Klaustroa eraldatzea: irakasleen ikaskuntza-komunitate bateranzko bidaia

Argitaratua: asteazkena, 2026(e)ko urriaren 28(e)an, 08:50(e)tan
Auge & Jandula

Artikulu honek Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle-taldearen ikaskuntza-komunitate bat sortzeko eta finkatzeko ibilbidea aurkezten du. Ikuspegi kualitatibo eta parte-hartzailetik, 2016an hasitako esperientzia bat deskribatzen da. Ibilbide gidatuko ikastetxeko barne-prestakuntza gisa hasi zen, eta garatzen joan zen, zenbait esparru teorikotan oinarritu arte: praktika-komunitateetan (Wenger), ezagutzaren kudeaketan (Sanz Martos) eta antolakuntza-ikaskuntzan (Gairín eta Rodríguez-Gómez). Ia hamarkada batez, lankidetza-lanak, ikerketa-ekintza metodologiak eta ALACT hausnarketa-ereduak hainbat berrikuntza metodologiko bultzatu dituzte, askotarikoak, ahozko adierazpena hobetzetik hasi eta adimen artifizial sortzailea integratzeraino. Artikuluak esperientziaren funtzionamendua, sortutako produktuak eta ikusitako onurak deskribatzen ditu, eta gako praktikoak eskaintzen ditu antzeko prozesuak hasi nahi dituzten beste ikastetxe batzuentzat. Esperientziak agerian uzten du barne-talentua aitortzeak baterako hausnarketak eta maila berekoen arteko konfiantzak irakaskuntza-jarduna indartzen dutela, klaustroa kohesionatzen dutela eta hobekuntza pedagogiko iraunkorra eta transferigarria sortzen dutela.

https://doi.org/10.54512/OFBE3567

Bibliografia (sakatu zabaltzeko)

Darling-Hammond, L., Hyler, M. E., & Gardner, M. (2017). Effective Teacher Professional Development. Learning Policy Institute.

Elliott, J. (1993). El cambio educativo desde la investigación-acción. Morata.

Fernández Torres, A. & Sánchez Tornel, M. (2024). Ireki ditzagun gure ikasgeletako ateak: berdinen arteko behaketa, irakasleen garapen profesionalerako estrategia. e-Hizpide, 103. https://doi.org/10.54512/HVDD1369.

Gairín, J., & Rodríguez-Gómez, D. (2011). Cambio y mejora en las organizaciones educativas. Wolters Kluwer Educación.

Kemmis, S. (1989). El curriculum: más allá de la teoría de la reproducción. Morata.

Korthagen, F. A. J. (2001). Linking practice and theory: The pedagogy of realistic teacher education. Lawrence Erlbaum Associates.

Robbins, P. (2015). Peer Coaching: Unlocking the Power of Collaboration. Corwin Press.

Sanz Martos, S. (2012). Comunidades de práctica. Cómo compartir conocimiento y experiencias profesionales. Editorial UOC.

Wenger, E. (1998). Communities of Practice: Learning, Meaning, and Identity. Cambridge University Press. [arg. gaztelaniaz : Comunidades de práctica: aprendizaje, significado e identidad, Paidós, 2001].

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Francescak batera

Ikaskuntza-komunitateak dinamizatzeko gakoak

Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Francesca Jándula eta Francesca Augé irakasleek "Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia eskaini zuten, HABEk antolatuta. Bideo honetan, ikaskuntza-komunitateak dinamizatzeko gako nagusiak azaltzen dira modu laburrean.