Irakasbil
Didakteka
IDUa sukaldaritza-errezeta gisa ulertuta
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Visits: 113
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala ulertzeko metafora proposatu du Miguel Arizak berriki argitara emandako bi blog-sarreratan: «El DUA no es una receta cerrada, pero nos ayuda a cocinar mejores aulas» eta «Cocinar aulas para todas las personas: el DUA como receta para empezar a transformar la enseñanza». Ez da Conecta13 taldeak IDUaren inguruan egindako lehen ekarpena; besteak beste, 2025eko abenduan haiek egindako infografia bat euskaratu genuen.
Sukaldaritzaren metafora ardatz hartuta, Miguel Arizak IDUa ulertzeko ikuspegi argigarria proposatzen du. Egilearen arabera, IDUa ez da errezeta itxi bat, ezta jarraibide mekanikoen bilduma ere; aitzitik, ikasgela hobeak «prestatzeko» orientabide malgua da. Ikasleak ezagutzea, oztopoak aurreikustea, aukera askotarikoak eskaintzea eta proposamenak etengabe doitzea funtsezkotzat ditu. Metafora horri esker, inklusioa eguneroko erabaki didaktikoekin lotu daiteke, diskurtso teorikotik praktikara ekarriz.
Arizak Conecta13 blogean argitara emandako beste sarrerarekin ere lotzen du proposamena. Bertan, sukaldaritzako irudiak eta prestaketaren logikak baliatzen dira IDUaren printzipioak modu ulergarri eta gertukoan azaltzeko. IDU markoa hezkuntza-eredua eraldatzeko abiapuntu gisa aurkezten da, ikasleen aniztasuna hasieratik kontuan hartzen duen diseinuaren garrantzia azpimarratuz. Testuak dioenez, zailtasun askoren jatorria ez dago ikasleengan, baizik eta ikaskuntza-egoerak diseinatzeko moduan; hortaz, irakaskuntza eguneroko erabaki txikietatik birpentsatzea proposatzen da.
Sarrera horretan fanzine bat ere badago, ideia nagusiak modu bisual eta partekagarrian zabaltzeko: Fanzine culinario del DUA. Cómo cocinar un aula para todas las personas. Sukaldaritzaren metafora bertan ere garatzen da: eskola sukalde ireki gisa irudikatzen da, eta IDUaren printzipioak praktika didaktikoarekin lotzen dira. Material hori deskargatzeko aukera dago, irakasle-taldeetan aztertzeko, partekatzeko eta jarraibideak eguneroko lanean txertatzeko.
Erreferentziak
Ariza Pérez, M. (2026, apirilaren 29a). El DUA no es una receta cerrada, pero nos ayuda a cocinar mejores aulas. Miguel Ariza. https://miguelariza.es/2026/04/29/el-dua-no-es-una-receta-cerrada-pero-nos-ayuda-a-cocinar-mejores-aulas/
Conecta13. (2026, apirilaren 29a). Cocinar aulas para todas las personas: el DUA como receta para empezar a transformar la enseñanza. Blog Conecta13. https://conecta13.com/reflexiones/cocinar-aulas-para-todas-las-personas-el-dua-como-receta-para-empezar-a-transformar-la-ensenanza/

