Irakasbil
Didakteka
Berritasun-efektua eta adimen artifiziala
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Bisitak: 564
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“El efecto novedad en la integración de la IA generativa:perspectivas de docentes y aprendientes en la preparación de exámenes de certificación DELE” artikulua argitaratu berri dute RILE aldizkarian (Revista Internacional de Lenguas Extranjeras). Ikerketa batean oinarritutakoa da: Javier Muñoz-Basols eta Yulia Lvova dira egileak. Izan ere, adimen artifiziala (ChatGPT, hain zuzen) Cervantes Institutuko DELE B2ren idatzizko ekoizpen-probaren ataleko gutun formalen idazketan nola erabiltzen den aztertu dute. Aipatzekoa da aldizkari horren azken zenbakia, 23a hain zuzen, adimen artifiziala eta hizkuntzen ikas-irakaskuntzaz idatzitako artikuluz osatu dela.
Muñoz-Basols eta Lvovaren ikerketako aurkikuntza nagusiei dagokienez, bi taldeek, irakasleenak eta ikasleenak, AAren erabilerarekiko jarrera positiboa erakutsi dute, motibazioa, berehalako feedbacka eta autonomiaren sustapena bezalako onurak nabarmenduz. Hala ere, erronkak ere identifikatu dituzte; horien artean honako hauek ditugu: feedbackaren kalitatea, promptak egiteko prestakuntza-falta eta tresnarako sarbide mugatua.
Ikerketak "berritasun efektu" argia ere berretsi du. Izan ere, AArekiko hasierako gogo biziak motibatu egiten du, baina behera egin lezake integrazio kritikoa, iraunkorra eta testuinguruan jarria ez bada. Irakaslearen bitartekaritza funtsezkoa da prozesu honetan.
Ondorio gisa, egileen ustez, AA hizkuntzen irakaskuntzan modu gidatuan txertatzea, hausnarketa kritikoan oinarrituta, baliabide baliagarria izan daiteke, baina beharrezkoa da irakasleek ikasprozesuan parte hartzea. Halaber, haien ustez, eskaintzen den eredua errepika liteke daiteke AA hizkuntzen irakaskuntzen txertatzeko, egiaztatzeko testuinguruetan bereziki.
Amaitzeko, azpimarratu artikuluan Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakia (Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera) aipatzen dela, bai osoa, bai kapitulu bat. Gogoan izan liburua sarbide irekian dagoela, hau da, osorik dago eskura webgune honetan. Halaber, e-Hizpide aldizkarian argitara emandako “Hizkuntzak ikasteko itzulpengintza aplikatuaren potentzialtasunak adimen artifizialaren aroan” artikulua ere aipatzen da, besteak beste, IMI+ markoa dela-eta.
Erreferentzia bibliografikoa
Muñoz-Basols, J. eta Lvova, Y. (2025). El efecto novedad en la integración de la IA generativa: perspectivas de docentes y aprendientes en la preparación de exámenes de certificación DELE. Revista Internacional De Lenguas Extranjeras International Journal of Foreign Languages, 23, 121-160. https://doi.org/10.17345/rile23.4247

