Hasierako R-a duten maileguak eta bokal protetikoa: erabilera eta irizpideak

Published: Friday, 20 March 2026, 9:34 AM
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Author of the introduction:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
hizkuntz kontuetako logoa
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Author of the introduction:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
  • Visits: 233
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Euskaraz, bokal protetikoa tradizio zaharrekoa da R-a hasierako maileguetan. Euskaltzaindiak aspaldidanik arautu du mailegu zaharrak bokal protetikoarekin idatzi eta ahoskatu behar direla; eta, oro har, berrietan ere —hizkuntzan errotu direnean— bokala erabiltzea hobesten du Akademiak.

Hiztegietan ageri dira, besteak beste: arrazionalismo, errekete, erreumatismo, erradio (mat. ), erribosoma eta abar.
Gauzak horrela, radiologo eta radiografia bezalako lemak ez dira egokitzat jotzen erradiologia eta erradiografia daudenean. Radio (elementu kimikoa) bokalik gabe idazten da; aldiz, erradioterapiak bokala hartzen du.

Noiz erabiltzen da bokal protetikoa?
Lema arruntetan 

erreuma, irrati, erradio,
arrazional, errekor, errekete, errifle, erritu,
erruleta, errugbi, errealismo, arrazoi,
errenta, erreakzio, erregela, errekurtso,
erritmo, erribonukleiko, erregistro,
arraza, erretorika, errezeta eta abar.

Toponimian eta pertsona-izenetan

Toponimoetan ere irizpidea argia da: “Bokal protetikoa galdu denean, jatorrizko forma berreskuratuko da.
Bokal protetikoa ote den ez dakigun kasuetan ere, bokaldun aldaera hobetsiko da, baldin ondo dokumentatua bada edo bizirik badago.” (Gorrotxategi & Salaberri, 2000, 294-295 or.).

Beraz, euskal toponimoetan zuzenak dira, besteak beste: Errotaburu, Arrontegi, Errekalde

Pertsona-izenetan

Euskarazko  pertsonak-izenak ere bokal protetikoarekin ematen ditu EODAk: Erramun; Erroman;  Errolan; Erroke; Rufino; Errakel; Errosale, Arrosali; Errose, Arrosa; Arrosario…

Noiz ez da erabiltzen bokal protetikoa?
Mailegu berri egokitu gabeak (berrikitan mailegatuak)

Euskaltzaindiak mailegu berrietan (oro har, oraindik euskarak bere osoan integratu ez dituenetan) bokal protetikoa ez erabiltzea ontzat jotzen du.

Hemen sartzen dira, besteak beste:

  • Akronimo lexikalizatuak eta zientziako termino batzuk: radian, ratio, radar, robot, robotika...
  • Elementu kimikoak, unifate fisikoak: rodio, rutenio, rubidio, roentgen
  • Kultur hitzak (latin/gr. jatorria), erlijioarekin zerikusia dutenak, izen propio historikoak, Bibliakoak, santutegia: ratio, referendum, reflex, requiem, Romulo, Remo, Regulo, Rakel, Rut, ramadan, Rafael, Raimundo, Rebeka, Rikardo, Rita...
  • Gastronomia / kultura: ravioli, razzia, raja, rasta, rastafari, rissoto, riveiro, ron...
  • Kirola, artea, musika: re, rafting, rally, ranking, rapsodia, rappel, rock, rol, ring, reggae, rap, retro, rokoko, runba...
  • Ekonomia / moneta-izenak: royalty, rand, rial (Iran), riyal, rublo, rufiya... Baina erreal (Brasil)
  • Gentilizioak: reykjavikar, rousseautiar, ruandar, ramallahtar, rabatar, ragundar...
Ondorioa
  • R hasierako mailegu zaharretan eta euskaran errotutako hitzetan, bokal protetikoa erabiltzea da irizpide normatiboa.
  • Euskal Herriko Toponimian ere berdin egiten da.
  • Hainbat mailegu berritan, Euskaltzaindiak oro har jatorrizko formari eusten dio (protetikorik gabe).

taula periodikoa

Irudia: Jr. Etxeberria https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/deed.eu

Iturriak

Gorrotxategi, M. & Salaberri, P. (2000). Toponimia txikia arautzeko irizpideak. Euskera, 45(1), 273-314. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/49248.pdf

Euskaltzaindia. (d. g.). Euskal onomastikaren datutegia (EODA). https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=bilaketaPortada&Itemid=472

Michelena, L. (1961). Fonética histórica vasca. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. https://doi.org/10.1387/asju.8531