Irakasbilen parte-hartze aktiboagoa izateko

Argitaratua: Monday, 28 March 2022, 12:42 PM
Irakasbil

Duela gutxi, honako hau idatzi zuen Iñaki Villosladak Irakasbil webgune honetan dagoen ebaluazioa foroan:

Egiaztatze-deialdien inguruan sor litezkeen elkarrizketak eta ebaluazio inguruan ekarpenak biltzeko lekua da foro edo eztabaidagune hau. Bertan mezuak jarri nahi izanez gero, nahikoa da Ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile-kontua izatea.

Iñaki Muruak gerora hau erantzun zuen:

Foroko mezuak, Irakasbileko gainontzeko edukiak legez, edonork irakur ditzake. Iruzkinak egiteko, foroetara harpidetzeko edota horietan idazteko, berriz, beharrezkoa da baina ez da nahikoa Ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile-profila edo kontua izatea; nolabait esateko, Irakasbilen "matrikulatuta" egon behar du horrez gain.

Ez da gai berria. Izan ere, 2017ko "Irakasbilen parte hartzeko bideak" sarreran antzekoari erreparatu zitzaion, e-Hizpideko artikulu bati aipu eginez gainera.

  

Parte hartzeko bideak

Ikus ditzagun Irakasbileko erabiltzaile gisa aritzeko eman behar diren urratsak fluxu-diagrama baten bidez; irudiak ere badaude bertan.

Fluxu-diagrama irudiekin

Edonola ere, arazorik edo zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan: prestakuntz@habe.eus

Beste eduki interesgarriak

Prosumirtuatzailea

Irakasbilen parte hartzeko bideak

"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak. Gogora ditzagun, bada, bide batez, desiragarria litzatekeen erabiltzaile "prosumirtuatzaile" kontzeptua eta Twitter esparrua ere hor dagoela.