H5P aplikazioaren erabilera ikasgelan

Argitaratua: Tuesday, 18 February 2025, 9:52 AM
H5P

H5P tresna digital bat da, HTML5 teknologiaren bidez eduki interaktiboak sortzeko aukera ematen duena. Irakasleek baliabide hau erabil dezakete beren eskoletan jarduera dinamikoak eta parte-hartzaileak garatzeko, eta egokia izan daiteke jardun biko irakaskuntzan, besteak beste.

1. H5P Zer da?
  • H5P software libreko tresna da, Moodle bezalako plataformetan txerta daitekeena.
  • Eduki interaktiboak sortzeko eta partekatzeko aukera ematen du: bideoak, galderak, aurkezpenak, jolasak eta abar.
  • Erabiltzaileek sortutako edukiak berrerabili eta egokitu daitezke.
2. H5P nola erabili?

Bi aukera daude H5P erabiltzeko:

  1. H5P plataforman sartuta, kontu bat sortuz: https://h5p.org/.
  2. Norbere zentroko Moodlen barneko H5P aplikazioa erabiliz.
3. H5Pa ikasgela birtualean integratzeko jarraibideak:
  • Moodlen “Gehitu jarduera edo baliabidea”n  klik egin eta  "H5P jarduera bat gehitu" aukeratu: eduki berria sortu edo lehendik dagoen bat kargatu.
gehitu irudia
  • Bete edukiaren informazioa: Gehitu testuak, irudiak, audioak edo bideoak zure jarduera pertsonalizatzeko.
  • H5P edukiak edukien banku batean daude, eta behealdeko “Eduki-bankua”n klik egin daiteke, lehendik dagoen baten bat erabili eta aldatu ahal izateko.
  • “Gehitu” sakatu eduki zehatz bat eransteko eta sortzeko, edo bestela, “Igo” sakatu sortua dugun edukia igotzeko.
  • Hautatu jarduera-mota: H5Pak eskaintzen dituen hainbat aukeraren artean hauta dezakezu helburuaren arabera, hala nola:

    Galdera-multzoak egiteko

    (Accordion)

    Hutsuneak betetzeko

    (Advanced fill the blanks)

    Egutegi bateko hilabete multimedia sortzeko

    (Advent Calendar)

    Irudi-sekuentziak egituratzeko

    (Agamotto)

    Bideo interaktiboak gauzatzeko

    (Interactive Video)

    Liburu interaktiboak egikaritzeko

    (Interactive Book)

    “Drag&Drop” ariketak diseinatzeko irudiekin

    (Drag&Drop)

    Berehalako feedbackarekin idazlanak sortzeko

    (Essay)

    Gurutzegramak egiteko

    (Crossword)

    Memoria-jolasak sortzeko

    (Memory Game)

  • “Crossword” jarduera aukera dezakezu gurutzegrama bat sortzeko, eta ikasgelaren interesetarako moldatu, hala nola hiztegiko atal edo gai jakin bat landu nahi bada, adibidez.

gurutzegrama1

gurutzegrama2
  • Sortutako jarduerak automatikoki ebaluatu daitezke, Moodleko kalifikazio-liburura bidaliz.

kalifikatu

  • Sortutako jarduera edukien banku horretan gordetzen da, eta deskargatu (“berrerabili”) edo txertatu (“enbotatu”) daiteke, hau da, sortutako jarduera hori Moodlera igo edo Moodlen txertatu.


4. Gomendioak eta onurak
  • Plataforma eta gailu gehienekin bateragarria da.
  • Ez da programazio ezagutzarik behar.
  • Baliabide didaktiko ugari berrerabili eta egokitu daitezke.
  • Ikasleen parte-hartzea sustatzeko tresna bikaina da.


H5P erabiltzea aukera aparta da irakasleentzat, eduki interaktibo eta dinamikoak erraz sortzeko. Ausar zaitez probatzera!


 


Gehiago sakontzeko:
Instituto nacional de tecnologias educativas y de formación del profesorado.  Center for Systems Science and Engineering (INTEF). (2019ko abuztua). H5P: crear, compartir, evaluar, reutilizar, etc. https://intef.es/recursos-educativos/observatorio-de-tecnologia-educativa/detalle-observatorio/?id=29818.


Beste eduki interesgarriak

www.padlet.com

Padlet aplikazioaren erabilera euskara-eskoletan

Padlet online dagoen tresna edo horma-irudi bat da, eta deskargatu beharrik gabe ikasleek zernahi idatz dezakete horma horretan: beren lanak, zereginak eta, oro har, artxiboak igo. Tresna hau ideiak, argazkiak, bideoak, iritziak edota baliabideak besteekin partekatzeko erabili daiteke. Hortaz, oso tresna indartsua da elkarlanean aritzeko. Sarrera honetan, padlet aplikazioari zein erabilera eman diezaiokegun labur azaltzen da.