Didakteka handitu egin da: "erakunde-planteamenduak" esparru berria

Publicado: jueves, 19 de noviembre de 2026, 15:15
Irakasbil
Didakteka ataleko edukiak hobeto antolatzeko eta erabiltzaileei materialak aurkitzen laguntzeko, erakunde-planteamenduak izeneko kategoria berria sortu da Irakasbilen, dagokion etiketarekin. Bertan, euskaltegien eta autoikaskuntza-zentroen jarduerari erakundearen ikuspegitik heltzen dioten edukiak bilduko dira, besteak beste, egitasmoarekin, memoriarekin, antolaketarekin eta zuzendaritza-taldeen jardunarekin lotutakoak. Dagoeneko zenbait dokumenturi esleitu zaie etiketa berria. 
 
Izenak berak ikuspegi zabal horri erantzuten dio, erakunde-antolamendua baino harago doazen alderdiak ere barne hartzeko. Hala, gai horiei lotutako baliabideak toki berean biltzeaz gain, Didaktekan orain arte zeuden esparruak osatu nahi dira, euskaltegien eta autoikaskuntza-zentroen jardunaren erakunde-dimentsioari ere berezko lekua eginez.