Didakteka
“Estrategias de aula y producción de materiales didácticos” (Javier de Santiago-Guervós)
Argitaratua: Thursday, 27 February 2025, 8:48 AM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Bisitak: 181
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE liburuan Javier de Santiago-Guervós irakasleak idatzitako 5. kapituluan, gelako estrategiez eta material didaktikoen ekoizpenaz dihardu: “Estrategias de aula y producción de materiales didácticos”.
Kapituluaren sarreran dioen moduan, eskolak emateko edukiak planifikatu behar izaten dira, eta sekuentziazio egoki baten bidez bideratu. Ondorioz, eskola-ordu gehienetan ariketak, jarduerak eta zenbait praktika didaktiko egiten dira, ikasitakoa finkatzeko eta ikasten ari garen hizkuntza erabiltzeko. Bi motatakoak izaten dira unitate didaktikoetan programatzen diren jarduerak:
Askotariko jarduerak eta helburu argia dutenak erabili behar dira; alegia, zer ikasteko gauza izango diren ikasleak praktika hori gauzatzean; zertarako balio duen, zer hiztegi ikasiko duten, zein egitura landuko duten, zer egiten jakingo duten, egokiak diren (iraupena, zailtasun-maila, gaiak, materialak, etab.). Jarduerarik motibagarrienak izango dira ikasleen jarrera aktiboa sustatzen dutenak.
Jarduera amaitutakoan, berriz, honako galdera hauei (esaterako): Balekoa da (zergatik)? Erabilgarria beste talde batzuetarako (zeinetan)? Zer eragozpen dute? Beste era batera erabil liteke? Zer aldaketa txertatuko ditut hobetzeko? Denek parte hartu dute? Zer estimatu dute gehien ikasleek? Zer arazo sortu da? Lortu al da helburua?
Beste alde batetik, ikasten ikasteko estrategiak irakatsi behar dizkie eta, horrela, ikasprozesuan zehar ikasi duena aberastuko du ikasleak. Funtsezkoa da, irakaslearen ekimenez, ikasleak hizkuntzaren erabilerari buruzko kontzientzia izatea eta gogoeta egitea, bai bere buruaz bai ikasprozesuaren nondik norakoez.
Estrategien arloa sakon lantzen da liburuan, eta bi multzo handitan banatzen ditu estrategia-motak:
Egileak dioenez, antzeko errealitateak izendatzen dira ataza, proiektu edota simulazio hitzak baliatuz. Fernández López aipatuz, proiektua ataza baino jarduera sakonagoa edota luzeagoa da, eta proiektuetan zenbait ataza gara litezke azken ekintza komunikatiboa lortzeari begira. Esaterako, mendi-ibilaldia antolatzeko proiektuan, ataza batzuk diseina litezke helburu hori lortzeko: tokia hautatzea, bideari buruzko informazioa bilatzea, ibilbidea zehaztea, etab.
Ikus daitekeen bezala, helburua da hizkuntza bizitza errealean egin ohi den moduan erabiltzea: bidaia bat antolatzean, erosketak egitean, etxebizitza bat alokatzean, etab. Ondorioz, gure edozein egun aztertuta atera litezke ataza ugari, hasiera eta bukaera dutenak. Horrelakoetan, irakasleak jarraibideak eman eta material egokiak eskaintzen ditu. Esaterako, irratsaio bat antolatzea oso baliabide didaktiko egokia izan liteke hizkuntzak ikastean (elkarrizketak, erreportajeak, inkestak, albisteak, publizitatea, etab.).
Simulazio-egoeretan, ikasleak fikziozko komunikazio-egoera batean moldatu behar du (jokoak, antzerki laburrak, ipuinak, publizitatea...). Beraz, atazetako batzuk simulazioaren eremukoak izan litezke. Adibide asko jar litezke, baina ohiko bat da epaiketa bat antzeztea, rolak banatuz ikasleen artean (abokatua, epailea, akusatua, etab.). Debateak antolatzea ere jarduera interesgarria izan ohi da. Horrelakoetan, ikasleek proposaturiko gaiaren gainean eztabaidatuko dute, eta, aldez aurretik, irakasleak iritzia emateko zenbait esamolde azalduko ditu, diskurtsoa nola antolatu adieraziko du, etab.
Kapituluaren sarreran dioen moduan, eskolak emateko edukiak planifikatu behar izaten dira, eta sekuentziazio egoki baten bidez bideratu. Ondorioz, eskola-ordu gehienetan ariketak, jarduerak eta zenbait praktika didaktiko egiten dira, ikasitakoa finkatzeko eta ikasten ari garen hizkuntza erabiltzeko. Bi motatakoak izaten dira unitate didaktikoetan programatzen diren jarduerak:
a) Ikaskuntza-jarduerak. Horrelakoetan, xedea izaten da praktikara eramatea hizkuntza-edukiak, hizkuntzaren alderdi formalak lantzea, ikaskuntzaren kontrolerako jarduerak egitea, eta abar (“hutsuneak bete” modukoak, aukera anitzekoak, gurutzegrama bat edo letra-zopa, esaterako).
b) Komunikazio- edo elkarreraginezko jarduerak. Helburua da ikaslea elkarreraginean aritzea komunikazio-egoera jakin batean. Simulazioak edo dramatizazioak egokiak izan litezke komunikazio-jarduera moduan erabiltzeko.
b) Komunikazio- edo elkarreraginezko jarduerak. Helburua da ikaslea elkarreraginean aritzea komunikazio-egoera jakin batean. Simulazioak edo dramatizazioak egokiak izan litezke komunikazio-jarduera moduan erabiltzeko.
Askotariko jarduerak eta helburu argia dutenak erabili behar dira; alegia, zer ikasteko gauza izango diren ikasleak praktika hori gauzatzean; zertarako balio duen, zer hiztegi ikasiko duten, zein egitura landuko duten, zer egiten jakingo duten, egokiak diren (iraupena, zailtasun-maila, gaiak, materialak, etab.). Jarduerarik motibagarrienak izango dira ikasleen jarrera aktiboa sustatzen dutenak.
Gogoeta, material didaktikoa sortzean
Materiala erabili aurretik eta ondoren, honako galdera hauei erantzutea proposatzen da liburuan (adibidez): Guk geuk egin eta egiaztatu dugu jarduera? Argi daude jarraibideak eta lan egiteko modua? Ezarritako helburuaren araberakoa da? Eskaintzen al dira ereduak? Egokia al da inputa hartzaile, helburu eta maila horretarako? Trebetasun edo komunikazio-modu bat baino gehiago lantzen dira? Pentsatu al da zer-nola bideratu ebaluazioa?Jarduera amaitutakoan, berriz, honako galdera hauei (esaterako): Balekoa da (zergatik)? Erabilgarria beste talde batzuetarako (zeinetan)? Zer eragozpen dute? Beste era batera erabil liteke? Zer aldaketa txertatuko ditut hobetzeko? Denek parte hartu dute? Zer estimatu dute gehien ikasleek? Zer arazo sortu da? Lortu al da helburua?
Estrategiak ikasgelan
Jarduera horiek arrakastaz burutzeko, irakasleari dagokio, alde batetik, zenbait estrategia erabiltzea: azalpenak emateko, ulertarazteko, motibatzeko, akuilu gisa, ikas-irakas prozesuak hobetzeko, etab. Irakaslea da ikasleen gidari eta laguntzaile ikasgelan, eta horregatik lan egin behar du interakzio- eta enpatia-testuinguruetan, komunikazioa erraztu eta konfiantzazko giro batean, ikasleei aurrera egiten laguntzeko.Beste alde batetik, ikasten ikasteko estrategiak irakatsi behar dizkie eta, horrela, ikasprozesuan zehar ikasi duena aberastuko du ikasleak. Funtsezkoa da, irakaslearen ekimenez, ikasleak hizkuntzaren erabilerari buruzko kontzientzia izatea eta gogoeta egitea, bai bere buruaz bai ikasprozesuaren nondik norakoez.
Estrategien arloa sakon lantzen da liburuan, eta bi multzo handitan banatzen ditu estrategia-motak:
- Ikas-estrategiak (zuzenak eta zeharkakoak).
- Komunikazio-estrategiak (komunikazio-arazoak konpontzeko teknikak).
Jarduera komunikatiboak
Egileak, zenbait ariketa tradizional azaldu ondoren, jarduera komunikatiboen nondik norakoen berri ematen du: jarduera horien oinarrizko abiapuntua da ikasleak hizkuntza ikasten duela, ohiko komunikazio-egoeretan elkarreraginean aritu ahal izateko. Hortaz, jarduera komunikatiboetan gehiago lantzen da formaren esanahia, jariotasuna edo komunikazio-arrakasta, zuzentasuna baino. Izan ere, horrelakoetan helburua izan ohi da ikasleek benetan erabiltzea xede-hizkuntza, hizkuntza horren erabiltzaileekin komunikatzeko. Cerrolaza aipatuz, jarduera komunikatibotzat hartzeko ezaugarriak aipatzen ditu: 1) interakzioan, gutxienez, bi pertsona aritzea, 2) nor-norekin ari den eta zertarako zehaztea, 3) informazioa beharko denez, informazio berria lantzea, 4) ez dago erantzun bakarra, 5) komunikatzeko arrazoi bat izan behar da, eta, 6) ariketaren egiturak erraztu dezala praktika naturala eta ez eduki horren lanketa behartua.- Atazak eta proiektuak
Ikus daitekeen bezala, helburua da hizkuntza bizitza errealean egin ohi den moduan erabiltzea: bidaia bat antolatzean, erosketak egitean, etxebizitza bat alokatzean, etab. Ondorioz, gure edozein egun aztertuta atera litezke ataza ugari, hasiera eta bukaera dutenak. Horrelakoetan, irakasleak jarraibideak eman eta material egokiak eskaintzen ditu. Esaterako, irratsaio bat antolatzea oso baliabide didaktiko egokia izan liteke hizkuntzak ikastean (elkarrizketak, erreportajeak, inkestak, albisteak, publizitatea, etab.).
- Simulazioak
Erreferentzia bibliografikoa:
Javier de Santiago-Guervós. (2021). Estrategias de aula y producción de materiales didácticos. In C. Arrieta Castillo (ed.), Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE (143–186 or.). Udima.
Show comments