Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntza-irakaslea: irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako gaitasun metodologikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 15 March 2018
- Bisitak: 2171
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEk eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 19. Uda ikastaroaren ondorio bat da obra hau. Hala, Itzulpen Sailaren baitakoa den arren, Gabriel Díaz Maggioli irakasleak HABEk plazaratzeko propio idatzitako liburua da.
2014an izan zuen sorburua, Joanba Bergarak (garai hartan HABEko Prestakuntza ataleko arduraduna zenak, hain zuzen) egilearekin harremanetan jartzea erabaki zuenean, eta elkarrekin hizkuntza-irakasleen gaitasun metodologikoa garatzeko proposamena definitzen hasi zirenean. Gaitasun hori, hain justu, hizkuntza-irakasleek beren ikasleen ikaskuntza-premiak asetzeko behar dituzten metodoak, teknikak, ikuspegiak eta paradigmak aukeratzeko duten trebetasuna da.
- Atala:
- Egilea:
- Díaz Maggioli, Gabriel
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Itzulpen Saila
Sustraietatik zerura
- Argitalpenak
- Sortua: 15 October 2013
- Bisitak: 2076
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Zuhaitza, zenbat eta barnerago sustraiak, gorago. Sustraiak ezagutuz –eta onartuz eta maitatuz–, hain zuzen bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago eta helduago. Zenbat eta hobeto konprenitzen dugun sorlekua, zenbat eta sakonago ulertzen eta errespetatzen ditugun gure sorlekuaren eta munduko gainerako lekuen arteko ezberdintasunak, orduan eta gorago eta berdeago adar eta hostoak.
Sustraietatik zerura honetan, hainbat eta hainbat leku eta jenderekin solastatzen diren testuak bildu ditut: nire sorleku Kataluniako jende eta lekuak, Galizia, Mexiko, Argentina, Txile, Japonia eta abarretakoak; leku horietan, lan egin izan dut, inspirazioa aurkitu izan dut, eta elikatu egin izan ditut nire sustraiak, gorago hazteko, hosto berde eta garaiagoak ageri zeru urdinean.
- Atala:
- Egilea:
- Cassany, Daniel
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Itzulpen Saila. Bilduma
- Didakteka
- Sortua: 17 November 2022
- Bisitak: 1996
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zerrenda honetan duzu ITZULPEN SAILA bildumak egundaino izan duen bilakaera.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
Ikasgela kudeatzeko teknikak
- Didakteka
- Sortua: 15 January 2019
- Bisitak: 1852
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
56. zenbakira iritsi da Itzulpen Saila bilduma; Jim Scrivener-en "Ikasgela kudeatzeko teknikak" liburua. "Classroom Management Techniques" da jatorrizko edizioaren izenburua, Cambridge University Press-ek argitaratua. Hitzurun izan da 400 orrialdetik gorako liburu mardul honen itzultzailea.
- Atalak:
- Egilea:
- Scrivener, Jim
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Itzulpen Saila
- Area of knowledge:
- Didaktika
Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua osorik Irakasbilen
- Didakteka
- Sortua: 10 August 2018
- Bisitak: 1679
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Oso-osorik igo da Irakasbil webgunera Daniel Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua, paperezko argitalpena aspalditik agorturik baitago.
- Atalak:
- Egilea:
- Cassany, Daniel
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Itzulpen Saila
Nola irakatsi berba egiten?
- Argitalpenak
- Sortua: 15 December 2015
- Bisitak: 1643
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gehienek onartzen dute hizkuntza bat jakitea eta hizkuntza horretan berba egiten jakitea ez direla sinonimoak. Badaki italieraz esateak ez du nahitaez esan gura Badaki italieraz berba egiten. Hala ere, alde askotatik, bigarren hizkuntzak edo beste hizkuntza batzuk irakatsi izan dira jakitea eta berba egitea gauza bera balira bezala. Hau da, gramatika ikasten duzu, hiztegi pixka bat ikasten duzu, esaldiak egiten dituzu eta ondo ahoskatzen dituzu, eta, presto!, badakizu berba egiten. Hori ahozko ingelesa ikasteko mila liburutan ikusten da islatuta, liburu horiek funtsean gramatika ahoskatzen ikasteko liburuak besterik ez badira ere.
- Atala:
- Egilea:
- Thornbury, Scott
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
Hizkuntza irakastea. Gramatikatik gramatikamenera
- Argitalpenak
- Sortua: 16 December 2011
- Bisitak: 1291
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzari buruzko liburua da, gramatikari buruzkoa bereziki –gramatika zer den eta zer ez den–, baina, betiere, gai horretan sakontzen ahalegindu denaren esperientzia pertsonalean oinarritua. Ibilbide pertsonal horretan beste ikertzaile askoren ikuspegiak eta irakaspenak gidari izan ditudanez, aitortu beharra daukat hemen aurkeztuko dudana ez dela nire asmamenaren fruitua erabat; nik uste baino are gutxiago, seguru asko. Eta ez da harritzekoa.
- Atala:
- Egilea:
- Larsen-Freeman, Diane
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Motibazio-estrategiak hizkuntz ikasgelan
- Argitalpenak
- Sortua: 7 December 2003
- Bisitak: 1244
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Luze argudia daiteke motibazioa hizkuntz irakaskuntzaren giltzarrizko arazoetako bat dela frogatzeko, eta ikasleak motibatzeko trebetasunak funtsezkoak direla hizkuntz irakasleentzat, baina ez zinateke liburu hau irakurtzen egongo horretaz jabetuta egongo ez bazina. Beraz, hasi beharrean banan-banan azpimarratzen zein garrantzitsua den motibazioa irakasle/ikasle/ikertzaile/hezkuntza politikaren diseinatzaile eta, gutxi gorabehera, gainerako jende guztiarentzat, zilegi izan bekit liburu hau oso ikuspegi diferente batetik hastea.
- Atala:
- Egilea:
- Dörnyei, Zoltán
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 45