Prestakuntza-jarduerak
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2024-2025 ikasturtea (3. edizioa)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Bisitak: 818
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk hirugarrenez eskainiko du Jardun bikoa helduen euskalduntzean prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Orobat, partaideen gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria izango da.
Bi ikastarok osatzen dute 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2024ko ekainaren 17tik 24ra bitartean izango da.
Ikastaroa |
Atala |
Tutoreak |
Orduak |
Prezioa |
Epea |
Jardun bikoa I |
Plataforma: Bi mundu plataformaren bitartez konektatzea |
Ana Rodríguez eta Fidel Vegas |
40 |
95,42 € |
2024/10/03 – 2024/11/07 |
Jarraipena: Ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea |
Ana Rodríguez eta Fidel Vegas |
2024/11/13 – 2024/12/18 |
|||
Jardun bikoa II |
Autonomia: Ikasleen autonomia sustatzea |
Andoni Tolosa eta Marga Ibañez |
40 |
95,42 € |
2025/01/15 – 2025/02/20 |
Ebaluazioa: Ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea |
Andoni Tolosa eta Marga Ibañez |
2025/02/26 – 2025/04/03 |
Lehen ikastaroak (Jardun bikoa I) bi atal izango ditu:
- Plataforma: Inguru birtual eraginkorra, aurrez aurreko ikasprozesua, ikuspegi kolaboratiboa, era sinkrono eta asinkronoa nola uztartu.
- Jarraipena: Tutoretza, feedbacka, pantaila bidezko grabazioa (bideoz emandako feedbacka).
Bigarren ikastaroak (Jardun bikoa II) beste bi atal izango ditu:
- Autonomia: Ikasleei ikasten laguntzeko estrategiak garatzeko laguntza; bai plataforma erabiltzean, bai jarduerak bakarka edota elkarlanean egitean.
- Ebaluazioa: Xedea da ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea.
Prestakuntza-egitasmo honetako lehendabiziko ikastaroan matrikulatu ahal izateko, klik egin behar da IRAKASBILeko esteka honetan eta aurrematrikulaziorako formularioa bete. Matrikulazio-prozesuan, lehentasuna izango dute bi ikastaroak jarraian egiteko asmoa adierazten dutenek, baita 2023-24 ikasturteko 2. edizioan bi ikastaroetako bat egin zuten irakasleek ere.