Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan. Teoriatik praktikara.

Argitaratua: ostirala, 2026(e)ko abuztuaren 14(e)an, 14:24(e)tan
Kepa Dieguez

Artikuluak euskararen irakaskuntzan ahoskera eta, bereziki, prosodia sistematikoki lantzearen beharra aztertzen du. Egilearen arabera, alderdi horiek funtsezkoak dira komunikazio eraginkor eta naturala lortzeko, baina sarritan bigarren mailan geratu dira irakaskuntzan. HEOCaren, EEMBaren, EEMB LOaren eta Euskaltzaindiaren arauen argitan, prosodiaren lanketarako oinarri teorikoak, jarduera-proposamenak eta ebaluazio-irizpideak aurkeztuko dira A1etik C2ra.

Ondorio nagusia da prosodia ez dela berez eskuratzen: berariaz landu behar da, eta eguneroko irakaskuntza-jardueretan integratu, ikasleen ahozko gaitasuna eta komunikazioaren naturaltasuna hobetzeko.

https://doi.org/10.54512/ENBC7637

Bibliografia (sakatu zabaltzeko)

Alberdi, A. (2014). Ahoskera. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia. https://www.euskadi.eus/euskojaurlaritza/-/liburua/ahoskera/

Cenoz, J. & Lecumberri, M. L. G. (1999). The acquisition of English pronunciation by Basque-Spanish bilinguals. In J. Cenoz & F. Genesee (ed.), Beyond bilingualism: Multilingualism and multilingual education (187-206. or.). Multilingual Matters. https://doi.org/10.2307/jj.33169502

Cruttenden, A. (1997). Intonation (2. arg.). Cambridge University Press.

Cutler, A., Dahan, D. & van Donselaar, W. (1997). Prosody in the comprehension of spoken language: A literature review. Language and Speech, 40(2), 141-201. https://doi.org/10.1177/002383099704000203

Derwing, T. M. & Munro, M. J. (2005). Second language accent and pronunciation teaching: A research-based approach. TESOL Quarterly, 39(3), 379-397. https://www.jstor.org/stable/3588486

Derwing, T. M. & Munro, M. J. (2015). Pronunciation fundamentals: Evidence-based perspectives for L2 teaching and research. John Benjamins.

Dieguez, K. (1991). Euskara batua eta Ortoepia. Zutabe, 26, 43-60. http://www.irakasbil.eus/mod//didakteka/euskarabatua-eta-ortoepia

Dieguez, K. (2022). Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan. e-Hizpide, 99. https://doi.org/10.54512/KRLR9470

Dörnyei, Z. (2005). The psychology of the language learner: Individual differences in second language acquisition. Routledge. https://doi.org/10.4324/9781410613349

Elordieta, G. (2003). Intonation. In J. I. Hualde & J. Ortiz de Urbina (ed.), A grammar of Basque (277-314 or.). Mouton de Gruyter.

Europako Kontseilua. (2005). Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. HABE eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila (Jatorrizko lana 2001ean argitaratua). https://doi.org/10.54512/EEMB-2005

Europako Kontseilua. (2022). Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa – Liburu osagarria. HABE. (Jatorrizko lana 2020an argitaratua). https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022

Euskaltzaindia. (2025). Euskara batuaren ahozkera zaindua. Arau eguneratuahttps://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

Field, J. (2019). Second language pronunciation assessment: Interdisciplinary perspectives. Multilingual Matters. http://www.jstor.org/stable/10.21832/j.ctt1xp3wcc

Gaminde Terraza, I., Aurrekoetxea Olabarri, G.; Etxebarria Lejarreta, A., Garay Ruiz, U. & Romero Andonegui, A. (2014). Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak: Laguntzarako materiala: teoria eta praktika. Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Gonzalez de Txabarri, J.J., Elosegi, L., Agirre, H., Larramendi, A., Maiz, A. & Gonzalez de Txabarri, L. M. (2021). Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC). (2. arg). HABE. https://doi.org/10.54512/HEOC-2021 

Hahn, L. D. (2004). Primary stress and intelligibility: Research to motivate the teaching of suprasegmentals. TESOL Quarterly, 38(2), 201-223. https://doi.org/10.2307/3588378

Hirst, D., & Di Cristo, A. (ed.). (1998). Intonation systems: A survey of twenty languages. Cambridge University Press.

Hualde, J. I. (1991). Basque phonology. Routledge.

Hualde, J. I. (2003). Accent. In J. I. Hualde & J. Ortiz de Urbina (ed.), A grammar of Basque (263-276 or.). Mouton de Gruyter.

Lyster, R. (2017). Pronunciation pedagogy in second language classrooms. Routledge.

Major, R. C. (2001). Foreign accent: The ontogeny and phylogeny of second language phonology. Routledge. https://doi.org/10.4324/9781410604293

Munro, M. J. & Derwing, T. M. (2006). The functional load principle in ESL pronunciation instruction: An exploratory study. System, 34(4), 520-531. https://doi.org/10.1016/j.system.2006.09.004

Odlin, T. (1989). Language transfer: Cross-linguistic influence in language learning. Cambridge University Press. http://doi.org/10.1017/CBO9781139524537

Patel, A. D. (2008). Music, language, and the brain. Oxford University Press. https://doi.org/10.1093/acprof:oso/9780195123753.001.0001

Pierrehumbert, J. & Hirschberg, J. (1990). The meaning of intonational contours in the interpretation of discourse. In P. R. Cohen, J. Morgan & M. E. Pollack (ed.), Intentions in communication (271-311 or.). MIT Press. https://doi.org/10.7551/mitpress/3839.003.0016

Txillardegi (Alvarez Enparanza, J. L.). (1984). Euskal azentua. Elkar.

Zubiri, E. & Zubiri, I. (1995). Euskal gramatika osoa. Didaktiker

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Kepa Dieguez

Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan

Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoskerak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko. https://doi.org/10.54512/KRLR9470
Kepa Diegez

1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa (bideo-laburpena)

"Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa" ikastaroa eman du Kepa Diegezek 2024ko ekainaren 24tik 27ra. Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.