Irakasbil
Didakteka
Aurten ere, abian da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina
Argitaratua: Thursday, 6 March 2025, 3:54 PM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 254
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, hemen da, eta aurten, Euskal Autonomia Erkidegoan, "Ni feminista naiz" lelopean ospatuko dugu. Emakunde, foru aldundiak eta Eudel elkarrekin ari dira feminismoaren balioa eta gizartean duen eragin eraldatzailea nabarmentzeko.
Kanpaina honek feminismoaren ekarpenak azpimarratzen ditu, bereziki gaur egungo testuinguru globalean, non eskuin-muturreko erreakzioak eta desinformazioa ugaritu diren.
Parte hartzeko, herritarrei proposatzen zaie sare sozialetan #NiFeministaNaiz traola erabiliz selfie-ak partekatzea, eta horretarako filtro berezi bat ere sortu da.
Beraz, atera zure selfie feminista, erabili traola eta zabaldu zure mezua.
Show comments