Irakasbil
Didakteka
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala: asmoetatik praktikara
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Visits: 494
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalak (IDU) hezkuntza inklusiboago eta bidezkoagorako marko pedagogiko sendoa eskaintzen du, ikasleen aniztasuna abiapuntu gisa hartuta. Ikuspegi horretatik, diseinatzeak ez du esan nahi egokitzapen puntualak egitea, baizik eta hasieratik bertatik planifikatzea ikasle guztientzat ikaskuntza-esperientziak malguak, irisgarriak eta esanguratsuak. Aztergai izan dugu Irakasbileko zenbait edukitan (sarreretan, e-Hizpideko artikuluetan); are, Itzulpen Saila bildumako 60. zenbakian (Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea) ere ageri da gaia. Gaurkoan, Conecta 13 taldeak egindako zenbait ekarpeni erreparatuko diegu.
Talde horren blogean argitaratutako "Diseñar con el DUA: del propósito a la práctica" sarrerak modu argi eta sistematikoan azaltzen du nola igaro IDUaren printzipio teorikoetatik eguneroko praktika didaktikora. Helburuen definiziotik abiatuta, balizko oztopoak identifikatzera eta ebaluazioa barne hartzen duen diseinu koherente bateraino iristeko gakoak eskaintzen dira, irakasleen plangintza pedagogikoa errazteko.
Ildo berean, gai honen inguruan web-mintegi bat antolatu zuten Lara Crespo eta Isabel Riverorekin. Saioak aukera eman zuen IDUaren aplikazio praktikoan sakontzeko, adibide zehatzen eta partekatutako esperientzien bidez. Web-mintegian agerian geratu zen IDUa ez dela beste metodologia bat, baizik etra curriculumaren, metodologiaren eta ebaluazioaren diseinua modu kontzienteago eta inklusiboagoan osatzeko esparrua.
Haiek egindako infografia bat dugu ondoren, IDUaren diseinu-prozesua modu bisual eta sintetikoan aurkezteko.
Erreferentziak
Conecta 13. (2025, otsailaren 17a). Explorando el DUA: estrategias para una educación inclusiva. Blog Conecta 13. https://conecta13.com/noticias/explorando-el-dua-estrategias-para-una-educacion-inclusiva/
Conecta 13. (2025, otsailaren 17a). Podcast Conecta 13: Explorando el DUA con Lara Crespo e Isabel Rivero. [Podcasta]. YouTube. https://youtu.be/dymbawTxAtw?si=HTke1MP53gHQR59g
Conecta 13. (2025, martxoaren 6a). Barreras en el aprendizaje: cómo identificarlas y superarlas (DUA). Blog Conecta 13. https://conecta13.com/noticias/barreras-en-el-aprendizaje-como-identificarlas-y-superarlas-dua/
Conecta 13. (2025, urriaren 30a). 3 estrategias para un aula multinivel desde el DUA. [Bideoa]. YouTube. https://www.youtube.com/live/CtEKRFLIW3g?si=apPZCje-mEniRhi5
Conecta 13. (2025, azaroaren 13a). Diseñar con el DUA: del propósito a la práctica. Blog Conecta 13. https://conecta13.com/noticias/disenar-con-el-dua-del-proposito-a-la-practica/
