Prestakuntza-jarduerak

1263- Irakurketa Errazean materialak sortzeko teknikak

Published: Monday, 16 March 2026, 8:12 AM
Nerea Aizpurua

Irakaslea

Nerea Aizpurua Iraola

 

Aurkezpena

Irakurketa Erraza formatua irakurketa- eta ulermen-zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (herritarren % 30i). Zailtasun horiek, aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke faktore ezberdinak gorabehera (analfabetismo funtzionala, desgaitasun intelektuala, dislexia, nahasmendua…). Irakurketa Errazari esker, ikasleentzako egokiak eta ulergarriak diren informazio eta ikas-materialak sor daitezke eta, hala, ikaslearekin arlo guztietan modu iraunkorrean komunikatzeko gaitasuna eskuratu, testu-mota ezberdinak oinarri: ikasketarako testuak,  informazio- eta administrazio-testuak, aisialdirako testuak…  
Ikastaroan, Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzera emango da, eta Irakurketa Erraza formatuan idazteko teknikak zein irizpideak landuko dira. Mota askotako adibideak erakusteaz gain, ariketa eta praktika ezberdinen bidez, parte-hartzaile bakoitzaren errealitatean ezarri eta erabili ahal izateko moduko testuak landuko dira.

 

Data

Irailaren 7, 8 eta 10ean

 

Ordutegia

  • Irailaren 7an eta 8an: 09:30-13:00
  • Irailaren 10ean: 09:30-12:30
 

Lekua

Aurrez aurreko saioak
Donostiako Euskaltzaindiaren egoitza
* Euskaltzaindiaren eta HABEren arteko lankidetza-hitzarmenari esker

 

Iraupena

10 ordu

 

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

 

Hizkuntza

Euskara

 

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak, arduradun akademikoak eta herritarrak artatzen dituzten pertsonak. Baita interesaturik dagoen edonor ere, plaza-kopurua bete arte.

 

Aurrematrikula

Martxoaren 16tik apirilaren 15era, honako formulario hau betez. 

 

Matrikula

Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte.

 

Matrikularen prezioa

38,17 €