EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa / Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza_Monografiak 7

Argitaratua: Thursday, 24 November 2022, 1:16 PM
Monografiak 7

Esku artean duzun diagnostiko hau garatzeko beharra HABEren I Berdintasun planean (2019-2022) EAEko euskaltegiekin lotura zuten hainbat ekintza garatzeko orduan kalitatezko informazio eguneratua izateak zuen garrantziaren inguruko hausnarketatik dator. Hala, Emakumeak ahalduntzeko programak eta helburuak barne hartzen dituen ardatz bat dago plan horretan eta ardatz horren baitan badira EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen aukera-berdintasuna bultzatu eta genero-ikuspegia txertatzearekin lotura zuzena duten hiru ekintza. Ekintza horiek modu egokian aurrera eramateko, hau da, euskaltegi desberdinetako errealitate, ikuspegi eta beharrei erantzunez jarduteko, beharrezkoa zen aldez aurretik gaiaren inguruko diagnostiko bat burutzea.

 Arestian esandakoa kontuan hartuta, diagnostiko honen helburuak honako hauek izan dira:

1.       EAEko euskaltegietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko orain arte garatu diren politika eta ekintza nagusiak ezagutu eta egindako ibilbidea balioan jarri, lurralde  eta federazio desberdinen artean egon daitezkeen desberdintasunak kontuan hartuta,  hala nola Udal Euskaltegi eta euskaltegi pribatuen artean daudenak ere bai.

2.       EAEko euskaltegietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko egun identifikatzen diren erronka, zailtasun eta aukera nagusiak identifikatzea eta horiei aurre egiteko -edo horiek aprobetxatzeko- ekintza eta estrategia posibleak formulatzea, bereziki, HABEk dituen eskumen eta funtzioak oinarri hartuta bultza daitezkeenak jasoz.

3.       EAEko euskaltegiek sortzen duten ekosisteman emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko eztabaida eta elkarrizketa eman dadin lagundu, egun gai honen inguruan dauden ikuspegi eta jarrera desberdinak ezagutu eta haien arteko trukea bultzatuz.

Txostenaren egiturari dagokionez, lehenik eta behin, EAEko euskaltegien sarearen deskribapen labur bat egiten da. Gerora, diagnostikoaren helburuei erantzuteko baliatu den metodologia zein izan den azaltzen da. Hirugarrenez,  diagnostikoaren emaitzak jasotzen dira, bai ikuspegi kuantitatibo zein kualitatibo batetik. Azkenik, jasotako informaziotik eratortzen diren ondorio nagusiak laburbiltzen dira eta, ondorio horiek kontuan hartuta, HABEk etorkizunean gara ditzakeen ekintza zehatzak jasotzen dira. 


AURKIBIDEA

I. Sarrera

II. EAEko  euskaltegi-sarearen deskribapena

III. Metodologia

IV. EAEko euskaltegietan aukera-berdintasunaren alde gauzatzen diren politika eta neurrien analisia

1. Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko politikak bultzatzeko barne-egiturak

2. Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna diagnostikatu eta orekatzeari begira aplikatzen diren tresnak 

3. Berdintasun-gaiekiko kontzientzia eta ezagutza bultzatzeko ekintzak.

4. Euskaltegietan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko HABEren papera.

V. EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko jardunbide egokien bilketa

1. Euskaltegi barruan berdintasuna bultzatzeko espazio edo egiturak sortu eta antolatzea  40

2. Emakumezko eta gizonezko langileen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko berdintasunaren diagnostikoak eta planak burutzea

3. Euskaltegietan sexu-jazarpena eta sexu-arrazoiengatiko jazarpena prebenitu eta kudeatzeko protokoloen sorrera eta aplikazioa

VI. Bibliografia

Eranskinak


https://doi.org/10.54512/PVLX5877

Beste eduki interesgarriak

HABE

HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana

"HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana" dokumenturen bidez, HABEk emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko orduan duen konpromiso politikoa berresten da, erakundeak arlo honetan izango dituen helburu estrategikoak finkatuz eta horiek betetzeko behar diren baliabideak jarriz. Bat dator Legegintzaldirako gobernu-programan jasotako konpromisoekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin, eta aintzat hartzen du I. Planean egindako ibilbidea.