Irakasbil
Didakteka
Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Larzabal Bengoetxea, Itziar

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Larzabal Bengoetxea, Itziar
- Visits: 1080
- Comments: 1
- Favorites: 0
Irakasleen eguneroko jardunean ChatGPT moduko tresnak naturaltasunez erabiltzen diren garaiotan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatutako "Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida" ez da teknologia berrien aurkezpen soil bat, izan ere, hausnarketa didaktikoa planteatzen du adimen artifizialaren (AA) erabilera arduratsua eta pedagogikoki egokia egin nahi duten irakasleentzat. Hauexek dira gidaren xede nagusiak:
- Teknologia horien inguruan hausnartzeko lagungarri izatea.
- Hezkuntzaren esparruan AAk erabiltzeko orientabide argiak eskaintzea.
Gida, berez, hezkuntza etapa eta arlo guztietako irakasleei bideratuta egon arren, hainbat puntu oso baliagarriak izan litezke helduen euskalduntzean aritzen diren irakasleentzat, besteak beste:
- Adimen artifizialek nola funtzionatzen duten
- Adimen artifizialen arriskuak eta mugak
- Adimen artifizialen legediak
- Irakasleentzako adimen artifizialeko baliabideen aukeraketa
- Txatbotak erabiltzeko aholkuak
- Irakasleek zertarako erabil ditzakete adimen artifizialak
- Autoretza adimen artifizialaren aroan
Hala, gidak modu ulergarrian azaltzen ditu arestian aipaturiko puntuak eta ezinbesteko erreferentzia da hezkuntza-eremuan ari direnentzat. Ez du teknofilia sustatzen, ezta teknofobia ere: orekatua, praktikoa eta etikoa da. Irakasleek, gida horren bidez, AAren erabilera pedagogikoari buruzko ikuspegi argia eta eguneratua eskura dezakete, euren jardunean sortzen zaizkien zalantza eta dilema etikoei erantzuna emanez.

