Adimen artifizialarekin euskara praktikatzeko aukera

Argitaratua: Friday, 7 March 2025, 10:10 AM
AArekin sortutako irudia

Teknologiak hizkuntzen ikaskuntzan gero eta aukera gehiago eskaintzen ditu, eta adimen artifiziala lagungarria izan daiteke euskara praktikatzeko. Adibidez, telefono mugikorretarako ChatGPT aplikazioan ahots bidezko elkarrizketak egiteko aukera dago, "Advanced Voice" funtzioari esker. Funtzio hori erabiliz, mikrofonoaren ikonoa sakatu eta euskaraz hitz egin daiteke, eta, nahi izanez gero, testuaren transkripzioa aldi berean edo elkarrizketaren ondoren ikusi ere bai. Elkarrizketa amaitutakoan, berrikusteko eta hobetzeko baliagarria izan daiteke.

Funtzio hori erabiltzeko, honako urrats hauek jarraitu behar dira:

1. Deskargatu ChatGPT aplikazioa zure telefono mugikorrean (Android edo iPhone). Ireki “Play Store” zure Android gailuan edo “App Store” zure iOS gailuan. Bilaketa-koadroan, idatzi “ChatGPT” eta sakatu “Bilatu”. Instalatu ezazu eta ireki aplikazioa erabiltzen hasteko.

logoa

2. Konturik ez baduzu, sortu kontu bat ("sign up") zure e-mail kontu batekin. Gero, hasi saioa OpenAIko ChatGPTko zure kontuarekin.

hasiera
3. Mikrofonoaren aldameneko uhinaren ikonoan sakatu pantailaren behealdean, eta ahots bidezko elkarrizketa hasiko da. Aukeratu zein ahots-mota nahi duzun, eta eman denbora-tarte bat aplikazioak hitz egiten bukatu arte. 

hasiahotsa

4."Advanced Voice" funtzioa aktibatuta badago, euskarazko elkarrizketa izateko aukera izango duzu OpenAIko ChatGPTn.
Ez da perfektua, baina euskaraz aritzeko baliagarria izan daiteke. Horretarako, zure erabiltzailearen “Settings”-era (ezarpenak) joan behar duzu, eta “Personalization” (pertsonalizatzea) sakatuta, hizkuntza beti euskaraz izateko aukera izango duzu. Bertan, zure rola ere esleitu dezakezu.

pertsonalizatzea
Beraz, adimen artifiziala baliatuz, euskaraz hitz egiteko aukera berriak daude, eta animatu zaitezke probatzera. Zuen esperientzia partekatu nahi baduzue, hemen duzue txoko bat.


Beste eduki interesgarriak

Egoitz Etxeandia

"Adimen artifiziala (AA) erabiltzeko irizpideak" web-mintegia

Egoitz Etxeandia adituak "Adimen artifiziala (AA) erabiltzeko irizpideak" mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. Mintegi honetan, euskara-eskolak ematean AA erabiltzeko irizpideak eta zenbait erabilera-modu aztertuko dira. Mintegia bi saiotan banatuko da: 1. Saioa (2025/01/30). Oinarrizko ezagutza: instrukzio praktikoak, promptak nola egin, aluzinazioak, sesgoa, alderdi etikoa... 2. Saioa (2025/03/06). Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako gaiak: klaseen planifikazioa, material didaktikoa egin, ebaluazio-errubrikak, irudiak...