Irakasbil
Foroak
Didakteka
Desgaitasun intelektuala. Ebaluazioa eta egiaztatzegintza.
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 14
- Bisitak: 809
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2020 irailaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, ezagutzaren gaineko gaitasuna mugatzen dien desgaitasuna duten ikasleen kasuan egokitzapenak egin dira egiaztatzegintzako B1 mailako azken hiru deialdietan. Egokitzapen horien berri emango da sarrera honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Inguru / -tik gora
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 900
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak dioenez, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da "inguru" hitza. Artikulurik gabe erabiltzen da. Izenlagun funtzioa betetzen du "-ko" atzizkiarekin. Pareko jokamoldea dute "X inguru(ko)’ eta "X-tik gorako" esamoldeek. Egun bestelako erabilerak ageri badira ere, nominatiboa ez den gainerako kasuetarako, beste esapide batzuetara jo beharko genuke.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Ikaskuntza kooperatiboaren zortzi printzipioak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 691
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Itzulpen Saileko "Ikaskuntza kooperatiboa gogoetaren ikuspegitik" liburuaren 2. kapituluan, ikaskuntza kooperatiboaren zortzi printzipio biltzen dira. Printzipio hauek guztiak elkarrekin erlazionatuak daude eta helduen irakaskuntzan ezagunak zaizkigu, hein handi batean:
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
"Insights into Senior Foreign Language Education" liburua (Marek Derenowski)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 1027
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aldaketa sozio-kulturalek eta gizartearen zahartzeak nolabaiteko interesa piztu dute adinekoen hezkuntzaren esparruan. Nolanahi ere, adinekoen hezkuntzaren gaiak ez du behar besteko arretarik izan oraindik. Horregatik, "Insights into Senior Foreign Language Education" liburuak giza zahartzearen prozesuari eta bizialdi osoko ikaskuntzaren filosofiari lotutako gai batzuk jorratzen ditu, arlo horrek ezinbestean ezagutza eta arreta handiagoa eskatzen duela iritzita.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Insausti Albisu, Izaskun
Juan Ferrer: entzun diezaiogun elkarri
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 4
- Bisitak: 675
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Dirudienez, oso erraza da elkarri entzutea, baina Juan Ferrer aholkulari eta hezitzaileak entzuteari buruzko azalpenak eman dizkigu bere blogeko artikulu honetan. Bere ustez, normalean ez diogu elkarri entzuten eta, ez entzutearen ondorioz, arazo edo galerak sor daitezke: esate baterako, lagunak edo lankideak galtzea eta, sarritan, baita gatazka-uneak ere.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
Eusko Jaurlaritzaren Aroa Plana: euskaraz gehiago eta errazago ikastea helburu
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko urriak 29
- Bisitak: 803
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Erakunde publikoetako Euskara Sustatzeko Ekintzak Plana ordezkatzera dator "Aroa" Plana (Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa). Planaren helburu nagusia honakoa da: gizarteak azken urteetan izan dituen aldaketei erantzun, eta gaur egungo testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea, gizarte ekitatibo eta justua eraikitzeko.
"Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences" liburua (J. Kornos eta M. A. Smith)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko urriak 29
- Bisitak: 959
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences" liburuaren ideia nagusia da hizkuntza-irakasleek ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonekiko gero eta kontzientzia handiagoa dutela eta hizkuntzen irakaskuntza inklusiboari buruzko ezagutza ere areagotu egin dela azken urteotan hizkuntza-irakasleen artean. Nolanahi ere, oraindik ere ohikoa da ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak hizkuntzak ikastetik salbuetsita geratzea, ikasketa horiek euren irismenetik kanpo daudela argudiatuta. Hala ere, badakigu, hizkuntza-irakasle askok ez dituztela ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen beharretara egokitzeko behar diren tresna pedagogikoak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Insausti Albisu, Izaskun
"La desmotivación en el aula de lenguas adicionales" liburua (Mª del Carmen Méndez)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko urriak 21
- Bisitak: 783
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Era labur bezain zorrotzean landu du María Mendez Santosek desmotibazioaren gaia atzerriko hizkuntzen edo hizkuntza gehigarrien eskolen eremuan. Xede nagusia da irakasleei aldagai indibidualen fenomenoari era gogoetasu eta praktikoan erantzuten laguntzea, horrelako ikasleen desmotibazioa ekidin dezaten.






