Un cerebro lleno de palabras (Horno Chéliz, Mamen)

Published: Friday, 10 April 2026, 9:57 AM
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Psikolinguistika
  • Author of the introduction:
    • Murua Anzola, Iñaki
Un cerebro lleno de palabras
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Psikolinguistika
  • Author of the introduction:
    • Murua Anzola, Iñaki
  • Visits: 188
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Un cerebro lleno de palabras hizkuntzaren funtzionamenduaren inguruko azalpen ulergarri eta gertukoak eskaintzen dituen dibulgazio-lana da. Mamen Horno Chéliz-ek argi erakusten du hitzak nola antolatzen diren buruan, nola eragiten duten mekanismo horiek ikaskuntzan eta komunikazioan, eta zergatik den garrantzitsua hizkuntza sareetan ulertzea. Hurbilketa teoriko eguneratuak eta azalpen didaktikoak uztartuz, liburuak ikuspegi aberasgarria eskaintzen die irakurleei.

Lanaren puntu nagusietako bat da hitzak ez direla elementu solteen multzoa, baizik eta sare semantiko eta fonologiko trinkoen bidez lotutako unitateen ekosistema. Lotura horiek baldintzatzen dute hitzen aktibazioaren abiadura eta eskuragarritasuna, eta horien araberakoak dira “moko-mokoan dugun hitza” bezalako eguneroko fenomenoak. Maiztasunak, irudikagarritasunak, eskuratze‑adinak edo antzekotasun semantikoek duten eragina modu argian azaltzen da, hizkuntzaren barne‑mekanismoak esperientzia errealetan kokatuz.

Ikaskuntzari dagokionez, liburuak azpimarratzen du hitzen eskuratzea ez dela memorizazio mekanikoa, buruko irudikapen esanguratsuak eratzea baizik. Hiztegia hobeto finkatzen da hitzak egoera komunikatibo errealetan kokatzen direnean, elkarketak eta lotura semantikoak modu esplizituan lantzen direnean eta ikaskuntza testuinguru esanguratsuetan antolatzen denean. Hori bereziki garrantzitsua da hizkuntzen ikas-prozesuetan; izan ere, erabileraren etenek eta aurreko hizkuntza‑esperientziek eragin nabarmena duten sare lexikoaren egituratzean.

Horri lotuta, liburuak arreta berezia eskaintzen die hitzak galtzeari loturiko prozesuei  eta horiek azaltzeko mekanismo kognitiboei. Lexikoa galtzea ez da ahanztura hutsa: sareko loturak ahultzen direnean gertatzen da, eta berreskuratzea lotura horiek berriro aktibatzeko estrategia esanguratsuen bidez gauzatzen da. Horrek ondorio argiak ditu irakasleentzat: aktibazio semantikoa sustatzen duten jarduerak, loturen sendotzea eta erabilera errealetan oinarritutako praktikak dira lexiko‑berreskuratzea errazteko gakoak.

Azkenik, lanak hizkuntza, emozioa eta pentsamendua uztartzen dituen ikuspegi zabala eskaintzen du. Hitz absolutuek, karga emozional handiko unitateek edo metaforek pertsonen autoadierazpenean eta harremanean duten eragina agerian gelditzen da, eta horrek balio berezia du irakasleentzat. Hizkuntza‑hautuek ikasleen motibazioan, konfiantzan eta egoera afektiboan duten pisua kontuan hartuta, liburuak ikuspegi baliotsua ematen du hizkuntza‑irakaskuntza sakonago eta esanguratsuagoaren alde egiteko.

Argitaletxearen laburpena
Hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko gaitasuna da gure espeziearen ezaugarririk bereziena; gainerako animalietatik bereizten gaitu. Horretarako, hitzez betetako burmuina behar dugu. Esnatzen garenetik oheratzen garen arte, hitzen bidez bizi, elkarrekin bizi eta  komunikatzen gara. Mamen Horno psikolinguista da, gaian aditua, eta ironiaz zipriztindutako prosa sinple eta argiaren jabea. Saiakera atsegin eta interesgarri honetan (eta bai, hunkigarria ere bada), hitzen botereari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, hori egitea geure izaerari buruz hausnartzeko modu bikaina dela sinetsita.

Erreferentzia bibliografikoa

Horno Chéliz, M. (2024). Un cerebro lleno de palabras. Descubre cómo tu diccionario mental influye en lo que sientes y piensas. Plataforma Editorial

HABE Liburutegian