Didakteka
"(Enseñar a) leer y escribir con IA generativas" artikuluaz (Daniel Cassany)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Trebetasunak:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Trebetasunak:
- Bisitak: 156
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
ChatGPT, Gemini edo Deep-L bezalako adimen artifizial sortzaileko aplikazioak komunitatearen praktika letratuak eraldatzen ari dira, irakurle eta idazleen laguntzaile eraginkorrak izan baitaitezke. Testuinguru horretan, AASa Bigarren Hezkuntzan edota Goi Mailakoan sartzeak dakartzan balizko onurei eta arrisku etikoei buruzko ikuspegi zabala azaltzen du Cassanyk artikulu honetan, oso bibliografia oparo eta eguneratuan oinarrituta.
Adimen artifizialaren esparruko oinarrizko kontzeptuei erreparatzen die, besteak beste adimen artifizial sortzailea, hizkuntza-eredua, algoritmoa edo prompta. Halaber, historian izan duen garapenari erreparatu dio; egun dauden erremintei eta horien atzean dauden enpresei eta pertsonei ere eman die begiratua.
Zenbait profesionalen praktika letratu adituen adibideak ematen ditu ondoren, ikerketa batean emaitzak azalduz. Profesionalen jokabideak hasiberrien praktikekin alderatzen ditu gero; horrek AASaren erabileraren zikloaren oinarrizko zazpi etapak zirriborratzeko bide ematen dio.
Irakasle eta ikasleentzat AASk eskaintzen dituen aukerak lantzen ditu, baita ez ikusiaren egiteak izan ditzakeen ondorioak. Azken finean, ikasleak teknologia horiekin modu kritikoan elkarreragiteko prestatu behar direla proposatzen du. AASa erabiltzean, emaitzak kanpoko iturriekin egiaztatu behar dira eta ekarpen pertsonalak egin. Hala, eskolan baliatzeko protokolo didaktiko bat ere aurkezten du, ikaskuntza autorregulatuaren eta adaptatiboaren garrantzia azpimarratuta.
Bukatzeko, “posplagioa” kontzeptua aurkezten du eta aro horri zein gizakia/AAS idazketa hibridoari buruz hausnartzen du. Jarrera kritiko eta sortzailearen alde egiten du, hezitzaileek tresna horiek modu etiko eta eraginkorrean integratu ahal izan ditzaten, ingurune digitalaren erronketara egokituz.
Erreferentzia bibliografikoa
Cassany, D. (2024). (Enseñar a) leer y escribir con inteligencias artificiales generativas: reflexiones, oportunidades y retos. Enunciación, 29(2). https://revistas.udistrital.edu.co/index.php/enunc/article/view/22891