Irakasbil
Didakteka
Berdintzen bilduma. Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerketen aurkezpen-ekitaldia
Argitaratua: ostirala, 2024(e)ko otsailaren 23(e)an, 10:24(e)tan
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Sarrera-egilea:
- Alberdi Maya, Idoia

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Sarrera-egilea:
- Alberdi Maya, Idoia
- Bisitak: 1321
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Berdintzen beka-deialdiaren bitartez argitaratu diren bost ikerketa-lanen aurkezpen-ekitaldia egingo du Eusko Jaurlaritzak, mintegi-formatuan. Aurkezpena aurrez aurre edo online ikusi ahal izango da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lan-ildo bat ireki zuen aurreko legealdian, hizkuntza eta generoaren arteko loturak eta elkar osagarritasuna bilatu nahirik. Hortik sortu dira proiektu ezberdinak, besteak beste, Berdintzen beka-deialdia. euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak sustatzeko sortua.
Aurkezpenaren nondik norakoak
- Noiz: otsailaren 29an 10:00etatik 14:00etara (saioa hasi aurretik aurkeztuko diren liburuak banatuko dira).
- Non:
- aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria aretoan (Gasteiz, Lakua).
- online
- Izen-ematea
- bete behar den galdetegia
- epea: zabalik dago otsailaren 27a arte
- bete behar den galdetegia
Aurkeztuko diren ikerketa-lanak
- Emakumeak, hezkuntza eta euskara gerraosteko Bizkaian. Istorio bat, protagonista batzuen hitzetan. Ainara Martínez Matía
- Xuka eta noka, Ipar eta Hego: emakumeekin solasean. Uxoa Elustondo Arzallus eta Irantzu Epelde Zendoia.
- Sukaldetik agorara, Benita Gorostizu Imaz «emakumeak lurralde ilunetik» irteten. Elixabete Perez Gaztelu eta Leyre Arrieta Alberdi.
- Euskararen ARritmia. Zumarragako ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua. Miren Mujika Garate.
- Hizkuntza, generoa eta kirola. Euskararen erabilera eta genero-irudikapena herri mailako lasterketetan (1990-2021). Alazne Mujika Alberdi

Erakutsi iruzkinak