Padlet aplikazioaren erabilera euskara-eskoletan

Argitaratua: Thursday, 28 November 2024, 1:03 PM
www.padlet.com

Padlet online dagoen tresna edo horma-irudi bat da, eta ikasleek deskargatu beharrik gabe eta norbere posta elektronikoarekin erregistratuta soilik zernahi idatzi dezakete: beren lanak, zereginak eta, oro har, artxiboak igo. Tresna hau ideiak, argazkiak, bideoak, iritziak edota baliabideak besteekin partekatzeko erabili daiteke. Hortaz, oso tresna indartsua da elkarlanean aritzeko.


Interfazea oso erraza eta bisualki oso erosoa da, minutu gutxitan ikasteko gune bat sortzeko aukera ematen duena. Doako online-bertsioak gehienez ere hiru padlet edo horma-irudi sortzeko aukera ematen dio erabiltzaile bakoitzari. Hiru horiez gain, beste erabiltzaile batzuek sortutakoetan ere parte hartu daiteke.

Sorkuntzaren lehen urratsean, padlet tresnaren antolaketari formatua emango dioten hainbat txantiloiren artean aukera daiteke. Honako hauek dira aukera horietako batzuk: Muro (horma edo eduki-paketea), Lienzo (nahi den bezala banatu, taldekatu eta lotzen da edukia), Cronologia (blog baten moduan, goitik behera antolatzen da edukia), Tablero (koadro-errenkadez osatzen da edukia), Lista (zutabetan bereizitako edukia) eta Mapa (munduan kokatutako edukia).


Aukera-sorta zabala eskaintzen du tresna honek, eta, ondorioz, pertsona bakoitzak ikasgelako bere errealitatera egokitutako erabilera eman diezaioke. Azkenean, oso tresna balioaniztuna da, eta, beharren arabera, irtenbide interesgarriak eta eraginkorrak sortu litezke.
Adib.: https://padlet.com/amayaurroz/proba-dm9jiec2qr4pdgcm


Aplikazio horren erabilera nahikoa sinplea denez, irakasleak ez du lan handirik egin behar izaten eta ikasleak motibatuta egon ohi dira interfaze erakargarri horri esker.


Aplikatu daitekeen metodologia eta didaktika

Padlet aplikazioaren aukera horiek guztiek "blended learning" (jardun biko ikaskuntza) metodologian murgiltzeko eta "ikasketa kooperatiboa" indartzeko aukera eman dezakete, ikasleak autonomoagoak baitira eta gaitasun digitala hobetzen baitute ikaskideekin lankidetzan.

Segidan, zenbait padlet edo horma-irudi erabiltzeko aukera:

1. aukera: ikasle bakoitzak edukia igotzeko zutabe bat duen gela osorako padlet aplikazioa. Ikasgelan erabili daiteke, une horretan gelako gailuekin egiten ari garen ataza/produktu/jarduera zehatz bat gordetzeko. Etxean ere erabiltzen segi dezakete ikertutako edukia gordetzeko edo zeregin txikiak egiteko.
Adib.: https://padlet.com/amayaurroz/nire-lehen-padleta-2jhm4j91c6t6uf3i


2. aukera: talde bakoitzak edukia igotzeko zutabe bat duen gela osorako padlet bat. Batez ere, ikasgelan erabiltzen da. Taldeka edukiak bilatzeko, antolatzeko, iragazteko eta eransteko modu bizkorra da, proiektuka lan egiten denean.
Adib.:


3. aukera: talde bakoitzak padlet bat, proiektu baten barruan. Proiektuetan Oinarritutako Hizkuntzen Irakaskuntzan (POHI) lan egiteko aukerarik onena da honako hau, etxetik edo ikasgelatik. Talde bakoitzak dagokion padletera sartzeko gakoa du, eta oso erosoa da aurrez aurrekoa ez den lankidetzarako. Beraz, aukera hau ikasleek kontua badute eta erregistratzen badira soilik egongo da eskuragarri; horrela, talde bakoitzeko padlet bat sortu ahal izango dute, irakaslearekin partekatuta.

4. aukera: ikasle bakoitzak bere padlet-horma, portfolio gisa. Aurreko adibidean bezala, irakasleak ezingo luke ikasle bakoitzeko padlet horma-irudi bat sortu doako bertsioarekin (hiru erabiltzeko muga dago, gaur egun). Beraz, posta-kontuak dituzten ikasleek erregistratzeko aukera izango dute, bakoitzak berea sortzeko.


 


Informazio osagarria:
Instituto nacional de tecnologias educativas y de formación del profesorado.  Center for Systems Science and Engineering (INTEF). (2019ko abuztua). PADLET como aula virtual. https://intef.es/observatorio_tecno/padlet/

Show comments