Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea

Argitaratua: Monday, 15 December 2025, 9:00 AM
IS 60

Judit Kormos eta Anne Margaret Smith dira Itzulpen Saila bildumako 60. zenbakiaren egileak. Multilingual Matters argitaletxearen Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences da jatorrizkoa; 2024an eman dute argitara bigarren edizioa. 

Liburuak ikaskuntza‑desberdintasun espezifikoek (IDEek) hizkuntzen ikaskuntzan duten eragina aztertzen du; hala, irakasleek behar dituzten ezagutza teorikoak zein praktika‑estrategiak modu sistematiko eta ulergarrian eskaintzen dira. Lanak ikuspegi integrala proposatzen du, IDEak dituzten ikasleei hizkuntzak irakasteko oinarrizko printzipioak eta aplikazio pedagogikoak uztartuz.

Idazkera argia da; gainera, kapitulu bakoitzaren amaieran eskaintzen diren puntu nagusien laburpenek eta jarduera-proposamenek irakasleen prestakuntza eta hausnarketa profesionala ahalbidetzen dute. Testuak gelako antolaketa, taldekatzeak, irakaste‑erritmoa eta hizkuntzaren osagai nagusiak (ahoskera, ortografia, hiztegia, ulermena, irakurketa eta idazketa) lantzeko proposamen praktikoak biltzen ditu.

Liburuak ikuspegi baikorra eta gaitasunean oinarritua sustatzen du, ikasleen desberdintasunak abiapuntu pedagogiko gisa ulertzen baitira. IDEen izaera eta bigarren hizkuntzen eskuratzearen mekanismoak sakon aztertzen dira. Hartzaile desberdinentzat baliabide gomendagarria da (irakasleentzat, eta, oro har, IDEak dituzten ikasleei hizkuntzak irakasten dizkieten profesionalentzat), baita irakasleen prestakuntza-programetarako ere. 

Liburuaren aurkibidea eta jatorrizko argitalpenaren editoreek idatzitako hitzaurrea eskura daude sarrera honetan.

Jatorrizko argitalpena

Kormos, J. eta Smith, A. M. (2024). Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences. (2. arg.) Multilingual Matters. 

Beste eduki interesgarriak

Mosaikoa

Hizkuntzen irakaskuntza inklusiboa

Sarrera honetan, Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea Itzulpen Saila bildumako 60. zenbakiaren 5. kapituluko ideia nagusien laburpena eskaintzen da. Aipatu kapituluan, honako gai hauek lantzen dira: komunikazioa eta harremanak, ikasgela fisikoa, ikasgela birtuala, ikasgelaren kudeaketa, curriculuma, desberdintzea eta pertsonalizatzea eta ikasteko trebetasunak garatzea. Eta, kapituluaren amaieran, funtsezko ideien laburpena, jarduerak eta irakurgai osagarriak.