Didakteka
XXIX. Jagon jardunaldia: lan-mundua eta aisialdi antolatua
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 172
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Euskarak lan-munduan eta aisialdian dituen erronkak aztertu ziren azaroaren 28an Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako XXIX. Jagon jardunaldietan, hizkuntza-foroan adierazi genuen legez. Hala, euskararen inguruko etorkizun-ikuspegiari buruzko bi ponentzia aurkeztu ziren bertan; iritziak jasotzeko tartea ere izan zen. Aisialdiari buruzkoa Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren baitan landu da; lan-eremuari dagokiona, berriz, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak landu du. Hona hemen egitarau osoa.
Euskararen gogoetagunea egitasmoa 2022ko azaroan aurkeztu zen; Euskaltzaindiaren Jagon sailaren barruan kokatzen da. Orduan azaldu zen legez, euskarak bizi duen egoera aztertu nahi da, hausnarketa horiek gizarteari bueltatzeko; azken finean, norabideak ikusten laguntzeko ekarpena izan nahiko luke, politikak erabakitzea erakunde publiko, gizarte-erakunde eta gainerako eragileei baitagokie. Erdigunea, etorkizun-ikuspegia edo bisioa marraztea, iraganaren ezagutzatik abiatuta, egungo diagnostiko sintetikoa eginda eta norabide traktore bideragarriak ekoiztea. Lau bat urtetan burutuko da egitasmoa, arloka ponentziak lantzea da asmoa, ikuspegi praktikoaz. Jon Sarasua da proiektuaren koordinatzailea eta Ibon Usarralde idazkari teknikoa; halaber, hamar laguneko kontraste-talde bat ere badago. Bideo bat ere badago egitasmoa aurkezteko: https://youtu.be/RplV04wn3uQ.
Lehenengo bi ponentziak honako hauek izan ziren: Euskararen biziberritze prozesuan etorkizun ikuspegia eta Euskararen egoeraren diagnostikoaren sintesia. Abiapuntuko bi emaitza hauek, egitasmoaren ezaugarriekin batera, 2024ko uztailean argitaratu dira. HABE Liburutegian badago liburua mailegagarri.
Langai dauden arloen artean, bereziki aipagarriak dira gure eremuari begira hezkuntzarena eta helduen euskalduntzearena. Izango dugu horren berri.