Irakasbil
Foroak
Didakteka
Hizkuntza-jardueren ikuspegi integratua hizkuntzen irakaskuntzan (Soto Aranda, B., Penas Ibáñez, M.ª A. & Ivanova, O.)
- Didakteka
- Created: 12 March 2025
- Visits: 664
- Comments: 0
- Favorites: 1
'Paradigmas lingüísticos en la enseñanza y aprendizaje de lenguas' liburuaren seigarren kapituluaren izenburua honako hau da: “Didactica de las actividades lingüisticas implicadas en el aprendizaje de lenguas”. EEMBaren Liburu osagarriko komunikazio-moduak lantzen dira ikuspegi integratu batetik. Seigarren kapituluak hizkuntza-trebetasunen ikuspegi integratua eskaintzen du, irakasleei teoria eta praktika uztartzen laguntzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Edukiak:
- Autonomia
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
Adimen artifizialarekin euskara praktikatzeko aukera
- Didakteka
- Created: 7 March 2025
- Visits: 1378
- Comments: 0
- Favorites: 0
Sarrera honetan, adimen artifizialaren bidez euskaraz hitz egiteko aukera bat aurkezten da. Adimen artifizialaren bidez. Gaur egun, ChatGPT mugikorretarako aplikazioak, esaterako, "Advanced Voice" funtzioa eskaintzen du, eta, horri esker, erabiltzaileek euskaraz hitz egin dezakete, eta, nahi izanez gero, aldi berean edo elkarrizketaren ondoren, transkripzioa ikusi ere bai. Tresna honek mintzamena lantzeko eta hizkuntza-gaitasuna hobetzeko baliabide berriak eskaintzen ditu. Funtzio hori aktibatzeko, aplikazioa deskargatu eta mikrofonoaren ikonoa sakatu besterik ez da egin behar. Adimen artifiziala lagungarri izan daiteke euskara praktikatzeko, urrutiko mintzalagun digital gisa erabiliz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Interaction
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
Aurten ere, abian da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina
- Didakteka
- Created: 6 March 2025
- Visits: 1124
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Ni feminista naiz" kanpainaren leloak aldarrikatzen du feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena, baita berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman ere. Era berean, erakusten du feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela. Horretaz gain, komunikabideetan, kanpoko euskarrietan, eta sare sozialetan ikusgai jartzeko kanpainari buruzko materialak ere sortu dira: kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak… eta ikusgai daude Emakundeko web-orrian.
Gainera, aurten, parte hartzeko, herritarrei proposatzen zaie sare sozialetan #NiFeministaNaiz traola erabiliz selfie-ak partekatzea, eta, beraz, atera zure selfie feminista, erabili traola eta zabaldu zure mezua.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
Elkarrizketa Laura Acostarekin
- Didakteka
- Created: 5 March 2025
- Visits: 776
- Comments: 0
- Favorites: 0
LdeLengua saio honetan, Francisco Herrerak elkarrizketa bat izan du Laura Acosta Ortegarekin, Northeastern University London-en ikertzaile eta irakaslearekin, ELEko (Español como Lengua Extranjera) ikasgelan ahozko elkarreragina irakasteari eta aztertzeari buruz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Interaction
- Gaitasun komunikatiboa
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
“Estrategias de aula y producción de materiales didácticos” (Javier de Santiago-Guervós)
- Didakteka
- Created: 27 February 2025
- Visits: 747
- Comments: 0
- Favorites: 1
Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE liburuan Javier de Santiago-Guervós irakasleak idatzitako 5. kapituluan, gelako estrategiez eta material didaktikoen ekoizpenaz dihardu: “Estrategias de aula y producción de materiales didácticos”.
Erreferentzia bibliografikoa:
Javier de Santiago-Guervós. (2021). Estrategias de aula y producción de materiales didácticos. In C. Arrieta Castillo (ed.), Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE (143–186 or.). Udima.
H5P aplikazioaren erabilera eskolan
- Didakteka
- Created: 18 February 2025
- Visits: 925
- Comments: 0
- Favorites: 0
H5P tresna digital bat da, HTML5 teknologiaren bidez eduki interaktiboak sortzeko aukera ematen duena. Irakasleek baliabide hau erabil dezakete beren eskoletan jarduera dinamikoak eta parte-hartzaileak garatzeko, eta egokia izan daiteke jardun biko irakaskuntzan, esaterako.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Moodle trikimailuak
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina
- Didakteka
- Created: 11 February 2025
- Visits: 748
- Comments: 0
- Favorites: 1
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina aztertu dute Paula Elosuak eta David Lasabagasterrek artikulu honetan, 'An analysis of the impact of the L1 on bilinguals’ writing competence', Journal of Second Language Writing aldizkarian argitaratua. Orain arte, bigarren hizkuntzaren (H2) jabetzearen eta, bereziki, H2ren idazmenaren ikerketa-eremuetan ingelesa izan da gehienetan aztergai. Hala ere, ikertzaile ugariren iritziz, bada garaia ingelesaz bestelako hizkuntzak kontuan hartzeko, eleaniztasuna baita ohikoena eta ez salbuespena, mundu osoan. Zehazki, hizkuntza gutxituak ez dira aintzat hartuak izan H2ren idazmenari buruzko bibliografian, eta ikerlan honek hutsune hori bete nahi du.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- L1
- L2
"Autoras que desafían el canon: subtitulación didáctica, su efecto en el aprendizaje de lenguas y en la conciencia de género" (Tinedo Rodríguez. A.J.) liburuaz
- Didakteka
- Created: 29 January 2025
- Visits: 792
- Comments: 0
- Favorites: 1
Antonio Jesus Tinedo Rodriguez irakaslea da honako izenburu hau duen liburuaren egilea: "Autoras que desafían el canon: subtitulación didáctica, su efecto en el aprendizaje de lenguas y en la conciencia de género". Liburu honetan, ikus-entzunezko itzulpen didaktikoa ardatz gisa planteatzen da, hainbat testuren bidez, emakumezko autore ezagunen bizitzak eta obrak hizkuntzen ikasgelara eramateko. Itzulpen pedagogikoa bitarteko gisa erabiliz, eta ez helburu gisa, hizkuntza-gaitasunak hobetzen direla azpimarratzen du. Itzulpen pedagogikoa, gainera, EEMBaren Liburu osagarrian bitartekotzaren barruan jasotzen da, bitartekotza-gaitasuna hobetzeko itzulpen-jarduera gisa, hala nola idatzizko testu bat ahoz itzultzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara







