Irakasbil
Bideoteka
2026/27 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "La adquisición del léxico: datos psicolingüísticos para el aula de segundas lenguas" (Mª Carmen Horno Chéliz)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bideoteka:
- Ikasturteko hasiera-ekitaldiak

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bideoteka:
- Ikasturteko hasiera-ekitaldiak
- Bisitak: 181
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2026-27 ikasturteko hasiera-ekitaldian, Mª del Carmen Horno Chéliz-ek hizkuntzen irakaskuntzarako oso ekarpen interesgarriak egin zituen psikolinguistikaren ikuspegitik.
Aurkezpenean, Mª del Carmen Hornok azaldu zuen lexikoi mentala eleaniztuna dela, hizkuntza guztietako hitzak neurona-sare berean integratzen baitira. Ondorioz, ama-hizkuntzak edo ikasleak dakizkien beste hizkuntzek hiztegi berria ikasten lagundu dezakete, bereziki hasierako mailetan; eta argitu zuen burmuin atipikoek —bereziki, autistek— memoria semantikoan oinarritutako loturak egiten dituztela, esanahiaren, kategorien eta ezaugarri logikoen arabera.
Bestalde, hitzek errealitatea hautemateko, arreta bideratzeko eta oroimena antolatzeko balio dutela adierazi zuen. Zenbat eta hiztegi aberatsagoa izan, orduan eta ñabardura gehiago antzeman eta ulertu ahal izango ditu ikasleak.
Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari dagokionez, hitz berriak lehendik edozein hizkuntzatan ezagutzen den hitz baten gainean ("hitz ostalaria") eraikitzen direla azpimarratu zuen eta, erabileraren zein esposizioaren bidez, sare autonomoagoak garatzen dituztela hitz berriek.
Laburbilduz, irakasleentzako ondorio didaktiko nagusi batzuk:
- Ez aurkeztu hiztegia modu isolatuan, baizik eta sare semantiko, fonologiko eta pragmatikoetan txertatuta.
- Loturak landu: sinonimoak, antonimoak, hitz-familiak, kolokazioak eta eremu semantikoak.
- Errepikapen planifikatua eta atsedenaldiak erabili, memorizazioa indartzeko, baina ikasleak aspertu gabe.
- Aprobetxatu ikasleak dakizkien hizkuntzetako baliabideak, ama-hizkuntza barne.
- Formula eta unitate lexikalak landu ("zer moduz?", "kontuan hartu", "ez du axola"), jariotasuna handitzeko.
