Aniztasunean oinarritutako plangintza osatzeko gakoak (Lola Torres)

Argitaratua: asteartea, 2026(e)ko abuztuaren 18(e)an, 08:21(e)tan
Lola Torres 2026 uda

Lola Torresek 1260-"Nola kudeatu hizkuntza eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa" ikastaroa eman du eta, bideo honetan, aniztasuna oinarri duen plangintza osatzeko gako nagusiak laburtu ditu. 

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Lola Torrres

Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa

Artikulu honen bidez, hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa ku-deatzeko gida lagungarri bat eskaini nahi dugu, kontuan hartuta ikasleek askotariko hizkuntza-mailak, ibilbideak eta hizkuntza-premiak dituztela. Irakaskuntza homogeneoaren ordez, bereizte pedagogikoan eta plangintza malguan oinarritutako ikuspegia proposatuko dugu. Ondoren, taldeak kudeatzeko eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategia pedagogikoak aurkeztuko ditugu, besteak beste, honako hauek: rol bereiziak dituen lan kooperatiboa, ikaskuntza-geltokiak, bitartekotza eta ebaluazio formatiboa. Proposamen didaktikoen eta moldagarrien bidez erakutsiko dugu aniztasunak ez dakarrela lana biderkatzea, baizik eta esperientzia moldagarriak, esanguratsuak eta emozioen ikuspegitik garrantzitsuak diseinatzea. Ikuspegi horrek ikaskuntza kolektiborako aukera bihurtzen du aniztasuna. Horren arabera, hezkuntza benetan inklusiboa komenigarria bezain beharrezkoa da eskolako errealitateari eta gaur egungo gizarte-premiei erantzuteko https://doi.org/10.54512/IUUO7015