Jose Luis Muñoz Moreno eta Joaquín Gairín Sallán idazleek Diseño y desarrollo de las organizaciones educativas liburuaren 11. kapituluan etengabeko hobekuntza lantzen dute. Izan ere, erakundeak hobetzeko alternatiba berrien bila aritzeak berrikuntza bultzatzen du. Baina aldaketa berrikuntza bihurtzea nahi bada, garrantzitsua da kontuan izatea aldaketarako baldintzak, faseak eta aldaketa-eragileak. Hurrengo taulan, Gairin, Armengol eta Muñoz adituek Revista de Curriculum y Formación aldizkarian jasotako ikerketa baten ondorioak daude ikusgai.
Ezkerreko zutabean, berrikuntza egitean aztertu diren alderdiak bildu dituzte idazleek: zein diren berrikuntza egiten duten ikastetxeen ezaugarriak, baldintzak, mugak eta hobeto funtzionatzen duten egitasmoen ezaugarriak. Bigarren eta hirugarren zutabeetan, aldiz, arlo horietan kanpoko zein barneko eragileek egindako ekarpenak daude jasota.
Aztertutako alderdiak
|
Kanpoko eragileen ekarpenak
|
Barneko eragileen ekarpenak
|
Berrikuntza egiten duten ikastetxeen ezaugarriak
|
-
- Arazoak edo zailtasun-egoerak dira berrikuntzaren jatorria.
- Aldaketarako jarrera dute.
- Lidergo elkarbanatuak, informalak eta aitortuak dituzte.
- Lanbideari dagokionez, motibazioa eta ikuspegi positiboa dute.
|
-
- Tentsiorik gabeko giroa eta ilusioa da nagusi.
- Desberdintasunarekiko errespetua eta besteekiko espektatiba ona adierazten dute.
- Erakunde eta ingurunearekiko ikuspegi irekia dute.
- Zuzendaritza-taldeek konpromiso eta dinamismo handia dute.
- Irakasleak egonkorrak dira.
|
Berrikuntza egiten hasteko baldintzak
|
-
- Berrikuntzaren behar izatearen aldeko jarrera.
- Lantalde positiboa da: enpatiaduna, talde-kohesio eta harreman onak dituzte oinarrian.
- Egitasmo berriak bultzatu eta instituzionalizatzen dituzten zuzendaritza-taldeak eta irakasleak dira.
- Erakunde txikiek errazago bideratzen dute berrikuntza.
|
-
- Hobekuntzaren aldeko konpromisoa eta ilusioa dute.
- Arazoak elkarbanatzeko ohitura dute.
- Irakasleak animatzen eta bultzatzen dituzten zuzendaritza-taldeak dira.
- Irakasleen prestakuntza lantzen dute.
|
Berrikuntzarako arazo edo mugak
|
-
- Eskaini diezaioketen denborarako, berrikuntza anbiziotsuegia, konplexua eta zehaztu gabea da.
- Zentroaren irudia, nolakoa den eta berrikuntzan duten konfiantza egitasmo kolektibo moduan.
- Erakundeen aldetik inplikazio txikia dute.
- Lidergo konprometitua, egitasmoetan inplikatzeko eta egitasmoak onartzeko eragozpenik jartzen ez duena.
- Ikastetxeetako eguneroko errutinaren pisua.
- Baliabideen antolaketa eskasa: denbora, espazioa, materialak…
|
-
- Lantaldearen motibazioa, giza kalitatea eta inplikazioa.
- Ezegonkorra da irakasleen plantilla.
- Ez da ohikoa irakasleen autoebaluazioa.
- Mugatua da pertsonalaren parte-hartzea.
- Beharrezko baliabideen eskasia dute.
- Agerikoa da denbora falta.
- Diziplinetan oinarritutako curriculuma dute.
- Gehiegizko burokrazian galtzen dira.
|
Hobeto funtzionatzen duten egitasmoen ezaugarriak
|
-
- Behar berezietatik abiatzen dira.
- Zentroaren koherentzia hobetzen dute.
- Irakasleen hezkuntza-estrategietan eta irakaskuntzan eragiten dute.
- Irakasle gehiago inplikatzen dituzte.
- Familiak eta inguruneak kontuan hartzen dituzte.
- Luze irauten dute eta denboraren poderioz indartu egiten dira.
|
-
- Irakasle-taldearen koordinazioa handia da.
- Arazo praktikoetara bideratzen da.
- Berritu nahi duten pertsonak dira: bere buruaz seguru daudenak eta beldurrik ez dutenak.
- Egindakoaren ebaluazioa eta jarraipena egiten dute.
- Lana Sarean egiten dute.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Erreferentzia bibliografikoa:
- Muñoz Moreno, J.L. eta Gairín Sallán, J. (2022). Diseño y desarrollo de las organizaciones educativas. Dykinson, S.L.
-
Gairin, J., Armengol, C. eta Muñoz, J. L. (2010). La innovación educativa en las comunidades de Cataluña y Aragon. In Revista de Curriculum y Formación del Profesorado, 14-1, 215-236.
HABE liburutegian