Prestakuntza-jarduerak

"Adimen artifiziala (AA) erabiltzeko irizpideak" web-mintegia

Published: Friday, 17 January 2025, 10:13 AM
Egoitz Etxeandia

Egoitz Etxeandia adituak Adimen artifiziala (AA) erabiltzeko irizpideak web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. 

Mintegi honetan, euskara-eskolak ematean AA erabiltzeko irizpideak eta zenbait erabilera-modu aztertuko dira. Mintegia bi saiotan banatuko da:

                     1. Saioa (2025/01/30). Oinarrizko ezagutza: instrukzio praktikoak, promptak nola egin, aluzinazioak, sesgoa, alderdi etikoa...
                     2. Saioa (2025/03/06). Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako gaiak: klaseen planifikazioa, material didaktikoa egin, ebaluazio-errubrikak, irudiak...

    • Egunak: urtarrilaren 30ean (osteguna) eta martxoaren 6an (osteguna).
    • Ordua: 13:00 - 14:30
    • Online: Teams

    Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu esteka honetan aurkituko duzun formularioa, urtarrilaren 17tik 23ra. Web-mintegira konektatzeko lotura eta jarraibideak aldez aurretik jasoko dituzu.


    Oharrak:

    • Gehienez, 30 partaide onartuko dira. Behar izanez gero, beste saio bat antolatuko da aurrerago.
    • Praktikoa izango da web-mintegia eta tailer-kutsua izango du. 
    • Ez da ziurtagiririk emango.


      Jarraian duzu Egoitz Etxeandia adituari buruzko informazio osagarria:

      Hezkuntza-sektorean AAren eragina ikertzen eta aholkularitza lanak eskaintzen ditu, eta AIEDUtech erakundearen sortzaileetako bat da. Teach For All eta Harvard Unibertsitatearekin lankidetzan dihardu, STEAM metodologia eta proiektuak maila globalean integratzea ardatz duen ikerketa-proiektu batean. Urteko Irakasle Ekintzailearen Sari Nazionala jaso zuen 2021ean eta Euskal Herriko STEAM saria 2023an.

      Other interesting content

      AArekin sortutako irudia

      Adimen artifizialarekin euskara praktikatzeko aukera

      Sarrera honetan, adimen artifizialaren bidez euskaraz hitz egiteko aukera bat aurkezten da. Adimen artifizialaren bidez. Gaur egun, ChatGPT mugikorretarako aplikazioak, esaterako, "Advanced Voice" funtzioa eskaintzen du, eta, horri esker, erabiltzaileek euskaraz hitz egin dezakete, eta, nahi izanez gero, aldi berean edo elkarrizketaren ondoren, transkripzioa ikusi ere bai. Tresna honek mintzamena lantzeko eta hizkuntza-gaitasuna hobetzeko baliabide berriak eskaintzen ditu. Funtzio hori aktibatzeko, aplikazioa deskargatu eta mikrofonoaren ikonoa sakatu besterik ez da egin behar. Adimen artifiziala lagungarri izan daiteke euskara praktikatzeko, urrutiko mintzalagun digital gisa erabiliz.