Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H12-24. Dislexia H2/AH eremuan
- Bideoteka
- Sortua: 18 September 2024
- Bisitak: 78
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" ikastaroa eratu dute EHUk eta HABEk Donostiako Udako Ikastaroen baitan, 2024ko uztailaren 10etik 12ra bitartean.
Ikastaroa gaztelaniaz eman zuen Diego Paniagua Martín Salamancako desgaitasunen ikertzaileak, eta bideo honetan lehenengo eguneko dislexiari buruzko pilula didaktikoa duzue entzungai.
- Atala:
- Egilea:
- Paniagua Martín, Diego
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Bideoteka:
- Prestakuntza-jardueretako laburpenak
Hezkuntza-baliabide digitalen irisgarritasuna
- Argitalpenak
- Sortua: 19 April 2024
- Bisitak: 430
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, hezkuntzako baliabide digitalen oinarrizko irisgarritasun-baldintzak jorratuko dira, irakaskuntzako profesionalei baliabide digital irisgarriak sortzen eta hautatzen laguntzeko. Halaber, “irisgarritasuna” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsitala” kontzeptuak aztertuko dira, baita desgaitasuna (fisikoa, entzumenarena, ikusmenarena eta kognitiboa) duten pertsonek mundu digitalean dituzten beharrak ere. Azkenik, eduki eta tresnen irisgarritasun-irizpideak emango dira. Aipatutako bi kontzeptu horiek dira pertsona orok bizitzaren arlo guztietan, diskriminaziorik gabe, aukera berak izan ditzan aliatuak; horrela eraikiko dira benetan inklusiboak diren gizarteak.
https://doi.org/10.54512/IOUK1250
- Atala:
- Egilea:
- de Anzola Guerra, Zuriñe
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Aniztasuna
- e-Hizpide zenbakia:
- 103
Zer egin dezaket nire testuak irisgarriagoak izateko?
- Didakteka
- Sortua: 1 March 2024
- Bisitak: 603
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Ingurune digitala hain garrantzitsua den garai hauetan, oraindik ere kosta egiten da gure eguneroko edukiak irisgarriak izatea; dokumentu eta agiriak, sare sozialak, webguneak… Asmoz Fundazioak antolatutako "Edukien irisgarritasuna ingurune digitaletan" ikastaroan zenbait erakunderen webguneak aztertu ditugu eta ondorioa izan da eskasa dela sare sozialetako plataforma askoren irisgarritasun-maila.
- Atala:
- Egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Psikologia
- Lenguage
- Pedagogia
- Aniztasuna
Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku
- Argitalpenak
- Sortua: 20 February 2024
- Bisitak: 1220
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak, hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa egiten ari dira, haien tipologien araberakoa, eta askotariko beharrei hezkuntza-erantzuna ematen. Unibertsitateak ere ildo beretik ari dira, aurretiko hezkuntza-mailetan emaniko laguntzekin bat egiten. Izan ere, “irisgarritasun unibertsala”, “irisgarritasun kognitiboa” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala” kontzeptuek paradigma-aldaketa ekarri dute. Euskadik ere irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa dauka hartuta eta bizialdi osoko ikaskuntzaren legean orientazio-sistema integratua planteatu zen. Bestalde, euskara ikastea edo hobetzea aukera bat da 16 urtetik aurrera eta oso garrantzitsua da zeregin honetan pertsona guztiei behar duten hezkuntza-laguntza ematea eta baliabideak jartzea. Artikulu honetan, esparru horretarako zenbait helduleku proposatuko dira.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Pedagogia
- Aniztasuna
- e-Hizpide zenbakia:
- 103