Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)

Argitaratua: Wednesday, 17 January 2024, 11:52 AM
Itzulpen Saila 58

2020. urtearen hasieran mundu osoan izandako COVID-19aren pandemiak eragin handiena izan zuen sektoreetako bat hezkuntza izan zen, eta erakundeek, irakasleek, ikasleek eta familiek teknologia bidez ikasteko modu berri batera egokitu behar izan zuten. Hizkuntzen irakaskuntzaren eremuan, larrialdi globaleko egoera horrek aldaketa esanguratsua eragin zuen irakaskuntzaren ekosistema tradizionalean; izan ere, ordura arte, batik bat, aurrez aurreko eskoletan oinarritzen zen, eta teknologia osagarri gisa erabiltzen zen irakaskuntza-prozesuan.

Testuingurua hori izanik, liburu honen oinarria ez da soilik pandemia-garaian izandako trukea, hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukea, baizik eta, haratago joan, eta ikasitako ikasgaiak agertzen ditu, eta Adimen Artifizialeko (AA) prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera bideratzen du arreta.

Liburua lau zatitan banatzen da:

1. zatia. Teknologia-beharrak planifikatzea

Lehenengo atalean, teknologiak bideratutako irakaskuntzaren plangintza da ardatz, behar teknologiko nagusien ikuspuntutik begiratuta: curriculum-beharrak, behar praktikoak eta behar metodologikoak.

2. zatia. Irakaskuntza eta ikaskuntza pertsonalizatzea

Bigarren atalean, irakaskuntza nola pertsonalizatu aztertzen da, eta teknologia zuzenean lotzen da egokitzeko gaitasunarekin, motibazio-beharrak asetzeko gaitasunarekin, aldagai garrantzitsuak –hala nola antsietatea eta interakzioa– kudeatzeko gaitasunarekin, eta ebaluazioan eta feedbackean esku-hartze pedagogikoak egiteko gaitasunarekin, betiere ikasgelan dauden ikaskuntza-profilak kontuan hartuta.

3. zatia. Baliabide teknologikoak inplementatzea

Hirugarren atalean, ingurune teknologikoetan ikaskuntza-esperientzia maximizatzeko tresnak eta baliabideak nola inplementatu aztertzen da, bai jardun biko irakaskuntzan, online irakaskuntzan edo ikasgela irauliaren ikuspegia duen irakaskuntzan, bai hizkuntza-murgilketako ingurune birtualetan. Hizkuntza-trebetasun digitalak garatzeari eta ingurune birtualetan pedagogia ludikoa aplikatzeari ematen zaie garrantzia.

Epilogoa. Teknologiak bideratutako agertoki berriak

Adimen Artifizialak hizkuntzen irakaskuntzan eskaintzen dituen agertoki berrien ezaugarriak lantzen dira eta AAk izan ditzakeen aplikazioak aztertzen dituzte, tresna horien irisgarritasun orokorrari bereziki erreparatuta, eta teknologia horren egitekoa definitu behar dela aipatuta, eraginkortasunari eta etikari dagokienez.


HABE liburutegian






Beste eduki interesgarriak

Itzulpen Saila 58 azala

Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakiaren aurkezpena

Javier Muñoz-Basols, Mara Fuertes Gutiérrez eta Luis Cerezo editoreen "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua itzuli du aurten HABEk Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakian. Liburua aurkezteko antolatu dugun ekitaldiaren ondoren, hitzaldia emango dute Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrez editoreek. • Eguna: 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala. • Ordua: 12:00etatik 13:30era. • Lekua: Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaritza. Andia kalea 13, behea, Donostia. Ekitaldi-aretoa.
Itzulpen Saila 58

"Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik AAra" liburuaren aurkezpena (1)

2024ko urtarrilaren 26an aurkeztu zen Itzulpen Saila bildumako "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua. Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Miren Dobaranek eta liburuaren editore izan diren Javier Muñoz-Basolsek eta Mara Fuertesek hitz egin zuten saioan. Sarrera honetan, grabatutako bigarren bideoa dago.
Itzulpen Saila 58

"Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik AAra" liburuaren aurkezpena (2)

2024ko urtarrilaren 24an aurkeztu zen Itzulpen Saila bildumako "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua. Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Miren Dobaranek eta liburuaren editore izan diren Javier Muñoz-Basolsek eta Mara Fuertesek hitz egin zuten saioan. Sarrera honetan, grabatutako bigarren bideoa dago.
Liburuaren azala_dispositivos moviles

"Dispositivos móviles y segundas lenguas: integrando herramientas y metodologías en el aula de idiomas" liburuaz (Andújar, A.)

2023an argitaratu zuen Alberto Andújarrek bigarren hizkuntzen irakaskuntzan zenbait gailu mugikorren erabilera aztertzen duen liburua, hizkuntza-ikasgelan tresnak eta metodologiak integratzeko: "Dispositivos móviles y segundas lenguas: integrando herramientas y metodologías en el aula de idiomas".