Didakteka
APA, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko jarraibideak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Bisitak: 892
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 1
Lan akademiko bat egitean, gaiarekin zerikusia duten informazio-iturriak kontsultatu ondoren, iturri horiek aipatu behar izaten dira argitara ematen diren lanetan, testu akademikoak aurkezteko arauen bitartez. Jarraibide hori egokia da, oro har, sortzen dugun edozein testutarako, hala nola Irakasbilen argitara ematen diren sarreretarako edo, esate baterako, Euskaltegiaren Curriculum Proiekturako; zer esanik ez, e-Hizpiden argitara ematen diren artikuluetan.
Gaur egun, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko arau-mota ugari badaude ere, APA estiloa da erabilienetako bat erakunde akademikoetan, aldizkari zientifikoetan eta argitaldarietan. APA estiloa Amerikako Psikologia Elkarteak (American Psychological Association, APA) sortutako estandarra da, ikerketa zientifikoa modu uniforme eta arautu batean aurkezteko. Aldatu eta egokitu egiten da aldiro; hala, 7. edizioa da egun indarrean dagoena,
Lagungarri suerta daitezkeen baliabide batzuk adieraziko ditugu.
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegiak 2021eko otsailean argitara emandako gida.
- APAk
berak plazaratutako dokumentu laburrak (ingelesez), esate baterako
- APA Style 7th edition. Common References Examples Guide (ohiko erreferentziei buruzko gida laburra).
- APA Style /th Edition. Journal Article Reference Checklist (egindako testu bateko erreferentziak egiaztatzeko kontrol-zerrenda)
Ohar gisa, APAren ikuspegia Amerikakoa izaki, kontuan hartu baduela hutsunerik estiloak hemengo lege eta araudiak aipatzerakoan. Halaber, webgune batzuetan aipuak era automatikoan ematen direnean, Google Scholar-en adibidez, egiaztatzea komeni izaten da badaezpada ere.