hautatuen sailkapena egitekoak. Halaber, "Genial.ly" esparruan egindako bilduma bera eskuratzeko esteka dago.

https://doi.org/10.54512/AIWA4882

Iñaki Murua

Jardun bikoa: bi euskaltegiren esperientzia

  • Argitalpenak
  • Sortua: 28 December 2023
  • Bisitak: 235
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

2023ko uztailean jardun biko ereduari buruz egindako ikastaroan antolatu zen mahai-inguruan partaide izan ziren euskaltegietako bi ordezkariren ekarpena jasoko dugu artikulu honetan, Garraldako AEK-ko Ana Colomo Canterok eta Barakaldoko Udal Euskaltegiko Fidel Vegasek adierazitakoaren laburpena, hain zuzen ere.

https://doi.org/10.54512/AFNK6398

Daniel Cassany, Iñaki Murua eta Marc Urrutia

Bideoaren erabilera helduen euskalduntzean ForVid ikerketaren argitan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 23 August 2023
  • Bisitak: 651
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

Hizkuntzen hezkuntzan bideoaren erabilerari buruzko inkesta digital baten emaitzak laburbilduko ditugu artikulu honetan; euskara, katalana, gaztelania edo galegoa bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarri gisa ikasten ari diren helduen esparru ez formala izan da aztertutakoa. 1.658 irakasle izan ditugu informatzaile guztira; 327 izan dira horien artean euskararen eremukoak. Bideoa erabiltzeko oinarrizko hiru modu hartu dira aintzat: eskolan besteren batek grabatutako bideoak ikustea, ikasleek bideoak grabatzea eta irakasleek bideoak grabatzea. Euskararen eremuko emaitzek erakutsi dutenez, irakasleen % 94k ikusten dituzte bideoak eskolan baina ikasleen % 13k eta irakasleen % 11k baino ez dituzte bideoak grabatzen. Emaitza horiek, oro har, bat datoz beste hizkuntzen lortutakoekin, baina badago desbideratzerik. Eskolako praktikarik prototipikoena azaleratzen du modalitate bakoitzaren azterketa zehatzak, helburuak, edukiak, ebaluazioa, ikasgelako dinamika (elkarreragina, idazketa) edota erabilitako bideo-mota barne. Halaber, eskolan gero eta modalitate, genero eta praktika berri gehiago ari direla sartzen nabarmentzen dute emaitzek. Interesaturik dagoenak e-Hizpide aldizkariaren 9. monografian du euskararen esparruko ikerketari buruzko informazio zabalagoa; ForVid proiektuaren webgunean bertan, berriz, gaztelaniari eta katalalanari dagozkien txostenak.

https://doi.org/10.54512/YPYC9696


2023ko uztaila-abendua

https://doi.org/10.54512/GOKW4086