Unitate didaktikoetan kontuan hartzeko zenbait ezaugarri

Published: Friday, 12 June 2026, 9:53 AM
L de Lenguaren logoa

International House erakundearen LdeLenguapodcastaren 171. zenbakian, Francisco Herrerak elkarrizketa interesgarri bat egin dio Neus Sans irakasleari Gente al día izeneko metodoaren bertsio berritua aurkeztezko.

Material hau Gente metodo dagoeneko klasikoaren eguneraketa da, gaztelania atzerriko hizkuntza moduan (ELE)  irakastea gaur egungo beharretara egokiturik, jatorrizko asmo eta helburuak galdu gabe: 

  • Atazen bidezko ikuspegia (atazetan oinarritutako irakaskuntza AOI) mantentzen da metodologiaren ardatz gisa. Ikasleek hizkuntza benetako komunikazio-egoeretan erabiltzea da helburua.
  • Material berriak gaur egungo ikasleen errealitatera egokitutako gaiak, testuak eta jarduerak eskaintzen ditu, jatorrizko metodologiaren oinarriak errespetatuz. Irakasleari unitate didaktikoak ikuspegi pedagogiko batetik interpretatzeko orientabideak ematen zaizkio: nola antolatu jarduerak, nola sustatu ikasleen parte-hartzea eta nola uztartu planifikazioa eta malgutasuna.
  • Elkarrizketan azpimarratzen da irakaslearen eginkizuna ez dela materiala mekanikoki aplikatzea, baizik eta ikasleen beharretara egokitzea eta komunikazio-ekintzaren zentzua mantentzea.

Elkarrizketan, Neusek azpimarratzen du sekuentzia didaktikoaren osagaien koherentziaren garrantzia; izan ere, ikasleak sekuentziaren bukaera aldean hizkuntza modu naturalean erabiltzeko erronkara iristeko, ondo antolatua egon behar du unitateak, segida egokiarekin: jarduerak ezin dira izan bakoitza “bere aitarena eta amarena”, eta erredundantzia sekuentzian zehar ezin da lortu “astunak izanez” eta gauzak edo gaiak etengabe errepikatuz. Ikuspegiak ikaslea erdigunean jarri eta mantendu behar du, jardueraren beraren gainetik; izan ere, jardueraren bukaera ez da hautemangarria hasieratik, eta berdina izan talde guztietan, ezaugarri nagusienetakoa haren malgutasuna baita.   

Irakaslegai edo hasiberriarentzat azken ekintza komunikatibo baten diseinuaren gaineko aholku-sorta ematen du Sansek aholku, Herrerak eskatuta:  

  • Helburua argi izatea. Bukaerako jarduera diseinatzean, irakasleak oso garbi izan behar du zer komunikazio‑erronka proposatu nahi dien ikasleei. Jarduerak ez du izan behar “apaingarri” bat, baizik eta sekuentzia osoaren zentzua emango duen unea.
  • Benetako komunikazio‑egoera bat planteatzea. Jarduerak egoera erreal edo errealistetan oinarritu behar du, ikasleek hizkuntza modu naturalean eta helburu jakin batekin erabil dezaten. Ez da nahikoa hiztegia edo egitura gramatikalak “praktikatzea”; ikasleak zerbait lortzeko komunikatu behar du.
  • Malgutasuna eta egokitzapena. Bukaerako jarduera ez da talde guztietan berdina izango. Irakasleak bere ikasleen ezaugarriak, motibazioak eta erritmoak kontuan hartu behar ditu, eta jarduera moldatzeko prest egon behar du, betiere helburu komunikatiboa galdu gabe.
  • Sekuentziarekin koherentzia mantentzea. Bukaerako jarduera ez da isolatutako ariketa bat izan behar. Aurreko jarduerek pixkanaka ikaslea erronka horretara eramaten dutela ziurtatu behar da: hizkuntza‑input egokia, praktikatzeko aukerak, laguntza‑maila egokia eta progresio logikoa. Ikaslea erdigunean jartzea — Jardueraren arrakasta ez da neurtzen irakasleak zenbat azaldu duen aztertuta, baizik eta ikasleak zenbat komunikatu duen. Irakaslearen eginkizuna dinamizatzea, laguntzea eta behar denean orientatzea da, baina inoiz ez jarduera bere gain hartzea.

 L171 podcastaren laburpen-irudia

 

Irudia: ChatGPT erremintaz egina

Erreferentziak

Herrera, F. (anfitrioia). (2026, otsailaren 21). Una charla con Neus Sans. [Audio podcast-atala]. LdeLengua. https://eledelengua.com/gente-al-dia-ldelengua-171/

  

Other interesting content

L de Lengua

Unitate didaktiko bat planifikatzea

Neus Sans eta Pablo Garrido izan dira L de Lenguaren 133 podcasteko gonbidatuak; unitate didaktikoaren planifikazioa izan dute hizketagai.
Libururaren azala

"La gestión del aula de español. Desafíos y actuaciones" liburuaz (Herrera, F. eta Sans, N. [ed.])

"Cuadernos de didáctica" bildumako zazpigarren liburuki honek ikasgelako dinamikei eta ikasgelaren kudeaketari buruz dihardu. Liburuaren helburu nagusia irakasleei laguntzea da, ikasgela ikasteko ingurune eraginkor bihur dadin. Liburuak bost atal ditu (ikasgelak, egoerak eta dinamikak, ikasleak, irakasleak eta baliabideak/inguruneak), eta atal bakoitza gai horretan adituak diren egileen artikuluez osatua dago.