Didakteka
Kultura, komunikatzeko tresna
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 578
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Anuario brasileño de estudios hispánicos argitalpenean plazaratu zen Juan Manuel Real Espinosak idatzitako "Cultura, una herramienta para comunicar" artikulua.
Aditu honek dioenez, alderdi kulturalek garrantzia hartu dute azken urteotan atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta horrela islatzen da curriculumetan. Hala ere, eduki horien trataera hurbilpen folklorikotik egin ohi da sarritan. Hau honela, xede-kultura horren berezitasunak eta desberdintasunak azpimarratzen dira eta ez zaio ikasleari erremintarik eskaintzen bere kulturaren hausnarketatik abiatuta alderdi kultural horien logika aurkitzeko; azken finean biak, norbere kultura zein xede-kulturala, giza logikan oinarrituak daude.
Real Espinosaren ustez, gizon-emakume guztiok oso antzekoak garela frogatu du zientzietatik datorkigun ikuspegi baliotsuak (bilakaeraren psikologia, biologia edota genetika bezalako zientzietatik, besteak beste). Munduko kultura ezberdinek oinarri kognitibo komuna dutela ondoriozta daiteke, beraz. Horregatik, ikas-irakaskuntza pertsona garen neurrian partekatzen ditugun alderdi kulturaletan oinarritzea izan daiteke modu eraginkorragoa. Bide hori, ikasleen artean benetako kulturarteko bitartekotza sustatzeko bide arrazionalagoa eta eraginkorragoa izan daitekeela uste du; halaber, irakasleon jarrera etnozentrikoak ekiditeko hausnarketa baliagarria izan daitekeela.
Artikuluaren erreferentzia:
Real Espinosa, J. M. (2018). Cultura, una herramienta para comunicar. Anuario brasileño de estudios hispánicos, 28, 159-178. Hemendik eskuratua: https://sede.educacion.gob.es/publiventa/d/22607/19/0.