Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Kultura, komunikatzeko tresna
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 1003
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Anuario brasileño de estudios hispánicos" argitalpenean plazaratu zen Juan Manuel Real Espinosak idatzitako "Cultura, una herramienta para comunicar" artikulua. Aditu honen ustez, kulturaren esparruko edukiek bigarren hizkuntzen curriculumetan tokia hartu badute ere, trataera aldetik bakoitzaren berezitasunak azpimarratzea izan da ikuspegi nagusia baina horren ordez gizon-emakumeen kultura guztiek dituzten oinarri komunetan jarri beharko litzateke funtsa.
- Atala:
- Egileak:
- Murua Anzola, Iñaki
- Real Espinosa, Juan Manuel
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
Euskal Hizkuntza eta Literatura
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 819
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HIZPIDEk hala eskaturik, gogo onez idazten ditugu lerrook, geure Mintegiaren joran, asmo, arrengura eta kezken berri emanez. Bost lagun izan gara geure testulanen sinatzaile: lau gizonezko, eta emakume bakarra; guztiak institutuko irakasleak. Elkarren arteko ezagutza eta lagunartea ikastolaren inguruan, oposiziotan, EGAko tribunaletan eta abar sortua dugu.
Gure taldea sortu zenean, 1985ean, Ertainetako euskararen irakaskuntzan metodorik ez zen, eta puri-purian zebilen guztion gogoan ikasmetodoren baten beharra. Premia gorria zen, beraz, euskara bera ere ikasmaterial bezala irakaskuntzan umegorri akaso ez baina, barro ibiltzeko moduan ere ez baitzegoen, ezinbestean. D ereduko eta A ereduko a ze izendakera mordoiloa! ikasleekin gertatzen zen hori. B eredukoak, berriz, Irakaskuntza Publiko Ertainetan ezagutu ere apenas egiten ziren pizti-motak genituen.
Giro horretan, bada, iritsi zen Euskal Gobernuaren testugintzarako deia 1985eko udaberrian. Esan genezake gure taldearen sortzea horren ondorioz gertatu zela: hitz egin genuen, elkar hartu, eta lanerako grina ere bagenuela eta, urte bereko udazkenean, ikasturte berriarekin batera, egitekoari ekin genion.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Hizkuntz ikasbide multimediak
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1566
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru arotan sailkatzen du McLuhan-ek gizakion historia, komunikazioari dagokionean. Aro hauetako bakoitzaren ezaugarri nagusia media desberdin batzuren gailentzea izan da, eta media horiexek ematen diote sasoi bakoitzari berezko duen jite berezia.
Lehenengo aroan, antzinateko zibilizazio idazmenik gabekoak kokatzen dira. Garai honetan, mezua aho-belarrizko kanalean hedatzen da eta konkretuaren mailari egokitzen zaio gehienbat. Bigarren aroak errotiko aldaketa batean du oinarri, idatziaren agerpenean, alegia. Aro honetan, ikusizko kanalak berebiziko garrantzia bereganatzen du; mezua leku eta denboran zehar garraiatu bait daiteke izkribuaren bidez. Idazmenak intelektuaren gaitasun guztiak bersailkatu beharra ekarri zuen berekin: pentsamenduak beste era batera kodatu behar honek igorri beharreko ideian bertan ere eragiten zuen eta.
Hirugarren aroa teknologia berrien eskutik datorkigu. Aro honetan, bigarrenean bezala, espazioaz eta denboraz garraiatu daiteke mezua. Oraingoan, ordea, entzutezko kanalaz gain ikusizkoaz ere balia gaitezke. Jakina, aro baten etorrerak ez ditu aurreko mediak deuseztatzen, bereganatu egiten ditu baizik. Gizonak, mezuak idazteko eta irakurtzeko gai bilakatu zenean, ez zion hitzegiteari utzi; eta media elektronikoak azaldu zirenean ere idazten jarraitu zuen.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11


